2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak

ZINEMA

 

Olatz Arroyoren film labur bat Italia eta Zimbabwe-ko bi jaialdietarako aukeratua

"Las Constituyentes” estreinatu da areto komertzialetan

Dona i Cinema Zine II. Jaialdian 43 pelikula aurkeztuko dira

MICA, Zinema eta Ikusentzuneko Emakume Iberoamerikarren Sarea, jaio da

Bilboko Emakumeek Egindako Zinema Erakusketak Maite Ruiz de Austri sarituko du

Emakumeek egindako Zinearen XI. Nazioarteko Erakusketa Zaragozan ospatuko da urrian

Emakumeei buruzko dokumentala bakera abiatzeko

Feito por Mulleres III. Zine Jaialdian 13 pelikula aurkeztuko dira

Berlinalek sekzio ofizialean emakume batek zuzendutako pelikula bakarra aurkeztu du

Laburmetrai Femeninoak” programarentzat hamar izenburu hautatu dira

Zinemagintzan dabiltzan bederatzi emakumeri saria eman diete IV. Gaudí Sarietan

¿Y ahora adónde vamos?

María Blanchard margolariari buruzko dokumentala

Katmandú, un espejo en el cielo”, bere azkeneko lana estreinatu du Iciar Bollainek

Malgorzata Szumowska zuzendariaren “Elles” filma, Frantzian eztabaida piztu du

Laura Mañás, Concepción Arenali buruzko filmatzen ari da telebistarako

Virgen negra” dokumentalak Goya Sarietan parte hartuko du

De tu ventana a la mía

Zuzendaritza Onenari emandako Goya Sarietan presentzia femenino eskasa

CIMAtv jaiotzen da, emakumezkoen ikus-entzunezko lehenengo plataforma

MUFEST 2012 Emakumeek egindako zinearen jaialdiaren III. ediziorako izen –emate epea irekia

Diana Navaren  “También somos mujeres” Film Humanitarioenari Saria jaso du

Pelikularen Izenburua: La fuente de las mujeres

Europar Zine Akademiak Susanne Bierri eman dio saria Zuzendaritza Onenari

 


Olatz Arroyoren film labur bat Italia eta Zimbabwe-ko bi jaialdietarako aukeratua

Solo sé que no sé nada film laburraren kartelaOlatz Arroyo ekoizle, zuzendari eta gidoilariaren “Solo sé que no sé nada” film laburra aukeratu dute Zimbabwe-ko “International Images Film Festival for Women” jaialdirako eta Italiako “Festival Internazionale di Cinema e Donne: Life & Cinema” jaialditarako.

Lan horrek Publikoaren Saria jaso zuen In Femminile Helvetiar Film laburren jaialdi suitzarrean. Sofia izeneko etxekoandre alargun eta desilusionatuak bere seme nerabearen Filosofia liburua aurkitzen duenean esperimentatzen duen aldaketa kontatzen du. Protagonistak hauexek izan dira: Luisa Ezquerra, Inma Isla eta Mario Rodríguez. “Solo sé que no sé nada” zuzendariaren hirugarren film laburra da. Aurretik “Jesús, mi Jesús” (2006) eta “El plan de Asunción” (2009) egin zituen. Olatz Arroyok besteak beste serie hauetako gidoietan parte hartu du: Aída, Fuera de lugar, Mi gemela es hija única edo Maitena, estados alterados. Horrez gain, ondoko pelikuletako zuzendaritza-taldeetan parte hartu zuen: “Héctor” (Gracia Querejeta) eta “Besos de Gato” (Rafael Alcázar).

Hasiera

”Las Constituyentes” estreinatu da areto komertzialetan

Las Constituyentes dokumentalaren kartela

“Las Constituyentes” dokumentala datorren abenduaren 14an zine-aretoetan estreinatuko da, festibal ezberdinetan aurkeztu eta hainbat sari jaso ondoren. Dokumentalaren gidoilaria eta zuzendaria Oliva Acosta da. Zuzendari horrek lan honetan jasotzen ditu 1977ko legealdi eratzailean demokraziaranzko aldaketa politikoaren protagonistak izan ziren 27 diputatuen eta senatarien lekukotasunak.

Emakume aitzindari hauen esperientzia pertsonalaren bitartez eta Clara Campoamor-en lekukotasunaren bitartez, “Las Constituyentes” dokumentalak emakumeek Espainian izandako parte-hartze politikoaren historiaren parte zirraragarri bat kontatzen du; iragana eta oraina konektatzen ditu Senatuan gaur egungo emakume diputatuen eta politikarien eta emakume eratzaileetako batzuen artean izandako bilera baten bitartez.

