2012ko udazkena – 86. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Antzerkilanak

 

"Hitzak”, tratu txar emozionalen inguruko ikuskizunaren estreinaldia  (Donostia, azaroaren 23tik 25era)


“Hitzak”, tratu txar emozionalen inguruko ikuskizunaren estreinaldia

Hitzak antzerkilanaren kartelaDatorren azaroaren 23an, Hika Teatroak “Hitzak” estreinatuko du. Tratu txar emozionalen inguruko ikuskizun hau, Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak idatzi dute, azken honek zuzendu duela.

Agertokian hiru emakume ezagunek - Klara Badiola, Ainhoa Aierbe eta Ane Pikaza- emakume berbera antzezten dute, Mari. Eta beraiekin gizon bat, Jabi Barandiaran. Triangelu hau ixten, ume bat, Agurtzanek berak maneiatzen duen egurrezko panpina. Bost antzezleek min eman, iraindu eta kalte egiten dituzten hitzei helduko diete. Istorio honen bitartez, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei ahotsa eman nahi zaie.

Ikuskizuna, Donostiako Antzoki Zaharrean taularatuko da azaroaren 23tik 25era, arratsaldeko 20:00etan, eta sarrerak salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, hala nola, kutxasarrerak.net webgunean.

Euskadi, auzolana