euskadinet

Hasiera

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Defentsoria
 

 

2010 | 2009 | 2008 |

2010 |

  • D/48/2009. 2010. urtean amaitua. Kiroleko sexuarengatiko diskriminazioa, zehazki futbolekoa. Zuzeneko diskriminazioa baietsi da.
  • D/67/2009. 2010. urtean amaitua. Egunkari baten publizitate-kanpaina, horretarako emakumezko gorputza erabilita. Sexuagatiko diskriminazioa baietsi da. 
  • D/118/2009. 2010. urtean amaitua. Kirol-esparruko diskriminazioa. Cheerleaderrak. Gomendioak eman zaizkie kirol-klubei.
  • C20100026.  Diskriminazio sexista publizitate-kanpainetan amaren egunean, erostetxe handiek eragindakoa.
  • C20100032.  Kirol-esparrua: “Emakumearen lasterketa” bular-minbiziaren aurka. Diskriminaziorik ez gizonek ez parte hartzeagatik. Irizpidea eman da.
  • C20100033.  Haurdunen gaueko lana eta lanaldi-murrizketak. Irizpidea eta gomendioa eman dira.
  • D20100040.  Diskoteka batek aurkezturiko ikuskizuna. Diskriminazio-zantzuak sumatu dira. Irizpidea eta gomendioa eman dira.

2009 |

  • Q/19/2009. Langileentzako prima eta pizgarrien sistema bat du enpresak. Amatasun-egoeragatik etendako kontratua duen langile batek ez ditu prima horiek kobratzen, enpresak ez baititu parekatzen aldi baterako ezintasuneko kontratu-etetea eta amatasunagatiko kontratu-etetea. Zuzeneko diskriminazioa baietsi da. 
  • D/21/2009. Merkataritzagune baten publizitate-kanpaina. Estereotipo sexistak sendotzea. Zuzeneko diskriminazioa baietsi da.
  • D/24/2009.  http://www.revolucionantifeminista.org web-orriaren aurkako salaketa. Sexuarengatiko diskriminazioa baietsi da eta Delitu Informatikoen Fiskaltzari helarazi zaio.
  • D/40/2009. Arropa gutxiko emakumeek ibilgailuak eskuz garbitzeko zerbitzua ematen dutela iragartzen duten kartelen aurkako salaketa. Zuzeneko diskriminazioa baietsi da.
  • D/59/2009. Enplegua lortzeko diskriminazioa, “emakumezko langileak” eskatzen baitira publizitate-iragarki baten bidez. Zuzeneko diskriminazioa baietsi da.
  • Q/123/2009. Enpresaren errepresaliak pairatu dituen langilea lanpostuan berriz hasi ondoren, amatasunagatiko bere baimena agortuta. Zuzeneko diskriminazioa baietsi da.

2008 |

  • D/61/2008. Gizonezko hiru gizarte-hezitzaileentzako enplegu eskaintza, Kalexka gizarte- eta hezkuntza-arloko Eskuhartze Elkarteak deitua. Zuzeneko diskriminazioa. Gomendioak ikusi. Erresoluzioaren testu osoa [PDF - 124Kb]
  • D/60/2008. Emakumeak ikusezin bihurtzea, 2008ko Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokaren 43. edizioa iragartzen duen kartelean. Ezetsia. Gomendioak ikusiErresoluzioaren testu osoa [PDF - 200Kb] 
  • Q/53/2008. Bakarrik (bikotekiderik gabe) eta urrezko polizarekin aseguratua dagoen emakume bati Igualatorio Médico Quirúrgico S.A. de Seguros y Reasegurosek laguntza bidezko prestazioa ukatzea, prestazio horretarako baldintzetako batek, bikoteko bi kideek aseguratuta behar dutela ezartzen duela argudiatuta. Zuzeneko diskriminazioa. Gomendioak ikusiErresoluzioaren testu osoa [ PDF - 108Kb]   
  • D/45/2008. Harreman eta zerbitzu sexualei buruzko iragarkiak, Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratuak. Zuzeneko diskriminazioa. Gomendioak ikusiErresoluzioaren testu osoa [ PDF - 996Kb]
  • D/44/2008. Harreman eta zerbitzu sexualei buruzko iragarkiak, Diario de Noticias de Álava egunkarian argitaratuak. Zuzeneko diskriminazioa. Gomendioak ikusiErresoluzioaren testu osoa [ PDF - 656Kb]
  • D/43/2008. Harreman eta zerbitzu sexualei buruzko iragarkiak, El Correo egunkarian argitaratuak. Zuzeneko diskriminazioa. Gomendioak ikusiErresoluzioaren testu osoa [ PDF - 940Kb]
  • D/42/2008. Harreman eta zerbitzu sexualei buruzko iragarkiak, El Diario Vasco egunkarian argitaratuak. Zuzeneko diskriminazioa. Gomendioak ikusiErresoluzioaren testu osoa [ PDF - 620Kb]
  • D/35/2008. Harreman eta zerbitzu sexualei buruzko iragarkiak, Deia egunkarian argitaratuak.  Zuzeneko diskriminazioa. Gomendioak ikusiErresoluzioaren testu osoa [ PDF - 360Kb]
  • Q/09/2008. Viajes Marsans enpresaren leialtze-neurria, amatasun-bajaren ostean lanaldi osoan laneratzen diren emakumezko langileentzat, baina ez gizonezkoentzat, pizgarriak eskaintzen dituena. Ezetsia.  Gomendioak ikusi Erresoluzioaren testu osoa [ PDF - 140Kb ] 
  • D/05/2008. Lanpostu baterako gizonezko hautagaia eskatzea, Faes Farma S.A enpresan.  Zuzeneko diskriminazioa. Gomendioak ikusi. Erresoluzioaren testu osoa [ PDF - 124Kb ]  
  • Q/01/2008. Eroski, S. Coop. kontsumo-kooperatibak uko egitea, legezko zaintzarengatiko lanaldi-murrizketaren ordutegia zehazteko emakumezko bazkide kooperatibista batek egindako proposamenari. Zeharkako diskriminazioa.  Gomendioak ikusi . Erresoluzioaren testu osoa [ PDF - 252Kb] 

igo

 

Euskadi, auzolana