2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

LIBURUAK

 

Masculinidades

Aqui

Rosa Candida

Sexual Herria

Mujeres y cultura

Otra teologia es posible

La desgracia de ser mujer

El gran viaje de Jumbol

La faz de la tierra

Antropología de genero

La vida después

Las primeras psicologas españolas

Guía de la comunicación no sexista

Las que aguardan

Aitonaren txalupan

1325 mujeres tejiendo la paz

Igualdad y prevención de la violencia de género en la adolescencia

Mujeres de cine

Sobre mentiras, secretos y silencios

Más alla de las etiquetas

El lenguaje transgresor de las cibors literarias

El verano sin hombres

Pedagogia

Ciudadanas, militantes

Mea culpa

El tiempo que nos une

La voz dormida

Gau lana

El detective de sonidos

Viajes que despertaron los cinco sentidos

Burbujas

Atzorako geratu dena

Viajeras de leyenda

Pensamiento amoroso

Feminismo para no feministas

El contenido del silencio liburua

Diccionario critico

Kati beti endredatzen liburua

Oihana hirian liburua

Cartas de una mujer indignada

Al pie de la escalera

Diez mujeres

Scanner

Tom, pequeño Tom, hombrecito Tom

El muelle

Guía de la comunicación

Caidos del cielo liburua

 Ecofeminismo

Igualdad y prevención

Tecnoheroinas

El jardín del fín liburua

 

Las otras liburua

 

Diario de una caraqueña liburua

Bere aitaren alaba liburua

Don de gentes liburua

Raíces profundas

 

 

 

 

 

 

 

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 


 

Mujeres y músicaIzenburua: Mujer y música, 144 discos que avalan esta relación
Egilea: Toni Castarnado
Argitaletxea: 66 rpm

Egileak, emakumezkoen ahotsekin abestutako musikaren historia ulertzeko emakume zerrenda bat aurkezten digu lan honetan, blues klasikoaren ikonoetatik abiatuta gaur egungo popeko musatara. Rickie Lee Jones disko egileak egin du 240 orrialdeko liburu honen sarrera, non kolore eta txuri beltzeko argazkiak artisten biografiekin nahasten dira.

Gora joan
 
BirjinakIzenburua: Birjinak
Autora: Irène Némirovsky
Argitaletxea: Alberdania

Liburu honek Némirovskyren hamabi kontakizun argitaragabe edo aurkiezin biltzen ditu. Horietako zazpi Okupazio garaian idatziak dira. Satirarena da bere idazteko artea, mingostasunez eta kezkaz tindatuta badator ere. Jadanik esaneko ez den patuak eraitsitako emakumeak ageri dira, beren garaipenez indarrez gabetutako gizonezkoak, joandako denboren nostalgian hondoratutako amak, herentziaren madarikazioak oinazeturiko seme-alabak... Némirovskyren ironiak hondamendia eragiten du kontakizun hauetan, denboraz aurretik ohartarazten gaitu hondamendiaz. Autorearen talentuaren labur bilduma dago liburu honetan.

Gora joan

BirjinakIzenburua: Birjinak
Idazlea: Irène Némirovsky
Argitaletxea: Alberdania

Liburu honek Némirovskyren hamabi kontakizun argitaragabe edo aurkiezin biltzen ditu. Horietako zazpi Okupazio garaian idatziak dira. Satirarena da bere idazteko artea, mingostasunez eta kezkaz tindatuta badator ere. Jadanik esaneko ez den patuak eraitsitako emakumeak ageri dira, beren garaipenez indarrez gabetutako gizonezkoak, joandako denboren nostalgian hondoratutako amak, herentziaren madarikazioak oinazeturiko seme-alabak... Némirovskyren ironiak hondamendia eragiten du kontakizun hauetan, denboraz aurretik ohartarazten gaitu hondamendiaz. Autorearen talentuaren labur bilduma dago liburu honetan.

Gora joan

Divinas y chamuscadasIzenburua: Divinas y chamuscadas
Egilea: Diana Raznovich
Argitaletxea: Hotel Papel
Berri txarrak soberan daudenean, umore ona eta eguneroko bizitzako gaiei buruzko ironia gramo batzuk beharrezkoak dira. Barrea liburu honen adimenaren eskutik dator, egile adeigabe honen estilo bikainaren hoberena dakar eta. Bikotea, amodioa, historia, bakardadea, krisialdia…guzti hauek aipatzen dira argitasun eta konplizitatez beteriko bineta hauetan. Diana Raznovich, “Mujeres pluscuamperfectas” eta “Sopa de lunares” lanen egilea da ere.

Gora joan

Un buen detective no se casa jamásIzenburua: Un buen detective no se casa jamás
Egiela: Marta Sanz
Argitaletxea: Anagrama

Arturo Zarco detektibearen sortzailearen azkeneko nobela da, “Black, black, black” laneko berrogei urte beteak dituen ez ohiko detektibe gaya, Paularen senar ohia. Honetan, Zarco bidaiatzera doa denetaz ahazteko eta denengatik ahaztua izateko, eta bere emazte ohiaren erruki ironikoaz alde egiteko. Riurauen babestuko da, lagun batean etxea, eta bertan, argitzen joango den enigmaz beteriko familia aurkituko du. Aldi berean, bera aurkitzen duen norbait behar duela konturatuko da.

Gora joan

Mujer y economía sostenible
Mujer y economía sostenible: Balance y perspectivas
Egilea: Reyes Maroto, Asunción Candela, Carlos Mulas-Granados
Argitaletxea: Fundación Ideas

Espainiar ekonomi eta gizarte-jarduerarako emakumezkoen hasteak, azkeneko hogeita hamar urteetan gizartean eta herriaren ekonomian eragin handien izan duen gertakaria da. Etxetik produkzio – ekonomiara emandako pasatze hau, garrantzi eta eragin handia izan du lehiakortasunean, iraunkortasunean eta ekonomiaren garapenean. Dokumentu hau bi galderei eman nahi die erantzuna: zein da emakumezkoek ekonomiara egindako ekarpena? eta, zein izango da emakumearen papera gure herrian garatzen saiatzen ari garen eredu produktiboan?

Gora joan

 

MasculinidadesIzenburua: Maskulinitateak eta politika publikoak
Argitaletxea: Francisco Aguayo y Michelle Sadler
Liburu hau maskulinitatearen ikerketako “une” baten isla da. Ikerketa horretan hainbat ikertzaile, profesional, erakunde eta sare eztabaidatzen eta pentsatzen ari dira beren testuinguruetan gizonezkoak nola dauden eraikita genero-, familia-, osasun- eta lan-politiketan eta -programetan. Liburua “Maskulinitateak eta Politika Publikoak” Mintegiaren ondotik jaio zen: Chileko Unibertsitatean egindako Genero Berdintasunean Gizonezkoak sartu zirenean. Mintegia Chileko Unibertsitateko Ikerkuntza eta Garapenerako Errektoreordetzaren ekimena izan zen (VID SOC 07/10-2).

Gora joan

AquiIzenburua: Aquí
Autorea: Wislawa Szymborska
Argitaletxea: Bartleby

Wislawa Szymborska, idazle poloniarraren azken poema-liburua da, eta Gerardo Beltránek eta Abel A. Murcia Sorianok itzuli dute. 1996. urtean Literatura Nobel Saria jaso zuen eta otsailaren 1ean Cracovian hil zen. Bere idazlanetan memoria, edertasuna eta gizakia maiz erabili zituen gaiak izan ziren. Bere poesiak emozioa, ironia, metafisika eta egunerokotasuna nahasten ditu.

Gora joan

 

Izenburua: Rosa candida
Autorea: Auður Ava Ólafsdóttir
Argitaletxea: Alfaguara

Autore islandiarraren hirugarren nobela da. Bertan kontatzen ditu familia batetako hiru gizonezkoen gorabeherak trafiko istripu batean hildako amaren hutsunea betetzerako orduan. Tragedian ez erortzeko, aita bere emaztearen errezetak sukaldatzen saiatzen da (fletanezko edo kakaozko zopa); Josefek, seme autistak, kolore bizienak janzten jarraituko du, gorbata gorria eta alkandora bioleta, bere amaren lore kuttunenak bezala; eta Arnljótur, Lobbi, Jósefen bikiak, lorezaintzarekiko pasioa bere amarengandik jaso zuenak, atzerrira bidaia bat egingo du, urrutiko abadia batetara, hain zuzen ere lore-mota oso berezi bat -kandida arrosa- haz daitekeen lekura, eta bertan legendazko arrosadi bat salbatzen saiatuko da.

Sari ugari jaso ditu, hala nola, Page des Libraires Saria, europar nobela onenari; Québeceko liburu-saltzaileen Saria atzerriko nobela onenari; 2011ko Amis du Scribe Saria eta, era berean, finalista geratu da Fémina Étranger Sarian, eskandinaviar Kontseiluko Literatura Sarian, Elle irakurleen Sarian, Lire aldizkariko Sarian eta Frantziako FNAC Sarian.

