2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2012/03/15

Emakumezkoen kuotak

Bruselak emakumezkoen kuotak ezarriko ditu administrazio kontseiluetan

Europako Batzordeak hurrengo udazkenean emakumezkoen kuotak ezarriko ditu administrazio – kontseiluetan, parekotasuna lortzeko emakumezkoen presentzia handitu behar zuten borondatezko neurrien porrota ikusi ondoren. Gaur egun, emakumeek %14a suposatzen dute ardurako postuetan, eta 2010ean portzentaia %11,8koa zen. Abiadura horretan, %40ko presentzia lortzeko, 40 urte beharko lirateke. Proiektu honen buru den Viviane Reding Justizia komisarioak, arazo ekonomiko bat bezala aurkeztu zuen arazoa eskubideen aldarrikapen bat baino, “ardurako postuetan emakumezkoen presentzia handiagoa duten enpresak, emaitza hobeagoak dituzte; emakumeek, negozioa suposatzen dute”.

Justizia-arduradunak adibide bezala jarri zuen Frantzia, kuotak sartu eta emakumeen presentzia administrazio - kontseiluetan ia tolestea lortu duena, % 22ra iritsi arte. Espainian emakumezkoen presentzia gutxi handitu da azkeneko urtean: % 9,5etik % 11,5etara pasa da, europar erkidegoko bataz bestekoaren azpitik. Kuota hauek ezartzeko argudio sendo bezala, erkidegoko presidenteordeak europar inkesta bat aipatu zuen non galdetutako pertsonen % 75ekoak, inposatze honen alde agertzen da, berdintasun hori bermatzeko beste erarik ez badago.

Euskadi, auzolana