Zenbakiak egiazkoak dira: Soldata
Zenbakiak egiazkoak dira: Pobrezia
Zenbakiak egiazkoak dira: Zaintza
Clara Campoamorrek emakumeen eskubide politikoen alde egindako lana gogoratzeko helburuaz, Emakundek haren omenezko eskultura bat inauguratu du bere izena duen Donostiako enparantzan. Eskultura Dora Salazar artistak egin du eta VIII Berdintasun Gunearen ekitaldiak ireki dira inaugurazio honekin. Guneko ekitaldiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu hemen.
 
Nazio Batuen Emakumeen Batzordearen 55. sesioan parte hartzeko New Yorkera egindako bidaia baliatuz, María Silvestre eta Arantxa Elizondo UN Women –eko zuzendariarekin, Michele Bacheletekin bildu ziren lankidetza bideak aztertzeko.