2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Emakumeen saskibaloiaren erreferente izan nahi dugu

Testua: Carmen Ruiz de Garibay

Argazkiak: Zuzenkipress

 

Araski: “Emakumeen saskibaloiaren erreferente izan nahi dugu”

                                                                          

Araskiko –Arabako Emakumeen Saskibaloi Kluben Elkarteko– 90 kideek  erabaki dute indarrak batuz, kudeaketa zentralizatuz eta baliabideak optimizatuz jokalariak oinarritik prestatzea ahalik eta mailarik altuenean joka dezaten. Emakumeen saskibaloi-eskola bat martxan jarriko dute eta beste hainbat egitasmo dituzte “Nesken garaia” planaren barruan. Kirol honetako erreferente bihurtzeko asmoa dute. Livia López Gutierrezek, Elkarteko lehendakariak (esplikatzen du) azaldu digu zer egiten duten beraien lekua eta errekonozimendua irabazteko.

Emakume hauek, Gasteizko kirol-klubetan eta ikastetxeetan ahaleginak bakarka egiten ari zirenak, beharrak batu zituzten. Orain, elkarte gisa bost talde mantentzen dituzte egitura propio gisa: Caja Vital Kutxa UPV
–lehen maila nazionalean–, UPV Álava –bigarren maila nazionalean–, hirugarren taldea –Senior lurralde mailan– eta beste bi talde junior mailan
–bata Euskal Ligan eta bestea Lurralde Ligan–, 16 eta 18 urte bitarteko neskentzat. Horiez gain, egitura osatzen dute ikastetxe hitzartuekin eta zabaltzea lortu nahi dute beste ikastetxe eta Arabako beste herri batzuetara.

Livia López –“lehendakari” hitza maite ez duena eta “ordezkari” edo “bozeramaile” deitzea nahiago duena– Abaroa klubeko jokalaria eta zuzendaria izan zen eta, hortaz, emakumeek kirol hau praktikatzen dutenean, kirolaren indarrak eta ahuleziak ezagutzen ditu. Argi ikusi du kirola egiten duten neska askoak loturagatik harremanen arabera egiten dutela. “Badaude beraien betiko lagunekin talde batean jokatzen duten neskak, eta 17 urte betetzean, unibertsitatera joatean edo hiriz edo ingurunez aldatzean, kirola bertan behera uzten dutenak”. Horregatik, oso garrantzitsua da adin txikiagoetan, 10 urtetik aurrera, kontzentrazioetan beste talde batzuetako neskekin parte hartzea, arrotza izan ez dadin beren lagun-taldetik ateratzea. Geure filosofia jokalariak oinarritik beren taldeetan prestatzen laguntzea da, betiere kontakturik zuzenena izanez ahalik eta klub eta ikastetxe gehienekin.

Elkarteak azpimarratzen duen beste puntu bat aldez aurretik ditugun ideiak aldatzen saiatzean datza. Elkarteak azpimarratzen du aldez aurretik ditugun ideiak aldatzen saiatu behar garela. “Kantxan neska bat ordu luzez aritzen denean friki bat da eta pasako zaio; aldiz, gauza bera egiten duen mutila modelo eredu bat da. Zorionez, pixkanaka estereotipo horiek puskatu egiten dira, nahiz eta neketsua den”. Era berean, antzeman dute emakumeak kirol-engranajean sartzea guztiz positiboa eta beharrezkoa dela. “Kirol-errendimendua eta taldeen martxa hobetu egiten da lan-talde teknikoan emakume bat sartzen bada”.

Neskentzako saskibaloi-eskola

Arabako Saskibaloi Federazioak egindako azterketa batean argi geratu da Gasteizen irakaskuntza publikoan matrikulatutako 9 eta 14 urte bitarteko 250 neskek beren ikastetxean saskibaloira jolastu nahiko luketela; baina ezin daitezke jolastu, ezinezkoa dute, kirol horrek existitzen ez duelako kirol horren eskaintza ez dutelako ordaintzeko baliabide ekonomikorik. Datu hauek Araski bultzatu dute neskentzako soilik izanen den Saskibaloi Eskola baten esperimentu pilotua martxan jartzera. Proiektuaren lehen fasea urtarrilaren 2012tik ekainaren 2012ra arte izanen da.

