Arrigorriagako Udaleko Berdintasun Sailak 15 eta 25 urte bitarteko herriko emakumeei doaneko Osasun agenda bat bidaliko die. Hilero gai ezberdin bat dakar, herriko indarreko II. Berdintasun Plana eta iazko talde honen beharrei buruzko Diagnostikoaren arabera.
Udaletxeak 650 ale argitaratu ditu eta gaztegunean, kultur etxean eta Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) ere ale batzuk egongo dira eskuragarri, hala nola euskarri elektronikoan.