ICAA-k “Las Constituyentes” dokumentala “bereziki genero-berdintasunerako gomendatu du", "aurreiritziak, irudi estereotipatuak eta sexuaren araberako rolak ezabatzea sustatzen duelako edo bi sexuetako errepresentazio pluralen eta errealen eraikuntza eta zabalkuntza bultzatzea”.

Lortutako sarien artean nabarmentzekoak dira: 'Emakumeen eskubideak Baieztatuz' 2012ko Malagako Festibalean lortutako Zilarrezko Biznaga, Sevillako Zine Europarreko Eurodoc Aipamen Berezia, Emakumeak Buenos Aires-eko Fokuko Nazioarteko Jaialdiaren film luze dokumentalaren kategoriko Lehen Saria, 2012 Andaluziako Juntaren Meridiana Saria, Valentziako Erkidegoko Emakume Aurrerakoiak 2012 Saria eta Granadako Zineko Emakumeen Zinemaldiko Maria Pineda Saria.

Hasiera

Dona i Cinema Zine II. Jaialdian 43 pelikula aurkeztuko dira

Dona i Cinema Zine II. Jaialdiak, Valentzian ospatuko dena urriaren 16a eta 26a bitartean, emakumeak egindako 43 lan bildu ditu lehiaketan parte hartuko dutenak: zazpi luzemetrai, bederatzi dokumental, fikziozko 20 film labur eta animazio edota bideo-sorkuntzako zazpi lan. Aurkeztuko diren luzemetraiak hauek dira: Almudena Verdesen “Amparito Puerto y los agujeros de gusano”; Laura Mañáren “Clara Campoamor, la mujer olvidada”; Inés Parísen “Iguales: ellas se mueven”; Lucina Gilen “Los amores difíciles”; Esther Pérez de Eulateren “Poética pública plaza”; Margarita Cadenasen “Cenizas eternas” eta Ayten Mutlu Sarayren “Conference of the Birds”. Lehiaketaz kanpo, “Habana Eva” pelikula izango da ikusgai, aurreko edizioa irabazi zuen Fina Torresena.

"Mujeres tras la cámara" ziklo paraleloa, zazpigarren artean nabarmendu diren espainiar emakumeei eskainia, hurrengo emakumeak omenduko ditu oraingo honetan; Rosario Pi -bere “El gato montés” lana proiektatuko da-, Amparo Rivelles antzezlea, ohoreko gonbidatua izango dena -bere “Malvaloca” proiektatuko da- , eta Isabel de Ocampo -“Evelyn”, bere lehenengo luzemetraia, proiektatuko da-.

Hasiera

MICA, Zinema eta Ikusentzuneko Emakume Iberoamerikarren Sarea, jaio da

Irailaren 27an, eta 60. Donostia Zinemaldiaren barne, MICA, Zinema eta Ikusentzuneko Emakume Iberoamerikarren Sarea aurkeztu zen. Aurkezpenean, Susana de la Sierra, ICAA edo Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionaleko zuzendaria, Isabel de Ocampo, CIMA edo Emakumezko Zinemagileen eta Ikus-entzunezkoetakoen Elkarteko presidentea, Mariel Maciá, MICAko arduraduna, eta María Victoria Menis, Argentinako Emakume eta Zinea elkarteko zuzendaritza batzordekoa, izan ziren.

Lan – eremuak, interesak eta jarduerak partekatu eta beste profesionalenak ezagutu nahi dituzten emakumeak harremanetan jartzeko sarea da. Lotura eredu berri baten aldeko apustua da; beraien arteko interakzioa, kontaktuaren sinergia eta elkar- ezagutzaren bidez sortutako proiektuak onuragarriak izango dira bere bazkideentzat.

Informazio gehiago: www.micarediberoamericana.com

Hasiera

Bilboko Emakumeek Egindako Zinema Erakusketak Maite Ruiz de Austri sarituko du

Maite Ruiz de Austri gidoigile eta zuzendariak, Simone de Beauvoir Saria jasoko du Emakumeek Egindako XVII. Zinema Erakusketan. Jaialdia, urriaren 10a eta 20a bitartean ospatuko da Bilbon, eta hiriko udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarrak Sailako Simone de Beauvoir talde feministak antolatzen du.