Gora joan

Izenburua: Sexual Herria
Autorea: Itziar Ziga
Argitaletxea: Txalaparta
 
Egokitu gabeko kazetaria, feminista heretikoa, diamante landugabea eta aldirietako vedette den Itziar Ziga Euskal Herrira itzuli da, Bartzelonak seduzitu eta bertan bederatzi urtez bizi ostean. Betiereko zirimiritik urrezko eurira igaro garen galdezka etorri zaigu; kaleak azpikoz gora jartzeaz gainera gu geu ere atzekoz aurrera jartzen saiatu al garen; paisaia berde eta paisaian berdeak ikustetik zahar zein gazte berde izatera pasatu al garen… Sortzen ikusi zuen herrira itzuli da, borrokari, feminismoari, konpromisoari eta plazerari buruz bere iritzia emateko prest, haren lurra berriro putifikatzeko prest: Sexual Herria.

Gora joan

Izenburua: Emakumeak eta kultura: berdintasunaren aldeko politikak
Mujeres y culturaAutorea: Clásicas y Modernas, CIMA eta MAV
Editorea: Kultura Ministerioa

Txostenak bi zati ditu; lehenengoak hiru elkarteen testuak biltzen ditu (Clásicas y Modernas, CIMA eta MAV); eta testu horiek gaia perspektiba historikoan kokatzen dute eta esplikatzen dute berdintasunezko kultura zergatik den beharrezkoa. Bigarrenak Kultura Ministerioaren mendeko erakunde ezberdinetan emakumezkoen eta gizonezkoen parte hartzeari buruzko datuak biltzen ditu; hala nola, epaimahaienak, patronatuenak etab..gizonezkoek eta emakumezkoek jasotako sarienak eta laguntzenak, ikustera jartzen diren artisten obrenak, gonbidatutako hizlarienak... Liburuak aditzera ematen du kulturan Berdintasunerako Legeak orain arte ekarritako garaipenak eta eskasiak zeintzuk diren. Era berean, zedarri bat da Administrazio berriari –legea betetze aldera- egin behar dituen aurrerapenak galdatzeko eta kalibratzeko.

Gora joan


Izenburua: Beste teologia bat posible da. Aniztasun erlijiosoa, interkulturala eta feminismoa
Otra teologia es posibleAutorea: Juan José Tamayo
Argitaletxea: Biblioteca Herder

Teologoak liburu honetan garatzen duen ideia da erlijioek eta beren teologiek norabidea aldatu behar dutela, baita leku soziala eta metodologia ere, hitz batean esateko, paradigma. Bizi osorako egiak dauden tontor garaietatik jaitsi eta egiaren bila historian hasi behar dute. Gaur eguneko galderei iraganeko erantzunak emateari utzi eta birkokatu egin behar dira eszenatoki sozio-erlijioso, kultural eta zientifiko berrian. Autorea gaur eguneko desafioetako batzuei erantzuten saiatzen da, hala nola, aniztasun kulturalari, feminismoari, kontzientzia ekologiko berriari eta pobreziaren aurkako borrokari, eta, era berean, paradigma berri bat sortzen du: generoaren ikuspuntutik askatasunaren teologia interkulturala eta erlijioen artekoa. Liburu honen orijinaltasunak horretantxe datza.

Gora joan

Izenburua: El trabajo de cuidados: Historia, teoría y políticas
Egileak: Cristina Carrasco, Cristina Borderías eta Teresa Torns
Argitaletxea: Los libros de la catarata

Zainketa – lana, ezinbesteko lana giza – ugalketa eta pertsonen ongi – izaterako, emakumeen ardurapean dago gehienetan eta gizarte osorako garrantzi handikoa izaten jarraitzen du. Berrogei urtetik hona gizarte garaikidearen ongi – izateaz arduratzen direnen artean gero eta garrantzi handiagoa hartzen joan den gaia da, pentsamendu feministan batez ere.

Gora joan

Izenburua: Un cuarto propio conectado : (Ciber)espacio y (auto)gestión del yo
Egilea: Remedios Zafra
Argitaletxea: Fórcola

Sarearen erabilpen ohitura berriei buruzko hausnarketa proposatzen duen entsegua, gure moral, politika eta nortasun pertsonalaren kudeaketarako suposatzen duten erronkari buruzkoa. Diziplina anitz – antropologia eta soziologiatik filosofia eta politikara- aztertzen dituen eztabaidarentzako datuak ematen dituen liburua, oso baliotsua sare – kulturan, feminismoan eta genero ikasketan lan egiten dutenentzako.

Gora joan


Izenburua: Pensar con Celia Amorós
Egileak: Marián López Fernández Cao eta Luisa Posada Kubissa
Argitaletxea: Fundamentos

Celia Amorós, Entsegu Sari Nazionala irabazi duen emakume bakarraren lana ikasi dutenen artikulu ezberdinez osatua, gure herrian genero - ikasketek  izan duten eboluzioa ulertzeko ezinbestekoa. Lan honen bitartez, egileek eskerrak eman nahi dizkiote pentsamendu kritiko garaikideko pertsonai nabarmenetako bati, funtsezkoa izan dena feminismo filosofikoan.

Gora joan


Izenburua: El cuerpo en que nací
Egilea: Guadalupe Nettel
Argitaletxea: Anagrama
(Narrativas Hispánicas)

Egilearen haurtzaroan inspiratua, jaiotzez begi batean akats bat duen neska baten istorioa da. Hirurogeigarren hamarkadan gaude eta bere bizitzan, bere ikusmen eskasaz aparte, garaiko ideologia nagusiak izango du eragina: bere gurasoen erlazio irekia, eskola aktiboak, hippy komunak, sexu askatasuna eta bere korrelatua. Protagonistaren ezberdintasun fisiko eta psikikoak moda eta gizarteko arauetatik at bizi direnekin parekatzera eramaten dute. Bakarrizketa honetan, kontalariak bere oroitzapen kutunen partaide egiten gaitu, hala nola bere bizitzaz egiten duen interpretazioaz. Haurtzaroa dirudien baino zitalagoa aurkezten zaigu humorez eta errealismoz beteriko istorio honetan.

Gora joan


Izenburua: Las mujeres y la ópera
Egilea: Hélène Seydoux
Argitaletxea: Lid

Hélène Seydoux-ek operan, beste diziplina batzuetan ez bezala – literatura, antzerkia edota zinea-, emakumeek espazio liriko handiena izateko pribilegioa dutela dio lan honetan. Konpositore handien opera handiak aztertuz, bel cantoaren erreferente izan daitekeen eredu femenino adierazgarriena bilatzen saiatzen da, opera hauek sortuak izan ziren garai eta gizartean paralelotasunak finkatzen saiatuz, norainoko eredu izan diren jakiteko.

Gora joan

Izenburua: La desgracia de ser mujer
La desgracia de ser mujerIdazlea: Rosa Regàs
Argitaletxea: Ara Llibres

Genero desberdintasunari buruzko idazle katalanaren lehenengo entsegua, emakumeak jasaten dituzten irainak ikusi eta antzemateko. Modu borrokalari batean idatzitako hausnarketa hau, munduko emakumeen %95aren jaiotza eta bizia zoritxarrekoak bihurtzen dituen gizarte matxistaren jatorria aztertu egiten du, familia, erlijio eta lan- esparruan ematen diren injustizi historikoak salatzen dituen bitartean.

Gora joan

 

 

Izenburua: El gran viaje de Júmbol, el limaco amarillo
El gran viaje de JumbolEgileak: Los Scribas
Argitaletxea: CEAR (Errefuxiatuen laguntzarako batzordea)

Lau eta zazpi urte bitarteko umeentzako eta handiagoentzako, izaki txikienak ere, bizitzako gauzarik handienak eraldatzeko gaitasuna duela erakusten digu. Liburuak, guraso eta helduentzako irakurketa gida bat dakar. Salmentarekin lortutako dirua, CEAR batzordeak kudeatutako programetara joango da.

Gora joan

Izenburua: La faz de la tierra
La faz de la tierraEgilea: Juana Salabert
Argitaletxea: Alianza literaria

Alfonbrapean arazoak ezkutatzen dituen familia batean ematen diren tratu txarrak dira lan honetako gai nagusia. Hogeita hamar urteko emakume bat izango da istorio honen benetako protagonista. Erasmus bekarekin Berlinen ikasi zuen eta orain, koman dago bere senarrarengandik alde egin nahiez izandako istripu baten ondorioz. Senarra, tratu txarrak eragin dizkion tipo ahul bat, higiezinen burbuilari esker dirua egin zuen gizarte – maila oneko familia batekoa da, baina orain krisiaren ondorioak jasaten ari da. “Finis” eko irudizko lurraldean kokatua, Euskal Herria, Kantabria eta Frantziako hegoaldea hartzen dituena, Tolstoiren pertsonaietako baten esaldi batean laburtu daiteke: “Familia zoriontsu guztiak dira elkarren antzekoak; baina, familia dohakabe bakoitzak bere zorigaiztoa du”.

Gora joan

Izenburua: Antropología del género
Antropología de generoEgilea: Beatriz Moncó
Argitaletxea: Perspectiva feminista

Pasatako mendeko laurogeigarren hamarkadatik aurrera, genero antropologiak espazio teoriko eta enpiriko bat betetzera etorri da non, genero kategoria analitikoari esker, gizarte agente bezala emakume eta gizonengan eragina duten etnografía – praktika eta errealitate soziokulturala bildu, aztertu eta interpretatzeko beste modu batzuk planteatu dira. Lan hau, genero antropologiaren mamia osatzen duten problematika eta teoría ezberdinei errepasoa egiten die, genero nortasun eta harremanen ikuspegi akademizista batetik baina baita bere bizitzen egunerokotasunetik ere.

