2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Carme Valls-Llobet: "Emakumeek gizonek baino bizitza luzeagoa dute baina ez bizi kalitate handiagoa"

 

Endokrinologiako espezialista, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, Analisi eta Osasun Programen Zentroa GKE-ko kide da, osasunean eta osasun-zerbitzuetan ematen diren genero-desberdintasunak ikertzea eta agerian uztea, eta emakumeei bere bizi-kalitatea hobetzeko informazioa eta baliabideak ematea helburu duena. Medikuntza -dibulgazioko zenbait liburuen egilea da. Maiatzaren 28an, Emakundek Gasteizen antolatu duen Genero eta Lan - Osasun foroan parte hartuko du.

 

Bartzelonan Medikuntza ikasten ari zenean, Fakultatean gizonaren gorputza eta emakumearena berdinak zirela mantentzen zen, baina ikasteko orduan, beti gizonaren gorputza erabiltzen zen adibide bezala. Horrela, emakumeak zientziarentzako ikusezinak garela egiaztatu zuen, askotan salatu eta bere “Mujeres invisibles” liburuan adierazi duen bezala. Gaur egungo gizarteak, faktore biologiko, psikiko eta sozialak emakumeen osasunean eragina dutela onartzen du, baina duela urte gutxi, arreta terapeutiko ezberdina merezi zuten patologia eta arrisku faktoreetaz ez da ohartu medikuntza. 

 

- “Emakume gaixoa, betiko emakumea” topikoa, noizbait balio izan al dio medikuntzari emakumezkoen zenbait gaitz serio ez hartzeko dota psikologikoak zirela kontsideratzeko?

 

Topiko hau, beste batzuekin batera, emakumeei buruzko begirada patriarkalari dagokio,  egin, esan edo sentitzen dutenari garrantzi gutxiago eman zaiolako. Emakumeek gizonek baino bizitza luzeagoa  dute baina ez bizi-kalitate handiagoa. Bizitza-luzera hau eta aurkezten duten patologietako gehiengoa izaera kronikoa izateak,  gutxiestera eraman du emakumearen ondoeza, bere sintomak antsiolitiko eta depresioaren kontrako sendagaiekin tratatzea. Ez da psikologizazio bat, emakumeen gaitzak psikiatrikotan bihurtu izatea baizik.

 

- Osasuneko ikuspegi tradizionala aldatzeko genero ikuspuntua sartzea asko kostatzen ari da?

 

Munduko herrialde askotan, Espainia barne, biltzarrak antolatu eta sareak sortu ziren emakumeen osasun arazoak ikusteko duela 20 urte bakarrik. Harrezkero, Estatu guztiko osasun profesionalak elkarrekin harremanetan gaude REDCAPS-en bitartez. Duela 15 urte ari gara Emakunderekin lankidetzan, emakumeen institutuetako lehenengoetakoa, duela urte batzuk gonbidatu ninduena genero ikuspuntu batetik lan egingo zuten zenbait osasun-profesionalei trebakuntza ikastaroak emateko.

Emakumearen Osasuneko Behatokiaren ondoko sorrerak asko lagundu du zeregin hauetan, zoritxarrez joan den urtean zendutako bere zuzendari bikainarekin, Concha Colomer doktorearekin.

 

- Emakumeen etxetik kanpoko lan hastearekin antzeman al dira gizonezkoak kontsideratu diren patologiak, hala nola estresa edo miokardioko infartuak?

 

Bai, lan-egoerek osasun-arazo larriak eragin ditzaketela ikusi dugu, emakumeen infarturako ustezko babesa errespetatzen ez dituztenak. Duela hogei urte jada egiaztatu zen Volvo enpresako muntaketa kateetan emakumeek ere miokardioko infartuak pairatu zitzaketela gizonak bezala. Substantzia kimikoekin ibiltzeak edo estresak, bai burukoa bai fisikoa, disruptore endokrino bezala funtzionatzen dute gizon eta emakumeen gorputzean, baina azken hauek kalteberagoak dira, hilekoaren erritmoa aldatzen zaielako eta fibromialgia, sentsibilitate kimiko anizkuna eta bularreko  minbizia bezalako gaixotasunetarako arrisku faktore direlako. 

 

- Ordaindu gabeko lanak, lanaldi bikoitzak edo zaintzaile lanak nola eragiten du emakumeen osasunean?

 

Estres fisikoa eta mentala areagotzeaz gain, muskulu eta artikulazioetako mina eta arazoak ere areagotu egiten dira. Bereziki muskulu trapezioaren kontraktura agertzen da, jendeak zerbikaletako minarekin nahasten duena. Pertsonekin kontaktua duten profesionalek (irakasleek, erizainek, medikuek etabar.) estres mentala izaten dute, eta ondorioz hastapenean hasten den mina lepoko mina izan ohi da. Lanaldiak amaigabeak direnean, guruin suprarenaleko hormonek beren eguneroko erritmoa (zirkardianoa) aldatzen dute, eta ondorioz loaren erritmoa eta kalitatea aldatzen dira, eta gaueko atsedenaldiak ez du behar bezala errekuperatzen uzten.

 

 

- Ingurumen-baldintzek eragin bera al dute emakumeengan eta gizonengan?

 

Ez, toxikoak izan daitezkeen produktuen gehiengoa liposolublea baita, hau da, grasa-zelulak depositatu egiten dira. Emakumeek bizitza sortzeko gorputza prest dutenez, gizonezkoek baino koipe gehiago dute, hain zuzen ere %10 gehiago, eta beren gorputzek toxiko gehiago xurgatzen dute, intsektiziden kasuan gertatu den bezala. Lanaldietan pestizidekin kontaktuan egon diren emakumeak gizonezkoak baino kaltetuago suertatu dira, bai nekazaritzan, eta baita aurreneurri gisa intsektizidak erabili diren lekuetan ere. Emakume horiek sistema neurologikoan, endokrinoan eta inmunologikoan lesioak izan dituzte.

 

 

- Mundu mailako estatistikek emakumeak gizonak baino urte gehiago bizi direla diote, baina ba al dago urte horietako bizitza-kalitatea aztertzen duen ikerketarik?

 

 

Emakumezkoak gizonezkoak baino zazpi edo hamar urte gehiago bizi dira, eta urte horietan bizitza-kalitatea okerragoa da. Bizitza-kalitatea duten bizitzak berdinak dira emakumeentzako eta gizonentzako. Horregatik gure lan- eta ikerketa-taldea CAPSeko (Osasun Analisien eta Programen Zentroko) Emakume, Osasun eta Bizitza Kalitatearen Programa izan da, eta gure ikerketak emakumeen bizitza-kalitatea okertu dezaketen patologiak aztertzera bideratu dira. (www.caps.cat )

Euskadi, auzolana