Erakusketari, Goya sari baten irabazle eta gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea den Begoña Vicario zuzendariak emango dio hasiera, "Euskal emakumezko zuzendariak Animazioko Zineman” mahainguruarekin. Bukaeran, Simone de Beauvoir Saria jasoko du Maite Ruiz de Austri gidoigile eta zuzendariak, animazioko film luzeak zuzentzen dituen emakume bakarra Espainian. Sei film eta bi telesail zuzendu ditu. Animazioko film onenaren bi Goya irabazi ditu, platinozko domina bat eta urrezko bi domina Houstongo Nazioarteko Zinema Jaialdian, eta urrezko domina bat eta brontzezko beste bat New Yorkeko Nazioarteko TB Jaialdian. Espainiako Zinemako Arteen eta Zientzien Akademiako kidea da.

Aurtengo erakusketak ohiko atalak izango ditu; bost luzemetrai berri izango dira ikusgai, estreinatutako beste bi, “Emakumezkoen film laburrak” atala eta Trana koordinakundearen “Vídeo del minuto” laburmetraia.

Informazio gehiago: www.zinemakumeak.org

Hasiera

Emakumeek egindako Zinearen XI. Nazioarteko Erakusketa Zaragozan ospatuko da urrian

Emakumeek egindako Zinearen XI. Nazioarteko Erakusketa Zaragozan ospatuko da, urriaren 23a eta 27a bitartean, eta Zeina Durra zuzendariaren“The Imperialists are Alive” pelikularekin hasiko da. Elodie Bouchez aktore frantsesa da protagonista, eta pelikula 2010eko Sundance Jaialdian estreinatu zen.

Jaialdia martxoan egiten bazen ere, atal berak mantentzen ditu: Aragoiko film laburrak eta dokumentalak, Film labur femeninoak eta Minutu bateko bideoa. Erakusketa Zaragozako Unibertsitateko Emakumearen Ikerketen Mintegi Interdisziplinarrak eta Odeonia Elkarte Kulturalak antolatzen dute, emakumeen kultura zinematografikoa ikusarazteko gune bat sortzeko helburuarekin.

Informazio gehiago: http://www.muestracinemujereszgz.org/html/lamuestra.html

Hasiera

Emakumeei buruzko dokumentala bakera abiatzeko

“Mariposas en el hierro”, Bertha Gaztelumendik zuzendutako dokumentala eta Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroak (CIIOI, gazteleraz) ekoiztua, gizartean ematen diren indarkeri ezberdinak azaltzen ditu. Luzemetraia, Zinemiran estreinatu zen, Donostiako Zinemaldiaren barne.

Euskadin bakea izan dadin ausardiaz apustu egiten duten emakume hauen adierazpenak, beste herrietan bakera iristekobideak ireki dituzten beste emakumeen adierazpenekin batera, indarkeriarik gabeko Euskadi bakera abiatzeko ekarpen handia suposatzen dute, emakumeen partaidetzarik gabe zaila izango litzateke eta bide onetik joatea.

Protagonistek bere giza – eskubideen bortxaketa bizi izan dute eta pausu bat aurrera ematea erabaki dute bakera abiatzeko. Indarkeriaren mina eta ondorioei aurre egin diote, indarkeria hau sortzen duten zergatien aurka borrokatzen duten bitartean. Bere atsekabea energia positiboan eraldatu dute, eta energia hori, indarkeriaren aurkako salaketa lanean eta prebentzioan, inork gehiago tragedia hau pairatu ez dezan.

Hasiera

Feito por Mulleres III. Zine Jaialdian 13 pelikula aurkeztuko dira

Feito por mulleresOtsailaren 22a eta 25a bitartean Konpostelako Santiago hirian aurkeztuko den Feito por Mulleres III.Zine Jaialdian 13 pelikula aurkeztuko dira. Andaina elkarte feministak antolatutako lehiaketak zenbait zine zuzendari emakume gonbidatu ditu, eta inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Ana Caterina Pereira zuzendariak hitzaldi bat emango du emakumezko zine zuzendari portugaldarrei buruz. Lehiaketara aurkezten diren pelikuletaz gain, proiekziora azalduko den Deborah Haywooden “SIS” inglesezko laburmetraia aurkeztuko da. Honekin batera, Fathima Nizaruddinen “Talking Heads (Muslim Women)” dokumental laburra - komunikabideek emakume musulmanei buruz aurkezten duten irudiari buruzkoa - eta Maria Victoria Martins eta Angel Rodriguez Gallardoren “Digna rabia” dokumentala, Galizian frankismoak izan zuen eragina ikuspuntu feminista batetik azaltzen duena.