Gora joan

Izenburua: La vida después
La vida despuésEgilea: Marta Rivera de la Cruz
Argitaletxea: Planeta, 2011

Victoriak, antzaz inbidiagarri dirudien bizitza darama New Yorken: unibertsitatean ematen ditu klaseak, senar aberatsa du eta atiko izugarria. Bere lagun onena den Janen heriotzaz jakiten duenean, Madrilera bueltatzen da hiletara joateko. Han Janen bizitzako zenbait emakumerekin aurkituko da; Chloe, antzinako amodioa; Solange, alaba bihurria; Marga, emaztea; Shirley, amaginarreba…Victoria Janekin zuen laguntasuna guztiz zintzoa ez zela uste ez duten lau emakume. Bizitzak sentimenduen mapa nahasitik bidaiatuko da, gatazkak eta inbidiarentzako lekua duen mapa, baina baita maitasun eta leialtasunerako ere.

Gora joan

Izenburua: Las primeras psicólogas españolas: itinerarios vitales y profesionales
Las primeras psicologas españolasEgilea: Carmen García Colmenares
Argitaletxea: Granadako Unibertsitatea

Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasiak, eta ondoren, bere herritik kanpo – Frantzian, Belgika, Alemania eta Estatu Batuak-, lehenengo espainiar psikologoak, gerrate zibilaren aurrekoak, Eskola Normal, Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Museo Pedagogikoan, Adingabeen Auzitegian eta Psicoteknia Institutu Nazionalean utzi zituzten bere ekarriak, emakumeen eskubideak lortzeko bere konpromisoa mantentzeko  Unibertsitateko Gaztedi Feminista, Emakume Espainolen Elkarte Nazionala edota Liceum Club-eko kideak ziren bitartean. Gerra ondoko psikologoa espainiarrak, kanpoan heziak ere, Medikuntza alorretik zetozen ordez, eta zailtasun handiak izan zituzten profesionalki estimatuak izateko.

Gora joan

Izenburua: Guía de la comunicación no sexista
Guía de la comunicación no sexistaKoordinatzailea: Antonio Briz
Argitaletxea: Aguilar

Cervantes Institutuak gidaliburu hau argitaratu du berdintasunezko jokaera linguistiko bat lortzeko, gizonezkoak eta emakumezkoak berdin ikusten dituena. Ez da ez zerrenda ez estilo liburua, hitzaldi ez sexistak eraikitzeko beharrezko ereduak ematen dituen gidaliburua da, era maskulinoa sexista ez dela abiapuntutzat hartuz.

Gora joan

Izenburua: Las que aguardan
Egilea: Fatou Diome
Argitaletxea: El Aleph Editores, S.A

Senegaldar idazleak,  semeak itzuliko ote zaizkien  ziurtasunik ez duten afrikar emigranteen amen egoera islatzen liburuan. Gaur egungo Europara iristen diren  bi emakume afrikarren  bakardadean ere sakontzen du.

Gora joan


Izenburua: Aitonaren txalupan
Egilea: Mariasun Landa
Irudigilea: Eli Landa
Argitaletxea: A Fortiori Editorial

Liburu hau, euskarazko eta gaztelerazko bertsioan, "En favor de todas las familias” bildumaren 13 alea da. Maider,  aitonak arrantzara eramaten zuenekoa gogoratzen du nostalgia eta maitasunez.  Aitona hil da baina behin, bere aitonaren txalupan arrantza egitera ateratzen denean, aparteko zerbait gertatuko zaio… Ipuina, Maider  aitona berarekin ez dagoelako egoera mingarriarekin adiskidetzen saiatuko da.

Gora joan


Izenburua: 1.325 mujeres tejiendo la paz
Egilea: Talde lana
Argitaletxea: Cultura y Paz Fundazioa

Liburuaren izenburua Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1.325. ebazpenean  oinarritua dago, bakearen eraikuntza emakumeen papera onartzen zuena. Argitalpena dibulgaziozkoa da eta protagonistak lau zatitan aurkezten ditu gaiaren arabera. Zati bakoitzak, bakearen kontzeptuari ekin nahi dio: gatazka armatuak, bake negoziazioak eta adiskidetzeak; giza eskubideak eta justizia; parte – hartze politikoa; eta garapena, hezkuntza eta ingurumena. Emakume bakoitzaren azalpen biografikoa jasotzen du, ezagunak batzuk eta ezezagunak besteak, Iberoamerikar Diseinu Bienalarekin  lankidetzan egin den ilustrazio batekin batera.

Gora joan


Izenburua: Berdintasuna eta Genero indarkeriaren prebentzioa nerabezaroan
Egileak: María José Díaz Aguado-Jalón eta María Isabel Carvajal Gómez
Argitaletxea: Madrilgo Complutense Unibertsitatea

Madrilgo Complutense Unibertsitateko Indarkeriaren Prebentziorako Unitateak egindako ikerketa hau, Osasun, Gizarte Polítika eta Berdintasun Ministerioak  finantzatu du. Bigarren hezkuntzan eskolatutako nerabeen (13 eta 18 urte bitartekoak) egoeraren diagnostiko bat da, berdintasun eta genero indarkeriarekiko egoerari buruzko diagnostikoa, alegia. Genero indarkeriaren prebentzioan hezkuntza arautuaren papera ebaluatzeko nahiko datu baliagarriak  ematen ditu.  

Lan honen emaitzak bi alde  harrigarri ditu irakurlearentzat: alde negatiboa,  gazteen artean dauden genero indarkeri jarrera eta portaerengatik, eta positiboa, mutil eta neskek indarkeriaren aurre duten erreakzioarengatik, honek demostratzen baitu hezkuntza oinarrizko elementua dela kontzientziazioa lortzeko.

Gora joan

Izenburua: Mujeres de Cine. 360º alrededor de la cámara
Koordinatzailea: Egilea: Maria Caballero
Argitaletxea: Biblioteca Nueva

Fundación de Estudios de la Comunicación (FEC)aren  lehenengo lana.
Agnès Jaoui, Lorne Sherfig, Jessica Hausner, Kathryn Bigelow, Emma Thompson, Ruth Prawer Jhabvala, Flannery O'Connor, Margaret Mitchell, María Orsini Natale, Mary Shelley, Matilde Landeta eta Mirtha Legrand bezalako zuzendari eta gidoilarien saiakera laburrak jasotzen ditu elkarrizketa interesgarri batzuekin batera.

Gora joan

Izenburua: Sobre mentiras, secretos y silencios
Sobre mentiras, secretos y silenciosEgilea: Adrienne Rich
Argitaletxea: Horas y horas

Emakume askok ezagutzen ez duten feminismoaren genealogiari buruzko berrargitaratutako klasikoa. Adrienne Rich pentsatu, sentitu, parte hartu eta gauzak zalantzan jartzen dituen emakume ausarta da Bere hitzez, gorputza balira bezala,  mundua ireki eta barrutik aztertu egiten du.

Gora joan


Izenburua: Más allá de las etiquetas
Más alla de las etiquetasEgilea: Coral Herrera Gómez
Argitaletxea: Txalaparta

Askapen mugimendu guztiek - feministak, homosexualak, lesbikoak, transexualak edo queer delakoak– sailkapen kontserbakor eta unibertsaletatik urrun den berdintasunerako bidea erakutsi digute. Generoak –gizonak, emakumeak eta transexualak– definitzeko moduen ibilbide historikoa eginez sailkapen modu berriak bilatu ordez, patriarkatuak ezarritako mitoak aztertzeko gonbita egiten digu liburu honek. Halaber, honako hauetarako bide eman nahi du liburuak: gizarteak inposaturiko rolak hausteko, estereotipoak bertan behera uzteko, aniztasunak dakarren aberastasunaz jabetzeko, paperak aldatzeko, mugak gainditzeko, desira askatzeko, noizbehinkako aferan samurtasuna txertatzeko, eta emozioak adierazten ausartzeko. Laburtuz, etiketetatik harago bizitzen ikasteko.

Gora joan


Izenburua: El lenguaje transgresor de las ciborgs literarias
El lenguaje transgresor de las cibors literariasEgilea: Alejandra Moreno Álvarez
Argitaletxea: Arcibel editores

Kirurgia plastikoaren bidez sortutako gorputz aldaketak, aurrerakuntza teknologikoak eta ziberespazioa bezalako gaietara bideratzen gaitu. Gaur egungo gizartea, ikasketa eremu berri bat sortzen duten bitartetza teknologikoen barne dago eta emakumeek, gorputz ziborg berri bat sortzeko aukera dute, orain arteko sorkuntza sinboliko  patriarkalarekin  zerikusirik ez duena.

Ziborg-a eraikuntza postmetafisikoa da, diziplina arteko teoria baten bitartez eztabaidatua izan behar den subjektua. Gainera, genero ezberdintasunak bezalako binomioak ezartzen ez dituzten ikuspuntu batetik eztabaidatua izan behar da.

