Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Emakunde
 

Argitalpen-data: 2014/03/06

Zebrabideak berdintasun ikur bihurtuko dira Emakunderen martxoaren 8ko kanpainan

• Kanpainak berdintasunarenaldeko pausuak emateko gonbidapena egiten die hiritarrei , eta atzerapausorik ez onartzeko deia egiten du

• Berdintasunarekin aurrera egiteko pertsona, erakunde eta talde guztien eguneroko konpromisoa beharrezkoa dela azpimarratzen du.


(klik egin handitzeko)

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainan, Emakundek azpimarratu du berdintasunaren aldeko pausuak ematea aurrera egitea dela eta zebrabidearen irudia erabiliz, gonbidapena egiten die hiritarrei pausuak emateko norabide horretan. Kanpaina gaur goizean aurkeztu du Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Gasteizko Arka plazan, Ibiltariaren eskulturaren alboan. Bertan, morez margotutako berdintasun ikurra duen zebrabide bat itsatsi dute lurrean, hiritarrei berdintasunaren aldeko pausuak eman ditzaten eta bide horretan atzerapausorik onartu ez dezaten gonbidatuz.

Kanpainaren leloa honako hau da:

Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa

Emakundek gizartea osatzen duten guztiei deia egiten die kanpaina honen bitarteaz euren eguneroko bizitzan berdintasunaren aldeko pausuak eman ditzaten: lanean, familian, lagunartean… Eta eskatzen du pertsona bakoitzak kontuan izan dezala egunero egiten dituen keinuak eta hartzen dituen erabakiak izan daitezkeela berdintasunaren aurkakoak edo aldekoak. Hau kontuan izatea bada, Emakunderen iritziz, berdintasunean oinarritutako gizarte baterantz eman beharreko pausu garrantzitsu bat.

Balio aldaketaren beharra azpimarratzen du kanpainak. Landaidak azpimarratu duenez, “balioak aldatu ezean, ezin da gizartea eraldatu. Balioek edozer gizarte-eredu iraunarazten eta justifikatzen dute, eta eredu androzentriko eta matxista batetik berdintasunezko eredu batera igarotzen laguntzeko, beharrezkoa da beste balio batzuk garatzea, eta gizartea horietan oinarritzea”.

“Zalantzarik gabe, egungo balioak aldatu egin dira, baina oraindik ere onartzen dute hierarkian gizonak emakumeak baino gorago daudela, eta gizonen ekintzak emakumeenak baino garrantzitsuagoak direla eta balio hauek emakume eta gizonek oso gazte direla barneratzen dituzte”, esan du Landaidak. Horrela, gure sistemak genero-desberdintasunak eta diskriminazioak onartzen eta iraunarazten jarraitzen du.

Berdin gehiago da

Balioak aldatzea lan zaila dela onartu du Landaidak, baina adierazi du “gaur egiten dugunak isla izango du etorkizunean”. Eta berdintasunak onurak dakarzkio gizarte osoari (ideia hori islatzen duen aurreko urteko kanpainaren leloa mantendu da “Berdin gehiago da”). Berdintasuna giza eskubidea izateaz gain, bada gainera. Emakundeko zuzendariaren esanetan, herrien garapen sozial eta ekonomikoaren aldeko faktore garrantzitsu bat. Eta datuek hala adierazten dute. Munduko Ekonomia Guneko txostenek erakusten dute harreman zuzena dagoela genero ezberdintasun gutxiago dutenen herrien artean eta haien lehiakortasun ekonomikoaren artean.

Kanpaina martxoaren 4tik dago indarrean, markesinetan eta komunikabideetan. Horretaz gain 5.000 kartel bidali dira erakunde ezberdinetara, osasun zentroetara, kultur etxeetara, enpresetara eta abar, eta berdintasunaren ikurra duen zebrabideak itsatsi dira lurrean EAEko hiriburuetako zenbait oinezkoen zonaldetan.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainan, Emakundek azpimarratu du berdintasunaren aldeko pausuak ematea aurrera egitea dela eta zebrabidearen irudia erabiliz, gonbidapena egiten die hiritarrei pausuak emateko norabide horretan.

Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=U8XwhA0Mghk&list=PL0Wn_htuJdn5p9bWv-xG1kPYFzPBc9VXi&index=26

 

Kanpainaren elementuak deskargatzeko:

Kartela (PDF, 920 KB)

Kartela (JPG, 450 KB)

Bannerra (GIF, 450 KB)

Whatsapp-eko perfilerako irudia (JPG, 10 KB)

Sinadura elektronikorako irudia (JPG, 35 KB)

Euskadi, auzolana