Lehiaketan parte hartuko duten tituluak hurrengoak dira; Marina Sereseskyren “Madres 0,15 el minuto”, Milena Martínezen “Aurelia”, Alicia Van Asscheren “Following Kettly”, Lucina Gilen “Los amores difíciles”, Olatz Arroyoren “Sólo sé que no sé nada”, Laudena Brostoken “El porvenir”, Sheyla Pieren “The Red Virgin”, Angela Armeroren  “Entrevista”, Emma Sánchezen “Nuestro pan”, Ainhoa Menéndezen “Fábrica de muñecas”, Ana Lorenzen “Algo queda”, Marta Parreñoren “Una flor en recepción” eta Sonia Méndezen “Conversa cunha muller morta”. Epaimahaia, ikus-entzunezko, feminismo eta artisten munduarekin harremana duten emakumeez osatua, 1000 euroko bi sari banatuko ditu bi lan hoberenei, fikzio eta dokumental mailan, eta aipamen bat galiziar jatorrizko lanik onenari.

Hasiera

Berlinalek sekzio ofizialean emakume batek zuzendutako pelikula bakarra aurkeztu du

L'enfant d'en haut “L’enfant d’en haut” emakume batek zuzendutako pelikula bakarra da. Ursula Meierrek zuzendu du, eta Berlinaleko 62. edizioan Urrezko Hartza lortzeko lehian izango da. Epaimahaiak pelikula “iraultzailea eta konprometitua” dela esan du. Otsailaren 9an hasi eta 29an bukatuko den Alemaniako lehiaketako sekzio ofizialean 23 pelikulek parte hartuko dute.
 “L’enfant d’en haut” Suitzako eta Frantziako ekoizpena da, eta Suitzako eski-estazio batean gertatzen den istorioa kontatzen du. Simon, 12 urteko haurra, ondoko bailara industrialean bizi da langabezian dagoen arreba  Louisekin. Egunero Simon telesillan igotzen da eskiatzaileen mundura, gauzak lapurtu eta birsaltzeko. Baina iruzurgile batekin hitzartutako itunak irabazi guztiak galtzera eramango du, eta bere arrebarekin duen harremana okertu egingo da.
Gidoia zuzendaria berak idatzi zuen Antoine Jaccoud eta Gilles Taurandekin batera. Pelikulan parte hartzen dute Léa Seydouxek, Kacey Mottet Kleinek, Kleinek, Gillian Andersonek eta Martin Compstonek.

Hasiera

 

“Laburmetrai Femeninoak” programarentzat hamar izenburu hautatu dira.

Laburmetrai femeninoak “Laburmetrai Femeninoak” programak, emakumeek egindako erakusketen eta zine-, bideo- eta multimedia-festibalen koordinatzailea den Trama Tramaren parte denak, aurkeztu diren 148 laburmetraiatik hamar aukeratu ditu, eta laburmetrai horiek koordinatzaile horretan dauden zortzi festibaletan parte hartuko dute.
Aukeratutako laburmetraiak honakoak dira: “Ahora no puedo”, Roser Aguilarrena; “Camping”, Pilar Gutiérrez Aguadorena; “Cosquillitas”, Marta Onzain eta Alberto Peña-Marínena; “Dicen”, Alauda Ruiz de Azúarena; “Grand Prix”, Anna Solanas eta Marc Ribarena; “Heroínas”, Cristina Trenasena; “Lone-Illness”, Virginia Llerarena; “Machine Man”, Roser Corella eta Alfonso Moralena; “Padres”, Liz Lobatorena, eta “Solo sé que no sé nada”, Olatz Arroyorena.
Lan horiek ikus ahal izango dira Iruñeko Zinema eta Emakumeen Nazioarteko Erakustaldian, Bartzelonako  Mostra Internacional de Films de Donesen, Zaragozako Emakumeen Zinema Erakustaldian, Huesca eta Boltañako Emakumeen Zinema Erakustaldian, Terueleko Emakumeen Zinema Erakustaldian, Granadako Mirando Nosotras Zinema Erakustaldian eta Bilboko Emakumeen Zinema Erakustaldian.

Hasiera

 

Zinemagintzan dabiltzan bederatzi emakumeri saria eman diete IV. Gaudí Sarietan

Gaudi SariakKataluniako Zinema Akademiako Gaudí Sarien laugarren edizioak, otsailaren 6an Bartzelonako  Artera Para-lel antzokian ospatu zenak, zinemarekin lotura duten bederatzi emakume saritu zituen. Mireia Ros zuzendariak Dokumental Onenaren saria jaso zuen “Barcelona antes que el tiempo lo borre” pelikularengatik. Victoria Borrásek Ekoizpen Zuzendaritza Onenaren Gaudí saria jaso zuen; Ariadna Papiók Jantzi Onenarena eta Amparo Sánchezek eta Caitlin Achesonek, Makillaje eta Ile-apainketa Onenaren sariak jaso zituzten. Horiek guztiek “Bruc. El desafío” pelikulan parte hartu dute. Roser Aguilarrek Laburmetrai Onenaren saria jaso zuen, “Ahora no puedo”rengatik, eta Verónica Echegui eta Vicky Peña aktoresek  Aktore Onenaren eta Banaketako Aktore Onenaren Gaudia eskuratu zuten hurrenez hurren, “Katmandú, un espejo en el cielo”rengatik eta “Catalunya Über Alles!”engatik. Azkenik, Laia Coletek Zuzendaritza Artistiko Onenaren Saria jaso zuen “Eva”rengatik.