Gora joan

Izenburua: El verano sin hombres
El verano sin hombresEgilea: Siri Hustvedt
Argitaletxea: Anagrama

Mia Fredicksen, 55 urtetako idazlea, azkeneko hogeita hamar urteetako bere senarra  Borisek bere erlazioan eten bat eskatzen dionean erotu egiten da. Arrazoia, bera baino askoz gazteagoa den lankide bat. Baina Miaren eromena ez da psikosi txiki bat baino, eta aste eta erdian ospitaletik kanpo dago berriro. Mia Bondenera itzultzen da, haren haurtzaroko hiria, ama han bizi delako beste  emakume gogotsu eta burujabeekin zahar-etxe batean. Etxe bat alokatzen du, bere bizilagunekin erlazionatzen hasiko da; bi haur dituzten bikote gazte eta ezkonberri bat - Miak, emakumeak senarrarengandik tratu txarrak jasaten dituela susmatzen du- eta  egunero ama bisitatzera doan laurogei urteko bat. Horietaz gain “beltxargak”, amaren bost lagunekin harremanetan hasten da ere. Bere haurtzaroko oroitzapenak berrekuratzen ditu eta gazteentzako poesia tailer bat zuzenduko du. Ikasleen sorkuntza  literarioekin, bere feminitatearen jaiotze eta azpijoko krudelekin, “beltxargen” istorio eta bizitzekin, bikote gaztearen gorabeherekin, eta bere bizitzarekin batera, Miak ustekabeko bukaera duen komedia feminista azkarra eta bikaina  idatziko du.

Gora joan

Titulua: Pedagogía Hospitalaria. Bases para la atención integral
PedagogiaIdazleak: Verónica Violant Holz, M.ª Cruz Molina Garuz, Crescencia Pastor Vicente
Argitaletxea: Laertes

Ospitale Pedagogiak gero eta  garrantzi handia du nazioartekoan.  Profesionalen  oinarrizko eta etengabeko prestakuntzaren beharra gero eta argiago dago, bereziki honako arloetan: Hezkuntza, Osasun Zerbitzuak, Psikologia eta Psikopedagogia. Liburuak egungo ikuspuntu zabal batetik abiatzen da oinarrizko kontzeptu eta metodologiak aurkezteko. Bertatik  bideratuko dira  interbentzio esparru ezberdinetan (ospitale, eskola eta etxean) hainbat  programa eta hezkuntza estrategiak.

Gora joan      


Titulua: Ciudadanas, militantes, feministas. Mujer y compromiso político en el siglo XX
Ciudadanas, militantesIdazleak: Ángeles Egido eta Ana Fernández Asperilla
Argitaletxea: Eneida

Joan den mendean tsarren amaiera, iraultza boltxebikearen garaipena, faxismoaren arrakasta, holokausto latza eta komunismoaren bukaera gertatu ziren baina baita ere emakumeen mendea dugu. XX mendeko ehun urte horietan emakumezko sufragioa gauzatu zen eta emakumeari lan mundurako bidea ireki zitzaion. Garrantzizko aurrerapen juridiko eta legalak lortu zituzten garaiko emakumeek  eta feminismoa sortu zen. Emakumearen presentzia ikusgai zegoen bizitzako arlo guztietan.

Liburuak, izen handiko adituen, protagonisten eta ekintzaileen eskutik, garai historiko horretako emakumearen rolaren garrantzia aztertzen du. Testuaren  orrietan zehar  isileko iraultza deitu dutenaren historia birpasatzeko aukera izango  du irakurleak.

Gora joan

Titulua: Mea culpa
Mea culpaIdazlea: Uxue Apaolaza Larrea
Argitaletxea: Elkar

Madrilen bakandurik bizi da Lur, egun batean, iraganetik etorrita bezala, egunkari azal batean Mikelen argazki bat ikusi arte; gogora datozkio ahantziak nahi lituzkeen oroitzapenak, nerabezaroko mamuak, konpondu gabeko ideologi auziak… Gurasoek Landetan duten oporretako etxera joatea erabakiko du, beka baten laguntzaz idatzi behar duen eleberria amaitzera, bidaia ikaskide ohi batekin egin behar badu ere. Bere autogorrotoak eta gorroto sozialak berpiztuta, Facebook-eko nortasun faltsu batekin orduko adiskideekin zitak egin eta banan-banan hiltzea pentsatuko du. Bitartean, bidelagun bat topatuko du ustekabean: Elisa, senarraz libratu berri den bizilaguna, bizimodu berri bati ekin nahi diona, bloody maryak eta film zaharrak lagun.

Bere probokazioan ausarta eta bere biluzian zintzoa den nobela idatzi du Apaolazak, gure gizarteko hainbat zauritan hazka egiten duena, bere gogoeta politikoki-ez-egokiekin irakurleari ezinegona sortu eta hausnarketa propioa eragingo diona. Edo Lur protagonistaren antzera, erabaki indibidualen inplikazio sozialaren pisuak izuturik, isiltasuna bilatu, errugabea izan daitekeen leku bat...

Gora joan

Titulua: Deporte y Mujeres en los medios de comunicación. Sugerencias y recomendaciones
Idazlea: Pilar López Díez
Edita: Consejo Superior de Deportes (CSD)

Liburuak kirol esparruan emakumeak ikustarazteko aholkuak ematen ditu: emakumeek egiten duten kirolari buruzko informazioa gehiago zabaldu, hizkuntza ez sexista erabili eta emakumezko kirolarien gorputza publizitate erreklamo gisa saihestea, besteak beste. Horretaz gain, emakumea, aditu moduan edota informazio iturri eran integratzeko  aholkatzen du emakumezko entzuleriaren testigantza eta iritziekin batera. Kirolak generoen arabera ez sailkatzeak kirola aukeratzeko orduan askatasun handiagoa ekarriko duela dio egileak. Idazlearen ustez, eraso edo abusu sexualen inguruko informazioa zabaldu behar da sentsibilitatez eta erantzukizunez. Horrekin batera  komunikabideetako profesionalek genero ikuspuntuaren inguruko prestakuntza jaso beharko dutelako ustea zabaltzen du testuak.

Gora joan


Titulua: El tiempo que nos une
Idazlea: María Jesús Arlas Vega
Argitaletxea: Ediciones Beta

El tiempo que nos uneTeresak lagun batek aspaldian idatzitako eskutitzak berreskuratzen ditu. Garai hartako kezkak bere begi aurrean idatzirik daude. Orain beste pertsona sentitzen da baina urte horietako Teresarekin harremanetan jartzeko grinaz dago. Gutun genero klasikoaz idatzitako idazlana txiki eta gozagarri hau memoriak, kronika soziala eta erretratu intimista ere bada. Bi ezaugarri ditu azpimarratzekoak: umorea eta protagonistaren gogoeten originaltasuna.

Gora joan

Titulua: La voz dormida
Idazlea: Dulce Chacón
Argitaletxea: Punto de lectura

La voz dormidaNobelan oinarritutako filmaren arrakastak 2002an idatziriko liburuaren berrargitalpena ekarri du. Dulce Chaconek, Madrileko las Ventas kartzelan umiliazio, tortura eta heriotzari aurre egite aldera emakume talde baten ausardia eta duintasuna deskribatzen ditu. Liburuak Espainiako historian hain erabakigarriak izan diren urteetan emakumearen rola hobeto ezagutzen laguntzen du. Tradizioak etxean baztertzen zituen baina mundu zuzenago baten alde borrokatzea erabaki zuten. Ausartienek gerrillako abangoardia armatuan eta beste batzuek erretagoardian. Guztiek euren sakrifizio eta adorearen aztarnak utzi zituzten. 

Gora joan


Titulua: Gau lana
Autora: Rosa Arburua
Editorial : Alberdania

Gau lanaDebekatuta zeuden produktuak alde batetik bestera pasaz edota zergak ordaindu gabe, euskaldunentzat kontrabandoa errekurtso ekonomikoa bihurtu zen. Kontrabandoaren fenomenoa oso zabaldua egon da Euskal Herrian eta fenomeno horren inguruan era askotako egoerak sortu dira, gizon-emakume askoren parte hartzearekin. Rosa Arburuak bi zati nagusi osatu ditu. Lehenean, alderdi historikoa ikertu du; bigarrenean, protagonisten lekukotasunak bilduz abentura humanoaren erreportaje literarioa osatu du.

Gora joan

Titulua: El detective de sonidos
Idazlea: Luisa Etxenike
Argitaletxea: Libros de Pizarra

El detective de sonidosGazte batek diru premian dabil eta “Soinu biografiak” egiten dituela esanez iragarki bat jartzen du. Azken hilabetetan deskargaturiko abestiak baliatuko da bere proposamena betetzeko. Bi bezero azalduko zaizkio hasiera batean: bere bizitzako soinuak berreskuratu nahi dituen adineko emakumea eta krimen bitxi bat interneten aitortu nahi duen gizona. Detektibe gazteak bi azpijoko korapilatsu eta esturi aurre egin beharko die. Gainera, beste hirugarren ildo bat irekiko zaio narrazioari, hots, detektibe bizitzarena, hain zuen.

