2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

IES Monte Albertia: mende erdia irakaskuntza profesionalean

Ile-bolumenetatik ile-luzapenetara

Sail Femeninoan egon zen eta orain Euskadin euskarazko eta gaztelaniazko Ile-apainketako eta Estetikako trebakuntza profesionala ematen duen zentro publiko bakarra da. Zarauzko IES Monte Albertia BHI-k mende erdia darama zabalik. Hortaz, jarduera ezberdinak egingo dira, horien artean, liburu bat argitaratuko da, eta bertan ehunka neska ikasleen esperientziak laburbilduko dira, baita bertatik pasatako zenbait mutilenak ere.

Amaia Oñederra Salsamendi da bertako zuzendaria. Bere konstantziari eta uste osoei esker zentroaren 50 urteak ospatzeko egingo diren ekitaldiak zehaztu ahal izan dira. Amaiak eta bere taldeak Gipuzkoako ile-apainketako eta estetikako sektoreetako 200 enpresek  baino gehiagok parte hartzea lortu dute Eusko Jaurlaritzako Heziketa Saileko praktiketako programan. Praktika horiek ikasleen lehen lana izango dira.

Kurtso honetan 176 neskek eta 3 mutilek lortuko dute titulazioa, 2000 ordutako bi kurtsotan irakaskuntza teorikoa eta praktikoa jaso ostean, eta ondoren lan-merkatuan sartuko dira.
Gipuzkoatik datoz ikasle gehienak, nahiz eta %5 inguru beste herrialde batzuetakoa den, Latinoamerikakoak eta Europar Ekialdekoak bereziki. “Azken urteetan emakume-ikasle atzerritarren kopuruak gora egin du, eta ohartu gara 39-40 urte bitarteko emakumeen kopuruak ere gora egin duela, beren familiak martxan jarri ondoren ikasten jarri baitira. Ama-alabak izan ditugu kurtso berean eta amek alabek baino nota hobeak atera dituzte. Gai honetan eskaera sozial bat betetzen ari gara, irakaskuntza guztiz doakoa delako”. Guzti horrez gain, ohartu da hain “feminizatua” dagoen sektorean mutil bat sartzen denean, benetan estereotipoak puskatzeko borrokatu duelako dela, eta bere helburuak argi dituela eta orokorrean enpresario bilakatzen dela segituan. Neskek lehenik besteren kontura lan egiten dute ziurrago sentitu arte, eta ondoren jartzen dira euren kontura. “Hiru edo lau urteren buruan beren enpresa txikiak sortzen dituzte eta harrotasunez esan dezakegu %75ak lan munduan murgiltzea lortzen duela”.

Puntu horretara iritsi aurretik beharrezkoa da 400 orduko praktikak egitea hitzarmen batetara atxikita dauden sektoreko 200 enpresetako batean. “Esperientzia lortzeko bide bat da eta ezagutzera emateko”.

Oroitzapen liburua eta bestelako ekitaldiak

50. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean dago 168 orrialdeko liburuaren argitalpena. Bertan jasoko dira irakasleen eta ikasleen esperientziak, baita mende erdi honetan bizi izandako eraldaketak eta tendentziak erakusten dituzten argazkiak. Liburua martxoaren 4an aurkeztuko da eta oraingoz mila ale kaleratuko dira. Egun hori errekonozimendu-eguna izango da ikasleentzako, eta ospatuko da Karlos Arguiñanoren Zarauzko Aiala sukalde-eskolan.

Liburuak dohainik banatuko zaizkie zentroarekin harremana izan dutenei. “Hasieran ezinezkoa iruditzen zitzaigun liburu bat argitaratzeko moduko material nahikoa biltzea eta pixkanaka ohartu ginen zailena laburtzea zela, lekukotasun idatziak eta argazki bidezkoak etengabe azaltzen joan direlako.

IES Monte Albertia BHI-k maiatzean aurrera eramango ditu Irudi Pertsonalaren Familia Profesionalen Topaketak, eta bertan alderdi ezberdinek (Heziketak, Lanak eta Gizarte-eragileak) Irudi Pertsonalaren sektorearekin erlazionatutako gaiak, gaurkoak eta  etorkizunekoak, jorratuko ditu. Horrez gain,  aukeratutako ikasleek datorren maiatzean ospatuko den Euskoskill Profesionalentzako Prestakuntzako Olinpiadetan parte hartuko dute.

Azaroaren 12an bukatuko dira ekitaldi guztiak, eta errekonozimendu-eguna izango da praktika-programan laguntza eman duten enpresentzat. Getariako Balenciaga Museoan show-atelier bat egingo da.
Era berean, 2013. urterako argazki-erakusketa mugikor bat egitea pentsatua dago. Erakusketa horrek Gipuzkoa zeharkatuko du “Monte Albertiako 50 urteen” argazkiekin.

Fabiola erreginaren jauregitxoa

IE Monte Albertia-ren eraikinak flota frankistaren itsasontzi baten izena darama eta historia asko dauka. “Belgikako Fabiola erreginarena izan zen 15.000 metroko lorategia zuen jauregitxoa. 1962. urtean, emakumezkoen sailak jauregitxoa eta lurra erosi zituen eta garai hartako trebakuntza orokorreko abangoardia zentro batean bihurtu zuen. Espainia osoko neskak ikastera joaten ziren  barnetegi bat izan zen. Bost urteren ondoren Maisutza Industrialeko ile-apaintzaile titulua eskuratzen zuten, lanbide-heziketan lortu zezaketen gailurrik altuena”.

1985. urtean, Eusko Jaurlaritzak transferentziak egin zituen eta eraikinaren hiru laurdenak Kultura Sailarenak izatera pasa ziren eta gaur egungo Igerain mendi-aterpeari eman zitzaizkion. Beste laurdena Hezkuntzari eman zitzaion, eta horrela gaur egungo ikastetxea sortu zen. “Eskolak funtzionamenduan jarraitu zuen 90. hamarkadaren bukaera arte, eta ondoren II. Trebakuntza Profesionalaren ordez maila ertaineko eta goi-mailako Trebakuntza Zikloak sortu ziren. 2000. urtean euskararengatik apustua egin genuen, eta gaur egun Euskadin zentro publiko bakarra gara Ile-apainketa eta estetika A eta D ereduan eskaintzen duena”.

Euskadi, auzolana