2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2012/09/13

Galdakao

Galdakao-k wifi puntuak gehitu ditu bere udal-jai kanpainan jokaera sexistak geldiarazteko

Galdakaoko Udalak “We Free, indarkeria, eraso eta irainik gabeko gunea” kanpaina martxan jarri du herriko biztanleria Gurutze Santuaren Gorespeneko jaietan eman daitezkeen eraso sexualen kontra kontzientziatzeko. Honako hau, aurreko “nola esatea nahi duzu?” kanpaina ordezkatzera dator eta doaneko zazpi wi-fi puntu gehitu ditu herrian, hau da, aurretik zeuden puntuetara - Torrezabal kultur etxea, Usansolo, Aperribai eta Txapelena liburutegiak, Urretako polikiroldegia eta Udaletxea- Ardanza parkea gehitu zaio, jaietan leku estrategikotzat hartua.

 

Konektatzen direnek, erasoak salatzeko edota dudak argitzeko 24 orduz lanean arituko diren arreta telefono ezberdinak azaltzen diren pantaila batetara sartzeko aukera izango dute; Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarena, Ertzaintzarena eta Udaltzaingoarena, hala nola Udaleko Gizarte Zerbitzuena.

Euskadi, auzolana