Gora joan 

Titulua: Viajes que despertaron mis cinco sentidos
Idazlea: Elena García Quevedo
Argitaletxea: Viceversa
Viajes que despertaron los cinco sentidosBidai liburua eta errelato intimista artean kokatzen den  testuak  antzinako jakinduri matriarkala eta komuneko lurraldeetara eginiko bost bidaia narratzen ditu. “ Lau kontinenteetan elkarrizketatu ditudan emakume guztiek gure kulturan ahaztu ditugun gakoak deskubritzen lagundu didate eta baita emakume guztiak lotzen gaituen lotura”, adierazi du idazleak. Bost bidaiek erakutsi diote emakumeek urteetan zehar lurra eta haren emankortasuna  identifikatu dituztela  eta emankorra mantentzeko lan egin dutela. Gainera idazleak berak bidaia sentsoriala egiten du bere memoriaren baitan.

Gora joan


Titulua: Burbujas
Idazlea: Irati Elorrieta
Argitaletxea: Alberdania

BurbujasDeserria. Berlin da deserria eta bertan elkartzen dira pertsonaiak. Deserrian, airean dantzan ari diren burbuilen antzera. Bat datoz istorioen giroa eta hiriarena. Espazioak dira istorioei leku egiten dietenak. Berlin da utopia urbanoaren zentroa, baina Bilbo, Bartzelona, Paris, Kopenhage, Londres.... Hirien arteko distantziak laburtu diren garaian kokatzen dira istorioak. Eta gaur egungo harreman arazoak, identitate arazoak, lekutasun arazoak hor daude, lokartuta bada ere.
Narrazioez osatutako nobela honetan, ekintzak berak baino barrutik gertatzen denak du garrantzia. Azalaren beste aldeko munduak. Egunerokotasunaren intentsitatea dastatzeak. Istorioak errealitatetik abiatzen dira, baina espiritu ameslari batek dimentsio fantastikoago batera eramaten ditu tarteka.

Gora joan


Titulua: Atzorako geratu dena
Idazlea: Ana Urkiza
Argitaletxea: Alberdania

Atzorako geratu denaBizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoei ustez utziko diezuna ondu nahian… Edo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat  lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu… Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzeko…
Nahikoa goizero janzten dituzun begiak eranztea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki duzun harriek kontatuko dutela jakiteko… Bizi zaitezke, edo ez.

Gora joan

Titulua: Viajeras de leyenda
Idazlea: Pilar Tejera
Argitaletxea: Ediciones Casiopea

Viajeras de leyendaXIX mendeko emakume bidaiarien antologia. Idazleak 15 urte eman  ditu andre bidaiarien bizitzak ikertzen. Emakume horiek esperientzia bitxiak bizitzeaz gain, aurreiritziei aurre egin zieten eta abentura bizimodu bihurtu zuten. Egilearen hitzetan:
 “ekaitzeko gauetako tximistez asko zekiten emakumeak omendu nahi du liburuak, ez bidaldi laster gogoko dituztenak ”.

Gora joan

Titulua: Crítica del pensamiento amoroso
Idazlea: Mari Luz Esteban
Argitaletxea: Bellaterra

Pensamiento amorosoLiburuak zenbait galdera egiten ditu: Nola sortu maitasunari buruzko teoria bat gure gizartean hain erroturik dagoen Amodiori buruzko Ideiarekin bat egingo ez duena? Amodioa ulertzeko erak jendearen praktikak baldintzatzen ditu eta zuzena ez den egitura bat egituratzen du genero, klase eta etnia harremanetan. Gainera, desioa, identitatea eta subjektua  ulertzeko modu zehatza eta heterosexuala ekartzen du. 
Nola egin amodioaren inguruko antropologia bat heterosexualitatea berrindartuko ez duena baizik eta emakume eta gizonen arteko harreman zuzenen baliabidea izango dena? Nola idatzi Emakumeak (Eta gizonak) sortzen ez dituen etnografia bat?

Gora joan

 

Titulua: Feminismo para no feministas. La Vane contra Patrix
Idazlea: Rosario Hernández Catalán
Argitaletxea: Federación de Mujeres Jóvenes

Feminismo para no feministasDibulgazio liburu honek “feminista” hitzaren benetako esanahia azaldu nahi die irakurleei  eta bereziki neska gazteei. Mugimendu feministaren garrantzi soziala eta historioz hitz egiten du eta baita emakumeen aldarrikapenei buruz. Feminista ez diren neskak elkarrizketatzen ditu egileak eta pasadizoak eta aholkuak eskaintzen  ditu, besteak beste.

Gora joan

Titulua: El contenido del silencio
Idazlea: Lucía Etxebarria
Argitaletxea: Planeta

El contenido del silencioIdazleak bere zortzigarren eleberrian amodioaren bitartez abandonu eta galera ikertzen ditu. Gabrielek, Londresen haren ezkontzarako azken prestakuntza lanak bukatzen ari zela,  dei bat jasotzen du. Dirudienez, Cornelia arrebak, urtetan  berririk eman ez duenak, suizidio erritual batean bere buruaz beste egin du Kanariar Uhartetan. Helenak,  haren arrebarik  lagun onenak lagunduko dio Tenerife eta Fuerteventuran zeharreko bidean  desagertuaren bila. Gabrielek ezin du kontrolatu Helenarekiko sentitzen duen  erakargarritasuna eta barne bidai batean abiatuko da. Ibilbidean, amaren benetako istorioa, Cordeliaren ihesaren arrazoiak,  eta bigarren gerrate mundialaren ondoren  Uharte Kanariarretan errefuxiatu ziren  nazien sekta bati buruz  irakurtzeko aukera ematen digu idazleak.

Gora joan


Titulua: Diccionario crítico de directoras de cine europeas
Egileak: María del Carmen Rodríguez Fernández eta  Eduardo Viñuela
Argitaletxea: Cátedra

Diccionario critico de directoras de cine europeasZinemaren hasieratik gaur egun arteko Europako emakumezko zuzendarien izenak berreskuratzen dituzte errealizadoreen izenak eta  lanak bistaratzeko asmoz. Alice Guy Blaché bezalako zuzendariak azaltzen dira liburuan zehar. Guy Blaché 1896an lanean hasi eta lehenbiziko filma narratibo baten  lehenbiziko  zuzendaria izan zen eta baita estudio bateko lehenbiziko jabe pribatua. Sona handiko irakaslea izaki  Lois Weber, Louis Feuillade eta  Ferdinand Zeccari ikasleei irakatsi zien, besteak beste. Alice Guy Blachék Frantzian egin zuen moduan beste batzuek ere zuzendari lanei ekin zieten beste herrialdetan. Elvira Notari 1905ean hasi eta 1909an haren senarrarekin batera lehenbiziko zinema estudioa ireki zuen Italian. Anna Hofman-Uddgren  zuzendari suediarrak, Stockholm Music Halleko jabea zenak, filmak  proiektatzen XIX mendearen amaieran  hasi zen. Marioara Voiculescuk Errumanian errodatu zituen  hainbat filma 1903an.

Gora joan


• Títulua: Katti beti Endredatzen
Egilea: Antxiñe Mendizábal, Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar

Katti beti endredatzenKatti eta etxekoak bolada zaila igarotzen ari dira: bikiak jaio direnetik, etxean zalaparta batean bizi dira, aitaren lantegian arazoak dituzte, ama lan guztiei aurre egin ezinda dabil, andereñoak Katti begitan hartuta dauka eta, gainerakoan, Manexek, bere lagunik onenak, huts egin diola uste du. Kattik, halere, badaki arazoei aurre egiten; ez da erraz kikiltzen, beti bazterrak endredatzen ibiltzen dela leporatu behar badiote ere.

Gora joan


• Titulua: Oihana Irían
Egileak: Leire Bilbao, Mai Egurza (ilustratzailea)
Argitaletxea: Elkar

Oihana hirianOihana aitarekin doa hirira, erosketak egitera; halako batean, ordea, zebrabidean ez aurrera ez atzera geratuko da, aitaren eskutik askatuta, eta bere burua animaliaz inguraturik ikusiko du bat-batean: hartzak, ehunzangoak, zakurrak, ahuntzak, elefanteak, ipurtargiak, jirafak, krokodiloak, gorilak… Aurkituko al du berriz aita, eta etxera itzultzeko bidea?

Gora joan

Carta de una mujer indignadaTitulua: Carta de una mujer indignada. Desde el Magreb a Europa
Idazlea: Wassyla Tamzali
Argitaletxea: Cátedra

Giza eskubideen unibertsalitatearen alde borrokatu zuten Europako intelektualei buruzko hausnarketa egiten du Wassyla Tamzali abokatu feministak. Egun, pentsalari  horiek ezin dute  unibertsalitate hori  Europatik kanpo ulertu. Oinarrizko eskubideak defendatu zituzten haien herrialdetarako, deskolonizazioaren aurkako borrokalariak izan ziren baina aldarrikapen horiek ahaztuta dituztela dirudi. Europako pentsamoldearen utzikeria azaltzen du liburuak. Emakumeen egoera, kontzientzia askatasuna edota kultura aniztasuna kontzeptuak kontuan izanda argitzen ditu egileak “tolerantzia”, “laizitate irekia”, “islam moderatua” eta “kultura izateko eskubidea” bezalako ideiak eta haien eragina herri arabiar eta musulmanetan. Wassyla Tamzali abokatu izan da Argelen eta UNESCO erakundeko Giza Eskubideetarako zuzendaria Parisen. Gaur egun idazle eta Magrebeko mugimendu feministako militante moduan aritzen da eta  Mediterraneoko herrien arteko elkarrizketa defendatzen du.

