2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (gazteleraz ICAA), genero berdintasuna sustatzeko kategoria berri bat sortu du.

Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (gazteleraz ICAA), pelikulen neurketan kategoria berri bat sortu du, “genero berdintasunerako bereziki gomendatua”, alegia. Ekimen berri hau, berdintasun politikak eta ikus-entzunezko esparruan egon behar diren emakumeen kuota betetzeko sortu diren neurrien barne dago eta Emakumearen Institutua, Berdintasunerako Estatu idazkaritza eta berdintasun eta giza- politikan adituak diren pertsonek parte hartu dute, film bati kategoria berri hau emateko irizpideak ezartzeko.

Irizpideak hauek dira: Aurreiritzi, irudi estereotipatu eta sexuarekiko rolen desagerpena sustatzea eta bi sexuen ordezkaritza pluralaren eraikuntza eta hedatzea bultzatzea. Emakumezkoen errealitatea izendatzen duen hizkuntza ez sexista sustatzea. Afektibitate – harremanak eta etxeko bizikidetasuna berdintasunezko ikuspuntu batetik azaltzea. Maskulinotutako alderdi eta mailetan emakumezkoen presentzia eta gaitasuna berdintasunez irudikatzea eta alderantziz. Indarkeriaren fenomenoaren ezagutza eta ukapena sustatzea.

ICAAk aurreikusitako zazpi kalifikazioetara gehituko da kategoria berri hau. Adierazgarrienak “ Publiko guztientzako”, “Haurrentzako bereziki gomendatua” eta “Hemezortzitik beherako adingabekoentzat ez gomendatua” dira.

Euskadi, auzolana