2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2012/05/21

Sektore-konferentzia Madrilen

Emakumeak enplegatzeko planak eta lan erreformaren arteko inkoherentzia ekiditeko eskatu dio Emakundek berdintasun ministerioari

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak, María Silvestrek eta Arantxa Elizondok, Espainiako Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun ministroa den Ana Matok deitutako Berdintasun Konferentzia Sektorialean parte hartu dute gaur goizean Madrilen, autonomi erkidego ezberdinetako ordezkariekin batera. Bilera honetan, María Silvestrek Ana Mato ministroari eskatu dio ekidin dezala emakumeak enplegatzeko plana eta lan erreformaren arteko inkoherentzia, izan ere, “planak eta erreformak talka egiten baitute.” Silvestreren esanetan, inkoherentzia ekiditeko mainstreaming eta genero eragin tresnak erabili beharko lirateke.”

Bestetik, emakumeen kontrako indarkeriaren gaiari dagokionez, Silvestrek ministroari gogorarazi dio “genero indarkeriaren kontrako politikak ezinbestean berdintasun politiken barruan kokatu behar direla, emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren ondorio bat den aldetik.”

Eta azkenik, ministroari iradoki dio kontziliazioari buruz hitz egitean, erantzukizunen banatzeari buruz ere hitz egin dezatela, argi geratu baita gizarteak oraindik ere kontziliazioa emakumeen gaitzat jotzen baitu.

Euskadi, auzolana