Gora joan

Al pie de la escalera Titulua: Al pie de la escalera
Idazlea: Lorrie Moore
Argitaletxea: Seix Barral

Egungo  idazle garrantzitsuetakoaren itzulera ekarri du liburuak 11 urteko isilunearen ondoren. Lorrie Moore idazle newyorktarrak Iraq-eko gerra hastear dagoela girotu du bere liburua. Tassie, 20 urteko  neska Unibertsitatean ikasteko iristen da hirira. Dirua behar du eta umezain moduan hasiko da lanean jatorri afrikarrezko umea adoptatu duen bikote txuri batentzat. Marie Emma umearekin gero eta lotura handiagoa sentituko du pixkanaka. Maite du eta babesa ematen dio haren alaba izango bailitzan. Baina bizitzak sekretuak uzten ditu agerian: gurasoek zerbait ezkutatzen dute eta aitorpenak betiko eten egingo ditu Tessi eta neskatoaren arteko harremana.

Gora joan

 

Diez mujeres• Titulua: Diez mujeres
Idazlea: Marcela Serrano
Argitaletxea: Alfaguara

Bederatzi emakume ezezagunak elkartzen  ditu terapeutak. Norberak bere  bizitza kontatzeaz gain,  terapiara zergatik  iritsi den azalduko du. Terapeuta, Natasha, narrazio bakoitzaren arteko lotura da. Irakurleo  badakigu Natasha han dagoela nahiz eta haren ahotsa ez dugun entzuten. Azken txatalean terapeutaren laguntzaileak Natasharen bizitza kontatuko du. Horrela jakingo dugu agur esango diela bederatzi emakumeei. Norbera bere kabuz ibiltzeko garaia iritsi dela ustekoa baita.

Gora joan

 

Scanner• Titulua: Scanner
Idazlea: Leire Bilbao
Argitaletxea: Susa

Leire Bilbaoren bigarren poema liburu honek "Scanner" du izenburua, eta ausartagoa eta landuagoa da gaietan eta formetan.

Gora joan

 

 


Tom pequeño Tom• Titulua: Tom, pequeño Tom, hombrecito Tom
Idazlea: Barbara Constantine
Argitaletxea: Seix Barral
Tomek 11 urteko mutikoa da. Joss, haren ama, 22 urte ditu. Jossek askotan alde egiten du euren karabanatik eta mutilak bere kabuz bizi behar du. Jateko bizilagunen ortuetan sartu,  eta tomate, azenario eta patatak bildu  egiten ditu. Gau batean, “erosketak” egiteko beste ortu baten bila zebilela 93 urteko Madailen aurkitzen du. Lurrean eta negarrez  dago eta ez da gauza  altxatzeko. Tom azaldu izan ez balitz  emakumea hilda egongo zen… Barbara Constantine idazleak zenbait pertsonaiaren bizitzak gurutzatzen ditu. Zorte txarrekoak dira baina umore eta maitasunari esker aurkitzen dute euren txokoa munduan.

Gora joan

El muelle de Titulua: El muelle de Ouistreham
Idazlea: Florence Aubenas
Argitaletxea: Anagrama

Kazetari frantziarrak lan eskatzaile gisa sei hilabetetan izan duen esperientzia kontatzen du liburu honetan. Beharrezko informazioa lortzeko, 48 urteko langabe, banandu berri eta lan esperientziarik gabe “edozein gauza egiteko” prest dagoen emakumearena egin zuen. Urte erdi horretan zehar Mantxako kanala zeharkatzen duen  ferry batean, kanpin batean eta bulego eraikinetan lan egin zuen garbitzaile gisa, gutxieneko soldataren azpitik irabaziz. Esperientziaren ondorioz konturatu zen jardunaldi osoa, behar bezalako soldata, kontratu mugagabea eta opor ordainduak ameskeria hutsa direla gaur egun.
Frantzian liburua best-seller bihurtu da eta 300.000 aletik gora saldu dituzte.

Gora joan

Guía de la comunicación no sexista Titulua: Guía de la comunicación no sexista
Egileak: Instituto Cervantes, Instituto de la Mujer
Argitaletxea: Aguilar

Sexu edo genero arrazoiengatik gaztelaniak diskriminazioa isla ez dezan, beharrezko informazioa jasotzen du gida honek. Ez da arautegi edo kode irmoa baizik eta hizkuntzaren erabilera ez sexistan laguntzaile izan daitekeen gida. Aukerak eta gomendioak ematen ditu, ezagutzen ez direlako edo ohituraz komunikazioan erabiltzen ditugun elementu diskriminatzaileak saihesteko edo ezabatzeko.

Gora joan

• Titulua: Caídos del cielo
Idazlea: Paloma Pedrero
Argitaletxea: Huerga y Fierro

UNESCOren I Talia Antzerki Saria jaso zuen obrak. Etxe gabeko pertsonen gorabeherak eta kezkak kontatzen ditu, finean, bizitzako gazi-gezak. Testu hau etxeko gabeko pertsonek interpretatu eta egileak bultzatu zein zuzendutako muntaiaren oinarria dugu.

Gora joan

• Izenburua: Propuesta de intervención en materia de coeducación y prevención de la violencia de género
Egilea: Rosario Carrasco Tristancho
Argitaletxea: Instituto Andaluz de la Mujer

Obra honen material didaktikoa Andaluziako Emakumearen Institutuak hezkuntza arloko elkarteei zuzendutako prestakuntzaren esperientzian zehar garatu eta jaso duen materiala da. Haur eta Lehen hezkuntzako profesional, elkarte eta gurasoei zuzendua da. Genero indarkeria sortzen duten arrazoiei buruzko informazioa emateko helburua du, bai eta hezkuntza arlotik indarkeria horri aurre egitekoa ere.
Gora joan 
 
• Izenburua: Hacia una nueva política sexual: las mujeres ante la reacción patriarcal
Egilea: Rosa Cobo
Argitaletxea: Los Libros de la Catarata

Egileak egun gertatzen ari den emakumeen aurkako erreakzio patriarkala elikatzen duten zenbait prozesu argitzen ditu. Kapitalismo neoliberal berria, tradizio “kultural” batzuen berrasmaketak sortutako morrontzak eta indarkeria sexuala dira berrarmatze ideologiko maskulino sutsuaren oinarria. Egungo patriarkatuak alerta egoeran dira munduko eskualde desberdinetan emakume askok eskubideak lortu dituztelako, genero berdintasunaren ideologien eta giza eskubideen eraginez. Ondorioz, menderatze sistema hauek indarkeriarekin erreakzionatu dute, bai feminizidioekin bai eta prostituziorako emakume eta nesken trafikoarekin. 
Gora joan

• Izenburua: Y no fueron marujas
Koordinatzailea: Olga Viñuales Sarasa
Argitaletxea: Ediciones Bellaterra 

55etik 70era urte bitarteko bederatzi emakumek Frankoren diktadura bitartean beren generoaren zereginetatik desbideratu izanaren arrazoia azaltzen dute. Garai hartan, emakumeek amak eta emazteak izateko aukera besterik ez zuten. Emakume hauek ereduari aurre egin zioten, familiaren begietan gaizto, lotsagabe, emagaldu edo ero bihurtuz. Hala eta guztiz ere, bizirik iraun zuten. Bere istorioek gogorarazten digutena hau da: “inor ez da biktima bat, ezta emakumeak ere. Bere baitan gaitasuna dute bizitza murritzenean ere, onurak deskubritzeko” (Charlotte Bronte).

Liburuaren amaieran emakume gazteago baten ahotsa agertzen da. Aurrekoen aldean, maruja izatea ala ez izatea aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen du. Ahots desberdin eta ikuspuntu desberdinek azaltzen dute gure gizartean emakumea izateko edo emakume bezala sentitzeko prozesua zein desberdin izan daitekeen. Era berean ere azpimarratzen dute zein den absurdoa adin, sexu edo arrazen araberako bereizketa egitea.
Gora joan

• Izenburua: Nacidas el 8 de marzo: el futuro de África tiene rostro de mujer
Egilea: Ana Bermejillo Ibáñez
Argitaletxea: Plataforma 

Turismoa, ostalaritza eta zaharberritzean oinarriturik negozio txikiak ezarri dituzten Afrikako 15 emakumeen esperientzia kontatzen du. Kabo Berde, Etiopia, Gambia, Maroko, Mozambike, Namibia, Senegal eta Tanzaniakoak dira. Negozio batzuk tamaina txikikoak izanik, gaur egun handiagoak dira. Iraultza izugarria izan da hau eta ondorioz herri osoek jaso dute onura. Hau guztia 2006an Turismo Solidario y Sostenible izeneko sarearen bitartez lortu dute. Sarea Espainia – Afrika Emakumeak Mundu Hobe baten alde I Topaketan sortu zen (gaztelaniaz I Encuentro España-África Mujeres por un Mundo Mejor).
Turismo Solidario y Sostenible sareak Afrikako hamabi herrialdetako 300 ostatu eta 25 ibilbide turistiko biltzen ditu eta 2.500 pertsonetatik gora enplegatu (horietako 1.500 emakume) eta zeharkako beste 1.500 lanpostu sortu ditu. Ekimen hau Latino Amerikako herri batzuetan ere hedatzen hasia da.
Gora joan

• Izenburua: El vampiro de los pobres : La increíble historia de la lucha de Pilar Mateo contra el mal de Chagas
Egilea: Charo González Casas
Argitaletxea: La esfera de los libros

Pilar Mateo zientzialari valentziarrak bizitzak salbatzen dituen pintura bat asmatu du,  alegia, Chagas gaitza erasotzeko gai den produktua. Chagas gaitza zimitz batek transmititzen duen gaixotasun hilgarria da eta Latino Amerikako ehun miloi pertsona egoten dira haren mehatxupean. Ez dago sendagairik ez eta txertorik ere gaixotasunari aurre egiteko eta hogeita bost milioi biktimatik gora izan dira dagoeneko.

