euskad.eusen sartu

Berdintasunerako Plana

 
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluak, ekainaren 9ko bilkuran, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana onartu du IX. Legealdirako.

 

Emakundek jasotako ekarpen guztiak eskertzen ditu, bai prozesuaren hasieran irekitako kontsulta-fasean jasotakoak (2009ko urria-azaroa), bai kontsulta publikoaren fasean jasotakoak (2010eko apirilaren 22tik maiatzaren 17ra).


Prozesu hauetan jasotako ekarpenek erakusten dutenez, berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteek, gizarte-eragileek, botere publikoek eta, oro har, herritarrek berdintasun-politikak aberasten lagun dezakete, errealitatea hobeto ezagutzen, pertsona guztientzat berdinzaleago eta zuzenago izango den gizarte baten aldeko pentsamoldea hautatzen.


Uste sendo hori dugu. Hori dela eta, Emakundek zabalik utziko du “Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana” bloga, hausnarketarako eta trukerako gune bat eskaintzeko pertsonei, kolektiboei eta erakundeei.

 

Euskadi, auzolana