Hasiera

Izenburua: ¿Y ahora adónde vamos?

¿y ahora a donde vamos? pelikulaZuzendaria Nadine Labaki
Antzezleak: Claude Bazz Mossawbaa (Takla), Layla Hakim (Afaf), Nadine Labaki (Amale), Yvonne Maalouf (Yvonne), Antoinette Noufaily (Saydeh), Julien Farhat (Rabih), Ali Haidar (Roukoz), Kevin Abboud (Nasim).
Estreinaldia: Martxoak 2

Gerratearen kontrako komedia. Bertan, erlijio guztietako emakumez osatutako talde batek bere familia eta herria, kanpoko mehatxuetaz defendatzeko duten ausardia azaltzen da. Gizonezkoek bere haserrea eta axolagabetasunaz ahaztu arazteko  azkartasun handia agertzen dute baina, gauzak bide tragiko bat hartzen dutenean, noraino iristeko gai izango dira?
Zuzendariak gai mingarri hau umorez tratatzen du, eta nahiz eta Libanon eman gerrate hau, ez da inoiz esaten, bi erlijioen gerratea beti unibertsala delako.

Hasiera

María Blanchard margolariari buruzko dokumentala

Gloria Crespok “Rue du Depart 26. Érase una vez París” dokumentalarekin  Santanderko María Blanchard (1881-1932) margolaria ekarri nahi du gogora. XX. mendeko hasierako paristar abangoardia bizi eta mugimendu kubistan parte hartu zuen artistarentzat protagonismoa aldarrikatu nahi du. Nortasun handikoa, konkorduna izateak zenbait ate itxi zizkion. Emakume modernoa garai hartako, Kantabria, Paris, Mexiko eta Madrilen bizi izan zen. 1916. urtean, D´Antin  aretoan bere lanetako bat aurkeztu zuen, Picasso (“Avignoneko andereñoak” aurkeztu zuen bertan), Matisse eta Modiglianik, besteak beste, parte hartu zuten erakusketa berean.

Dokumentalean, 52 minutukoa, Cocteaurekin izandako elkarrizketa bat ere ikusi daiteke, non idazleak koloreari buruzko tratamenduaz ari da, Blanchardek kubismoa gizatiartu zuela esanez. Baita, historialari eta arte kritikari ezberdinen agerpenak daude bertan - María José Salazar, Carmen Bernárdez-Sanchís edota Juan Manuel Bonet-, eta artistaren senideak edota lagunen ondorengoenak; Diego Riveraren alabak, Guadalupek, Blanchardek bere aitarekin maitemindu zela azaltzen du, baina Riverak maite ez zuenez, izugarri sufritu zuen margolariak.

Blancharden lana, Parisko Arte Garaikideko Museoan, Reina Sofian, Amsterdameko museoan edota Santanderko Arte Moderno eta Garaikideko Museoan dago ikusgai.

Hasiera


“Katmandú, un espejo en el cielo”, bere azkeneko lana estreinatu du Iciar Bollainek

Iciar Bollainen azkeneko lana, “Katmandú, un espejo en el cielo”, Egokitutako gidoi onenari eta Emakumezko protagonista onenari Goya sarietara hautagai dena,
otsailaren 3an estreinatu zen. Filma, “Vicky Sherpa” edota Victoria Subirana borondatezko lankidearen bizitzan inspiratua dago: laurogeita hamarreko hamarkadan Katmandura joan zen irakasle bat herri bateko eskolan klaseak ematera. Nepal (Katmandu eta Mustang) eta Bartzelonan filmatua, Himalaian egindako lehenengo fikziozko espainiar ekoizpena da. Veronica Echegui eta Saumyata Bhattarai ditu protagonista. Filmean parte hartu duen jende gehiengoa – bai teknikariak, bai estrak- nepaldarra da eta Iciar Bollain da gidoiaren egile.

