2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak

6.000 erkidegotik gora emakumezkoaren ebaketa genitala egiteari utzi diote Afrikan

Nazio Batuen Biztanleria Fondoak, UNFPA, eta Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak, UNICEF, Afrikako 6.000 erkidegotik gora emakumezkoaren ebaketa genitala egiteari uztea lortu dute azkeneko hiru urteetan, batera antolatutako programari esker. Babatunde Osotimehin eta Anthony Lakek,  UNFPA eta UNICEFeko zuzendari exekutiboak hurrenez hurren,  programan barne dauden herriak Etiopia, Egipto, Kenya, Senegal, Burkina Faso, Gambia, Ginea eta Somalia direla aditzera eman dute.

Etiopian, ebaketen tasa %80tik %74ra jaitsi da, Kenyan %32tik %27ra eta Egipton, %97tik %91ra. Urtero, Afrika eta mundu osoko hiru miloi neskatok pairatzen dute ohitura hau, guztira, 140 milioitik gora direla ebaketa hauek jasan dituztenak.

2008.urtean abian jarri zen Baterako Programak tokian tokiko kulturara hurbiltzean datza, giza – harremanak eta elkarrizketaren bidez, belaunaldi batean ohitura hau alde batera utzi dezaten. Komuntasuneko kide guztiak konprometitzea da bere helburua, neskatoak eta buru erlijiosoak barne. Emakumezkoen ebaketa genitala gaitzetsi ordez, uztea orokorra izan dadin lortu nahi dute, aurrera eramaten dutenen arbuioa saihesteko jarduera honi borondatez uko egin dezaten.

Ohitura hau alde batera uzteko mundu mailan egiten diren ahalegin handiak badira ere, garapen - bidean dauden herrialde askotan egiten jarraitzen dute, eta etorkin familiak kokatu diren Europa eta Ipar Amerikako herrialde askotara zabaldu da ere. Pairatu duten neskatoen gehiengoak Afrika eta mendebaldeko Asiako 28 herrialdetan bizi dira, baina baita India, Indonesia eta Malaysian ere.

Espainian ez dago datu ofizialik, baina Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren ikerketa baten datuen arabera, etorkin familietatik datozen 10.000 neskatoek, gutxi gora behera, ebaketa mota hau pairatzeko arriskuan daude.

UNFPA eta UNICEF-en Baterako Programak “Europa eta Afrika bitartean zubiak eraikitzen” izeneko topaketa antolatu zuen eta bertan, Afrika, Europa eta Latinoamerikar gobernuen ordezkariak, Nazio Batuen agentziak, nazioarteko taldeak eta ebaketa genitala pairatu duten emakumeak egon ziren, Sister FA. Senegaldar rap abeslaria barne. Inter - Afrikar Batzordeak (IAC ingelesez) antolatutako topaketa, Genevako Kongresu Nazioarteko Zentroan eman zen otsailaren 7an.

Euskadi, auzolana