Mateo doktorearen aurkikuntza ikaragarriak zomorroa erauzten du eta ugaltzea eragozten dio. Mateok, bere patentea ustiatu ordez, aplikazioa zuzendu eta kontrolatzea erabaki du. Ehunka pintura pote dituelarik, Bolibia, Mexiko eta Argentinako leku pobreenetan bizi da. Emaitzen arabera, bere pinturarekin margotutako etxeetan bizi direnak ez dira kutsatzen; margotu gabeko etxeetan bizi direnak, berriz, hil egiten dira. Baina Mateoren eginbeharra ez da erraza. Boteretsuek mesfidantza diote eta ahulenak, ezjakinak direnez,  beldurra diote. Liburuan miseriak gehien jotako komunitate indigenetan bizi izandako gaixotasunaren aurkako borroka izugarria kontatzen du egileak. 

Pilar Mateo Doktoreak liburu honen salmentagatik jasotako dirua Bolibiako guarani herriari laguntzeko izango da.
Gora joan

Izenburua: Tigre, tigre
Idazlea: Margaux Fragoso
Argitaletxea: Seix Barral

Udako egun batean, Margaux Fragosok Peter Curran ezagutu zuen. Margaux-k zazpi urte zituen eta Peterrek berrogeita hamaika. Curranek bere etxera gonbidatu zuenean Margeaux-k ametsezko haur mundua aurkitu zuen, musika, jostailu eta animaliez gainezka. Handik gutxira, Maurgaux-k egunak ematen zituen Peterrekin eta denbora joan ahala Peterrek bere xarma erakutsi zuen joko lagun, lagun min, aita eta maitale bihurtu zen arte. Argitasun osoz Fragosok pedofiloek haurtzaroa nola lapurtzen duten ulertarazten digu, biktima eta bere familia nola erakartzen eta seduzitzen duten, itxura adeitsu eta babeslez. Memoria hauek munstro baten bihotzaren eta gogoaren kontaketa dira, eta haurraren irudimenaren boterea ere erakusten dute, hots, haurrek oinazea gainditzeko eta errealitatea berrasmatzeko duten beharra.
Gora joan


Izenburua: Las niñas perdidas
Idazlea: Cristina Fallarás
Argitaletxea: Roca

Bada beste Bartzelona bat: turismotik eta diseinuz jantzita erakundeen iragarkietatik irribarretsu agertzen diren pertsonetatik urrun. Beste hiri zital honetan mugitzen da bizkor Victoria Gonzalez kazetari ohi eta detektibea, haurdun eta guzti.

Victoriak txeke oparo batekin batera mandatu anonimoa jasotzen duenean, berak ezagutzen dituen Bartzelonako infernuak  gero eta gehiago sakontzen ari direla sumatzen du. 6 eta 8 urteko bi ahizpa desagertu dira.  Bata, basatiki eraila agertu da; bestea, ez dakite non dagoen, eta honek esan nahi du lehenbailehen bizirik aurkitu behar dutela.

Nobela beltz honek bi sari irabazi ditu, L’H Confidencial eta Gijonekoa.
Gora joan

Izenburua: Bränskint
Egilea: Goizalde Landabaso
Argitaletxea: Txalaparta

Liburu honetan irudimenezko hiria eratu du egileak, Europako iparraldean, baina, nolabait, edozein tokitan egon litzake hiri hau, munduko hiri guztiak berdinak eta desberdinak direlako. Hiriko tabernen kristalen zehar, kaleetan galtzen den itxaropena ikusten dugu, aienik gabeko oinazea, desioa, eta, gauza guztien gainetik, bizirik jarraitzeko nahia. Zementuzko oihanean humanitatearen desabantaila guztiak utzi ditugu; abantailak, aldiz, ezta bat ere.  Hiria munstro handia da. Inork ez du babeslekutzat hartzen, baina hori ere bada. Bertako biztanleek, aurka egiten diote bakardadeari, izuari eta komunikatzeko arazoei, eta honela, emoziozko mapa bat dute ehuntzen, zementu eta ormigoizko irazkian. Landabasok bikote hautsiak ditu hizpide, amodio ezinezkoak, frustrazioak eta eguneroko mirariak.

Gora joan

Izenburua: Eta orain badakit
Egilea: Tere Irastorza
Argitaletxea: Pamiela

Eta orain Badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula. Harrez gerokoan eta badakit 2+2 zer den eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz iturri azpian jarri eta ilea garbitzea, ilea busti hutsarekin, ala sakatsak askatuz garbitzea, eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez ala buruz behera garbitzea burua, eta negar ezkutuan egitea ala jaioberriaren inozentziarekin negar egitea. Eta orain, 2+2 nolabaiteko jakintza dela dakidan arren, hala ere, orain badakit, ondo dakit, bion artean, edozein gauza idazten dugula idazten dugula zoriontasuna dakigulako idazten dugula eta idazten dugula zoriontasuna.

Gora joan


Izenburua: Itsaso Kontra bat
Egilea: Karmele Igartua
Argitaletxea: Pamiela

 “Itsaso kontra bat” honek sen berberaz erakusten ditu bizitzaren eta amodioaren indarra, eta herio-minak sortutako egonezina. Eta bizitzaren eta herioaren orbainak gozatzeko ahaleginean, sen berberaz bilatzen du sosegua, alegia, edertasunean oreka, liburuan babesa, edo finean, “Itsaso kontra bat”.
Eta Karmele Igartuak arnasari, puntuazioari, erritmoari eta irudiei jarri ohi dien arreta berberaz, ekarpen berri bat egin du hautatu dituen orri-bazterreko hitzetan. Harridura sortzeko hiztegi eta baliabideen ordez, sentimentalismoa eta konmozioa eragin dezaketen artefaktuen ordez, metafora bidez oinarrizko hiztegia zehaztera jo du. Bizia erasokor datorrenean berbarik eta egoerarik xumeenetan arakatu du bizi gogoa: eta iristu, korapilo, martxoa, hasiera, bukaera, bakarrik, itsas-argi, iruditu, pentsatu… erabili du.

Gora joan

Izenburua: La princesa perdida
Egilea: Maha Akhtar
Argitaletxea: Roca

 “La nieta de la maharaní” liburuaren jarraipena den honetan, kazetariak barne bilaketa kontatzen du eta izandako emozioak bere aitaren nortasuna ezagutu ondoren. Bere aita, Kapirthalako maharaja zen, Anita Delgado Kapurthalako maharani malagarraren semea. Izan ere, amari buruz, honekin izandako erlazioari buruz eta urteren buruan urrun egon ondoren haien artean izandako topaketari buruz mintzatzen da. Liburuan zehar ere, nerabezaroan, alboan izandako izeba Hafsa ezagutuko dugu eta honek egilearengan utzitako aztarna. Izeba Hafsa, barne indar izugarriko emakumea, alegia, oraindik ere bere bizitzako zutabe garrantzitsua dena.

Gora joan

Ecofeminismo Izenburua: Ecofeminismo: para otro mundo posible
Egilea: Alicia H. Puleo
Argitaletxea: Cátedra
 
XXI mendeko Ariadna berria feminismoaren eta ekologiaren alaba da. Ez dago jada heroiaren ekintzaren zain, diskretuki atzetik lagunduz. Aldaketaren protagonista ere bada. “Bestea” hiltzen duena ez du dagoenekoz miresten; aldiz, munstroa askatzen du eta gizakiarekin duen antzaz jabetzen da. Teseorekin batera munduko labirintoan sartzen da klima aldaketaren garaian, kulturaren era aldatzeko.