Hasiera

Malgorzata Szumowska zuzendariaren “Elles” filma, Frantzian eztabaida piztu du

Malgorzata Szumowska poloniar zuzendariaren laugarren luzemetraiak polemika piztu zuen Frantzian, aurreko otsailaren 1ean estreinatua izan baino lehen. Filma prostituzioa “normaltasunez” bizi duten bi ikasleen istorioa da. Juliette Binoche, Parisko ikasleen prostituzioa ikertzen duen kazetari baten paperean, bi emakumeekin jartzen da harremanetan (Anaïs Demoustiers eta Joanna Kuling) bere esperientzien berri jakiteko. Hauek, jarduera atsegingarria dela kontatzen diote eta prostituziora jotzen duten gizonezkoek, menderatzaile baino, esplotatuak bezala azaltzen dira. “Zorte handia izan nuen, Parisera iritsi eta hilabete batean, etxe zoragarria nuen”. Horrelako adierazpenak, dirua lortzegatik edozein gauza egin dezaketen gaztetxoen materialismoa aditzera ematen dute.

Hasiera

 
Laura Mañás, Concepción Arenali buruzko filmatzen ari da telebistarako

“La visitadora de cárceles” da Laura Mañas otsailaren 1ean telebistarako filmatzen hasi zen pelikularen izenburua, Concepción Arenali buruzkoa. Blanca Portillo arituko da galiziar abokatu, idazle, ekintzaile eta feminismoaren aitzindari honen paperean, XIX. mendeko espainiar zigor - sisteman eta Europan eragin handia izan zuena. Berea da “Delitua gorrotatu eta delitugilea errukitu” esaldia. Katalunia eta Galizian filmatuko da eta Arenalek Coruñako emakumeen presondegiak bisitatzen eman zituen urteei jarriko die arreta.

Hasiera

“Virgen negra” dokumentalak Goya Sarietan parte hartuko du.

virgen negraRaúl de la Fuente zuzendari nafarrak“Virgen negra” dokumentala zuzendu du. Dokumentalak Mozambiqueko neskatilen eta gazteen errealitate krudela islatzen du eta 2012ko Goya Sarietan parte hartzen du film labur dokumentalen sailean. Zuzendariak Linda, Aicha, Luisa eta Emilia protagonisten bitartez kontatzen du herrialde afrikar honetan poligamia ohikoa dela eta birjinak familientzako negozio batean bilakatu direla. Hitzartutako ezkontza, ezkonsaria ordaintzea eta hamar urterekin ezkontzen dituzten neskatilak baino askoz ere helduagoa den senarra onartzeko betebeharra; horiek dira egunero gertatzen diren zentzugabekerietako batzuk. Era berean, azaleratzen dira bata bestearen atzetik maizegi gertatzen diren haurdunaldiak, sustraiekin eragindako abortu tradizionalak eta 45 urte betetzean sexualitatearen amaiera. “Antzinako ohitura” hauei, berriago bat gehitu behar zaie, ihesarekin kutsatutako gizonei aholkatzen diena beren gaixotasuna sendatzeko birjina batekin harreman sexualak izatea. Guzti hori ugalketa-osasuneko arazoek ernaltzeko adinean dauden emakumeen heriotzen herena eragiten duten testuinguruan kokatu behar da.

Hasiera

●  Izenburua: “De tu ventana a la mía”

De tu ventana a la miaZuzendaria: Paula Ortiz
Aktore zerrenda: Leticia Dolera, Maribel Verdú, Luisa Gabasa
Estreinaldia: martxoak 9

Paula Ortíz zaragozarraren lehenengo lan hau, belaunaldi ezberdineko hiru emakumeen istorioaz ari du, amodioaz eta zailtasunak gainditzeko ahalmenaz, eta hiru Goya Sarirako hautagai da; Zuzendari Berri Onenari, Abesti Onenari eta Emakumezko Aktore Onenari (Maribel Verdú). Protagonistak, ustezko bizitza lasaiak dituzten emakume isilak dira, sekretu, pasio eta ametsak gordetzen dituzten emakume isilak. Behin, mina eta gabezian murgiltzen dituen ustekabekoa izan eta bere duintasunagatik borrokatu beharko dute, beren biziei zentzua aurkitzeko. Film honetan, Roberto Álamo, Fran Perea, Pablo Rivero, Cristina Rota eta María José Morenok ere parte hartu dute.