“Oinarria sortzen joan nahi dugu eta jokalariak prestatu nahi ditugu aukeratu duten kirolean ongi pasa dezaten. Proiektu honen izaera guztiz parte-hartzailea da, bertan izena emateko aukera izanen du nahi duen eta eskolako beste kirol-egituretan parte hartzen ez duen neska orok. Geure asmoa da dibertsio moduan prestatzea eta heztea, beharrezkoak diren kontzeptuak ezarriz, ezagutzetan eta gaitasunetan oinarri sendoa izan dezaten etorkizunean nahi izanez gero errendimenduaren ildoa aukera dezaten. Horrez gain, arretaz zainduko dugu nola sustatzen den lehiakortasuna, badakigulako, ongi jakin ere, gaizki bideratuz gero, ikaskuntza eta prestakuntza pertsonala eta kirol-prestakuntza kaltetu ditzakeen faktorea dela”.

Eskola honetan irakaskuntza kirol-alorretik haratago doa. “Oinarrizko baloreen garapena sustatuko dugu, hala nola bizitzan hain garrantzitsuak diren laguntasuna, errespetua, hezkuntza, garbitasuna, obedientzia, diziplina, soziabilitatea...”

Saioak astean bitan eginen dira, ordu betez, eta taldeak adinaren arabera osatuko dira, betiere gehienez 15 parte-hartzailerekin: 9 eta 10 urte bitartekoak eta 11 eta 12 urte bitartekoak. Adin-tarte bakoitzerako talde bat eskainiko da Gasteizko Auzo Etxe desberdinetan eta hiriko eremu ezberdinak betetzen saiatuko da.

Hasiera gisa, datozen gabonetako oporretarako Campus bat antolatu da 10 eta 12 urte bitartean dituzten 50-60 neskentzako, eta beste bat udako oporretan.

Gaur egun, saskibaloiak teknikarien prestakuntza falta du. “Sarritan behar adinako ezagutzarik ez duten neska-mutil gazteek beraiek baino gazteagoak direnak entrenatzen dituzte. Eskolan borrokatuko dugu pertsonal kualifikatua –15 jokalariko talde bakoitzeko 2 pertsona– izateko eta, gainera, beren laguntzaileak prestatu ditzaten”. Horrez gain, etorkizuneko entrenatzaileak prestatzen lagundu nahi dute; eta horretarako, lehen, bigarren eta hirugarren mailako entrenatzaile-titulua atera nahi dutenentzako bekak sortu dituzte. Beka horiek kurtsoaren kostuaren % 50 estaltzen dute.

Transmititu existitzeko

Proiektu hauek guztiak ezagutzera emateko, elkarteak komunikazio-departamentua indartu du hiru bazkideekin. Horiek arduratzen dira komunikabideei informazioa emateaz, gizarte sareak eta web orrialdeea kudeatzeaz, eta auto promozioaz. “Asko egin arren, transmititzeko gai ez bagara, existituko ez bagina bezala da”.

Emakumezkoen saskibaloia sustatzeko eta hedatzeko, Arabako udalerrietan ate irekiko jardunaldiak antolatuko dira parte-hartzaile berriak erakartzeko. “Jarduera hori 10 eta 14 urte bitarteko neskentzat pentsatua dago. Neska horiek egun batez beren udalerriko instalazioetan probatu ahal izango dute modu egoki eta ez lehiakor batean ea gogoko duten kirola den. Parte-hartzaile bakoitzari “pasaporte” bat emango zaio eta jokalariek bertan markak egingo dituzte diziplina ezberdinetan parte hartu ahala. Helburua pasaportea osatzea izango da”.

Livia López eta bere elkartekideak laguntzak eta sostengu instituzionala eskatzerakoan argudioz josita daude: “Baina ez da erraza. Lan soziala egiten ari garenoi, emakumezkoen saskibaloian erreferente izan nahi dugunoi –neskek non begiratu izan dezaten eta ikusgai izan daitezen–, berdintasunerako planak praktikan jartzen ditugunoi instituzioek esaten digute ez dutela eskumenik edo ez dutela dirurik; eta hori da gure benetako borroka. Ziur gaude horrelako proiektuak sustatzea borondate kontua besterik ez dela”.

www.araski.com

BAZKIDEAK: 90

JARDUERETAKO PARTE-HARTZAILEAK: 500

PARTIDU OFIZIALAK: 108

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, ERRIOXAN ETA NAFARROAN: 45

GASTEIZEN: 93

AURREIKUSITAKO IKUSLEAK: 10.000

Euskadi, auzolana