Hasiera

Zuzendaritza Onenari emandako Goya Sarietan presentzia femenino eskasa

Goya SariakZuzendaritza Onenaren kategorian, Goya Sarien XXVI. edizioan, 74 zinemagilek lehiatzen dute, eta horietatik 7 soilik dira emakumeak, hau da, %10 baino gutxiago. Zuzendariak hauek dira: Mireia Ros, “Barcelona abans que el temps ho esborri”rengatik; Anna M. Bofarull, “Hammada”rengatik; Icíar Bollain, “Katmandú, un espejo en el cielo”rengatik; Trisha Ziff, “La maleta mexicana”rengatik; Oliva Acosta, “Las Constituyentes”engatik; Mercedes Álvarez, “Mercado de futuros”engatik eta Natalie Halla, “Y también Gaelle”rengatik.
Nobel Zuzendaritza Onenaren kategorian, 53 hautagaitzatik, 8 dira emakumezko zuzendariak, hau da, ia %15. Sari horretarako hautagaiak ondokoak dira: María Gorgues, “Brava, Victòria!”rengatik; Renate Costa, “Cuchillo de palo”rengatik; Paula Ortiz, “De tu ventana a la mía”rengatik, Gemma Ventura, “Espera un milagro”rengatik; Laia Manresa y Segi Díes, “Morir de día”rengatik; Celia Novis, “On Vampyres and other Symptoms”engatik; Sandra Sánchez, “Tralas luces”engatik; Inmaculada Hoces, “Una canción”engatik eta Françoise Polo Moya eta Susana Guardiola Lapuente, "Voces desde Mozambique"rengatik.
Ekoizpenean Film Onenaren sarirako emakumezko hautagaien kopurua igo egiten da. Ekoizle bakar gisa Saria eskuratu dezaketen emakumezko hautagaiak hauexek dira: Nora Vicent, “Baracoa, 500 años después”engatik; Marta Figueras, “Barcelona, abans que el temps ho esborri”rengatik; Marian Fernández Pascal eta Elena Gozalo, “Bertsolari”rengatik; Cristina Gallo, “Brutalbox”engatik; Isabel García Peralta, “Cinco metros cuadrados”engatik; Marta Andreu, “Cuchillo de palo”rengatik; Paula Ortiz eta Puy Oria, “De tu ventana a la mía”rengatik; Isabel Coixet, “Escuchando al juez Garzón”engatik; Mercedes Gamero eta Belén Atienza, “Intruders”engatik; Emily Lobsenz, “La llegada de Karla”rengatik; Esther García, “La piel que habito”rengatik; Jessica Huppert Berman, “Madrid, 1987”rengatik; Marta Andrey eta Daría Esteva, “Morir de día”rengatik; Puy Oria, “No tengas miedo”rengatik; Celia Novis, “On Vampyres and other Simpstoms”engatik; María Luisa Gutiérrez, “Torrente 4, crisis letal”engatik eta Inmaculada Hoces, “Una canción”engatik.
Sari horretarako hautagaiak, beste konpainia ekoizleekin lehiatzen dutenak, hauek dira: Maria Cabanas, “778-La chanson de Roland”engatik; Gemma Larrègola “Copito de nieve”rengatik; Valeria Marini y Mamen Boue, “De mayor quiero ser soldado”rengatik; Luisa Matienzo “El cuaderno de barro”ren hiru ekoizleetako bat da; Maria Joao Mayer, “El extraño caso de Angélica”rengatik; Laura Imperiale, “El sueño de Iván”engatik; Mercedes Gamero, “Encontrarás dragones”engatik; Lita Roig eta Aintza Serra, “Eva”rengatik; Mercedes Gamero, “Fuga de cerebros 2”rengatik; Barbara Muschietti, “Historias de Dhallywood”engatik; Carmen Isasa, “Jacques Leonard, el payo Chac”engatik; María Zamora, “La cara oculta”rengatik; Trisha Ziff, “La maleta mexicana”rengatik; Teresa Enrich, “La sombra de Evita: volveré y seré millones”engatik; Verónica Cura, “Las acacias”engatik; Oliva Acosta, “Las Constituyentes”engatik; Marta Figueras, “Las olas”engatik; Mercedes Gamero, “Lo contrario al amor”engatik; Saskia Vischer, “Lo más importante de la vida es no haber muerto”rengatik; Luisa Matienzo, “Los pasos dobles”engatik; Eva Serrats, “Mercado de futuros”engatik; Letty Aranson, “Midnight in Paris”engatik; Mercedes Gamero, “No lo llames amor, llámalo X”engatik; Ana Sánchez-Gijón, “Seis puntos sobre Emma”rengatik; Vanesa Ragone, “Sin retorno”rengatik; Fernando del Nido eta Pandora da Cunha Telles, “Tralas luces”engatik; Andrea Marotti, “Transgression”engatik; Isabel García Peralta, “Un cuento chino”rengatik; Belén Atienza, “Verbo”rengatik; Mercedes Gamero, “XPD3”rengatik, eta Natalie Halla, “Y también Gaelle”rengatik.
Sariak publiko egingo dira urtarrilaren 28an, Postaren Errege Etxean, Madrilgo erkidegoko egoitzan, eta sari-banaketa gala otsailaren 19an izango da, Madrilgo udal biltzar-jauregian.

Hasiera

CIMAtv jaiotzen da, emakumezkoen ikus-entzunezko lehenengo plataforma

Emakume Zinegileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteak CIMAtv sortu du, online-bideoen plataforma –emakumezkoen ikus-entzunezko lanak esklusiboki azaltzen dituen lehen gunea–.
Obrak doanik eskaintzen dira eta sail ezberdinetan katalogatu eta sailkatzen dira: Animaziozko film laburrak, Fikziozko film laburrak, Dokumental-film laburrak, Serieak Online, Aurrerakinak, Arte Bideoa eta Bideo Clipa.
CIMAtv-en ikus daitezkeen fikziozko film laburren artean sari eta errekonozimenduak merezi dituzten lan asko daude, horien artean hauexek: “Miente”, Isabel de Ocamporena (2008an Fikziozko Film Labur Onenaren Goya jaso zuena); “Flores en el parque”, Mariel Maciárena (Youtuben 500.000 bisitatik gora izan dituena); “El secreto mejor guardado”, Patricia Ferreirarena (“En el mundo, a cada rato” pelikulari dagokiona); “El parto es nuestro”, Icíar Bollaínena; “La insoportable levedad del carrito de la compra”, Isabel Coixetena, edo “Merry go Round” eta “Me gustaría estar enamorada”, Chus Gutiérrezenak.
Plataforma honetara elkarteko webgunean sar daiteke

Hasiera

MUFEST 2012 Emakumeek egindako zinearen jaialdiaren III. ediziorako izen –emate epea irekia

MufestEmakumeek egindako zinearen jaialdiaren III. edizioa antolatu duen Andaina Emakume Elkarteak, 2012ko otsailaren 22a eta 25a bitartean Done Jakueko CGACn emango diren lanak aurkezteko epea ireki du. Galizieraz, gazteleraz  - baita hizkuntza hauetako  azpitituluak dituztenak ere- zuzendu, idatzi edota ekoiztutako ikus-entzunezko lanak aurkeztu daitezke, emakumeek egindakoak, DVD formatuan eta gaia librea da. Fikzio eta animaziozko lanak 30 minutuko iraupena izango dute gehienez eta dokumentalak, 60 minutukoa.
Oinarriak 

Hasiera


 ● Diana Navaren  “También somos mujeres” Film Humanitarioenari Saria jaso du

Tambien somos mujeresDiana Nava zuzendariak, Collado Villalbako (Madril) Zine eta Desgaitasun Nazioarteko Jaialdian Film Humanitarioenari Saria irabazi du “También somos mujeres” dokumentalarekin. Bertan, adimen minusbaliotasunaren problematika islatzen da eta mota honetako minusbaliotasuna duten lau emakume dira protagonista, hala nola hauetako baten ama ere.

Hasiera

Izenburua. La fuente de las mujeres

La fuente de las mujeresZuzendaria: Radu Mihaileanu
Aktoreak: Hafsia Herzi, Leïla Bekhti, Zinedine Soualem, Sabrina Ouazani, Malek Akhmiss, Saad Tsouli
Estreinaldia: 2011ko abenduaren 9a

Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (gazteleraz ICAA) ematen duen “genero berdintasunerako bereziki gomendatua” kalifikazioa jasotzen duen lehenengo filma da.

Ekialde Ertaina eta Afrikako iparraldean kokatutako herri txiki bateko lau emakumeen istorioa kontatzen du. Tradizioak dioen bezala, beraiek ura ekarri behar dute mendi gainean dagoen iturri batetik etxera, eguzkipean. Leila, emazte gazte bat, sexu greba egitea proposatzen die besteei: ez dut sexu harremanik izango herriko gizonek ura jaisten lagundu arte.

Hasiera

Europar Zine Akademiak Susanne Bierri eman dio saria Zuzendaritza Onenari

Susanne BierSusanne Bier zuzendariak Zuzendaritza Onenari saria irabazi zuen aurreko abenduaren 3an Berlinen ospatu zen Europar Zineko Sarien ekitaldian, “En un mundo mejor” filmarekin. Bertan, Afrikako errefuxiatu- esparru batean lan egiten duen mediku daniar baten errealitatea islatzen du, hala nola eskolan tratu txarrak pairatzen dituen Danimarkan bizi den ume batena. Sari honetaz aparte, Mariela Besuievsky ekoizleak Koprodukzioari Eurimages Saria irabazi zuen, eta Tilda Swintonek Aktore Onenari, “We Need to Talk about Kevin” filman egin duen lanagatik.

Hasiera

Euskadi, auzolana