Egileak, liburu honetan emakumeen berdintasuna eta autonomia aldarrikatzen ditu, bereziki eskubide sexualei eta ugalketari dagozkienean. Ezagutza zientifiko eta teknologikoen onura onartzen du, beti ere zuhurki erabiltzen bada. Zaintzaren etikaren balioak sustatzen ditu baina ez ditu emakumeak “planetaren salbatzaile” saiatu bihurtzen. Kulturen arteko ikaskuntza proposatzen du, emakumeen giza eskubideak azpimarratuz, eta Naturaren osotasuna eta jarraipena baiesten ditu eboluzioaren ezagutzatik, animalienganako gupida eta justiziaren beharra nabarmenduz.
Gora joan

Igualdad y prevención Izenburua: Igualdad y prevención de la violencia de género en la adolescencia
Zuzendariak: María José Díaz-Aguado Jalón, María Isabel Carvajal Gómez
Argitaletxea: Observatorio Estatal de Violencia sobre la Mujer

Argitalpen honek 335 ikastetxe, 11.022 ikasle, 2.700 irakasle eta 254 ikastetxeko zuzendaritza taldek parte hartu duten ikerketaren emaitzak jasotzen ditu. Ikerketa Berdintasunerako Ministerioak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak sinatutako hitzarmenaren barruan burutu zen, Hezkuntza Ministerioaren eta Madrilgo Autonomi Erkidegoko Hezkuntza Kontseilaritza guztien laguntzarekin. Emaitzek errealitatearen alde bikoitza erakusten dute: alde batetik, gazteenen artean dauden jokabide eta jarrera biolentoak; eta bestetik, berdintasuna baloretzat dutenen artean jarrera biolento horien gaitzespena. Errealitateak bi alderdi hauek baditu ere, emaitzen arabera, zera esan dezakegu: belaunaldi berriek kontzientzia kritikoagoa dutela bake eta berdintasuneko elkarbizitza lortzeko.
Gora joan

Tecnoheroinas Izenburua: Tecnoheroínas: identidades femeninas en la ciencia ficción cinematográfica
Egilea: Jimena Escudero Pérez
Argitaletxea: Krk

Zientzia-fikzioko lau filma aztertzen ditu liburuak: Blade Runner (R. Scott, 1982), Alien (R. Scott, 1979), Terminator (J. Cameron, 1984) eta Ghost in the shell (M. Shirow, 1995). Hauen bitartez emakume protagonisten irudikapenak analizatzen dira, hala giza emakumeak, nola emakume itxura duten errobotak, cyborgak edo erreplikanteak. Hauen bitartez, egileak sexu, genero, irudikapen eta subjektibotasun femeninoaren kontzeptuak, adierazleak eta adieraziak ikertzen ditu.
Gora joan

Titulua: 25 años de cine. Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona
Argitaldaria: María Castejón
Euskarri digitala.

Ikus-entzunezko arloko zuzendari eta beste profesional batzuen  lana bistaratzeko asmoz idatzita dago liburu digital hau. Horretaz gain,  Iruñeko Zinea eta  Emakumeak Nazioarteko Mostraren 25 edizioen  bilduma izan nahi du. Espainian, emakumezko zuzendarien lanei eskainitako jaialdien artean aitzindaria dugu iruindarra. Lan honetan ikus-entzunezko arloko aditu, kritiko, ikerlari , idazle eta profesionalek parte hartu dute. Elkarrizketa ugari eskaintzen ditu, hala nola, Agnès Vardà, Margarethe Von Trotta, Amal Ramsis, Helena Taberna eta Juana Macías-i egindakoak eta baita ere Ana Díez, Rosa Regás eta Luisa Etxenikek eginiko azterketak. Doan deskargatzeko: www.muestracineymujeres.org 

Gora joan

Titulua: Giltza
Idazlea: Arrate Egaña
Argitaletxea: Erein

Nikok lehenengo etxeko giltza eskuratzean poz handia hartu du, horrek askatasuna eta heltzeko aurrerapauso bat ekarriko diolakoan. Baina gauzak ez dira guk espero bezalakoak izaten, eta etxeko atea giltza berriaz irekitzean ezusteko harrigarriak topatuko ditu. Bestalde, gertatzen zaizkion kontu bitxietan murgiltzeko giltzarik gabe topatzen du bere burua…
Gora joan

El jardín del fin Titulua: El jardín del fin. Un viaje por el Irán de ayer y hoy
Idazlea: Angela Rodicio
Argitaletxea: Debate

Idazle eta kazetari hau mutur batetik bestera bidaiatu da: iparraldean Kaspio Itsasoraino, hegoaldean Pertsiar Golkoraino, Afganistan eta Pakistanen arteko mugako Baluchistan-etik, ekialdean, Juzestan-eraino, mendebaldean. Liburuak,  bidaia horiek guztiak jasotzeaz gain, bi hamarkadatako ikerketa eta zuzeneko behaketak biltzen ditu. Irango harremanak aztertzen ditu, bai iraniarren artean bai nazioarteko komunitatearekiko. Pertsia izenez ezagutzen  genuen  herrialde honetako zenbait pertsonai nabarmenekin elkarrizketak irakurtzeko aukera ematen du liburuak. Horrela, mundua airean izaten duen herrialdearen inguruko irudia argiago izateko parada eskuratzen digu.
Gora joan 

Las otras Titulua: Las otras
Idazlea: Maria Jose Delgado
Argitaletxea: Beta

Protagonistak euren burua ezagutzeko bidaia egiten ari dira bakoitza bere aldetik. Bizi diren istorioak zuzentasun soziala apurtzen dute. Luba, Aurora eta Aicha hiru ikuspuntu ezberdinen isla dira  baina zerbait ba dute amankomunean: hirurak atzerritarrak dira hiri arrotz batean. Afrikarekin zerikusia duen gizarte ezezagun horretan,  integratzeko ahaleginak egiten dituzte. Iheslariak dira.
Celia abokatua gizarte atzerakoian borrokatu eta bizi da. Paco-rekin batera bikote ona ematen dute aharik eta ezkontzaren egunean bertan senargaiak alde egin dion arte. Bakoitza bere aldetik deskubrituko du aurreiritzi sozialak alde batera utzi behar direla zoriontasunaren arrazoia aurkitu ahal izateko.
Bi ildo horiek gurutzatuko dira liburuan ze, azken finean zoriontasunaren bila ibiltzeak ez du ez arrazarik, ez egoera sozialik. Guztiak pertsonak garelako.
Gora joan 


Diario de una caraqueña Titulua: Diario de una caraqueña por el Lejano Oriente
Idazlea: Teresa de la Parra
Argitaletxea: Menoscuatro

Liburu hau Teresa de la Parra idalearen heriotzaren 75. urteurrenagatik argitara eman dute. 1920. urtean, Rómulo Gallegos-ek zuzentzen zuen Actualidades izeneko aldizkarian kaleratu zuten lehenbizko aldiz. Bertan, Errusiako negozio gizon baten emazteak lehenbizko pertsonaz narratzen du Estat Batauk, Pazifiko, Japon eta Txinatik eginiko bidaia.
Teresa de la Parra 1889an Parisen jaio eta 1936ko apirialren 23an Madrilen zendu zen. Kritikaren ustez “Venezuelako emakumezko idazlerik nabarmena zen” . Ospea bi nobelari zor dio: novelas “Ifigenia. Diario de una señorita que escribió porque se fastidiaba” (1924) eta  “Las memorias de Mamá Blanca” (1929).
Gora joan

Bere aitaren alaba Titulua: Bere aitaren alaba
Idazlea: Ane Berest
Argitaletxea:  Alberdania

Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak… Ohikoak izaten dira halako elkarganatzeetan. Postre garaian, berriz, luze ernemuindutako bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat agerian geratzen da, eta hiru ahizpen bizitza ez da aurrerantzean bera izango, ez da bera izango aitarekin daukaten harremana ezta gazterik hil zen amarengandik gordetzen duten oroitzapena ere.
Gora joan 

Titulua: Artículo femenino singular. Diez mujeres esenciales en la historia del articulismo español
Dirección: María Angulo y Teodoro León Gross
Argitaletxea: Ediciones APM

Emakumezko kazetarien lehenbiziko antologia dugu hau. Bildutako kazetarien idazlanek bertakotasuna eta eguneko goiburuaz gaindi egiten dute eta kazetagintza arloko interes handiko lana agerian uzten du. Kapitulu bakoitzak aditu baten aitzinsolasa du. Hauek dira jasotako artikulu egileak: Fernán Caballero, Milagros Fernández Poza-k eginiko hitzaurrearekin ; Emilia Pardo Bazán, Eduardo Ruiz-Ocaña-renarekin; Concha Espina, Elizabeth Rojas-enarekin; Carmen de Burgos “Colombine”,  Helena Establier-enarekin; Magda Donato, María Dolores Ramos-ekin; Josefina Carabias, María Pilar Diezhandino-renarekin; Carmen Martín Gaite, Anna Mateu-renarekin
Carmen Rico-Godoy, Juan Cantavella-renarekin; Carmen Rigalt, Fernando Sánchez Gómez-enarekin eta Emy Armañanzas-enarekin; eta Rosa Montero, Paz Villar-ekin.
Gora joan


Don de gentes Titulua: Don de gentes
Idazlea. Elvira Lindo
Argitaletxea: Alfaguara
Igandetako Osagarrian idatziriko artikulu bilduma honi Juan Cruz-ek egin dio hitzaurrea. Gaika sailkaturik 208 artikulu daude: Espainiako ohiturak, Estatu Batuetakoak, musika, literatura edo zinema hizpide dute, besteak beste.
Gora joan

Izenburua: Raíces profundas: La violencia contra las mujeres (Antigüedad y Edad Media)
Raícaes profundas liburuaren azalaEgileak: María Jesús Fuente eta Remedios Morán
Argitaletxea: Icaria

Emakumeek jasandako indarkeria gaur egun asko kezkatzen gaituen gaitza da. Bere sustraiak hain sakonak dira  eta oso zaila da errotik ateratzea. Emakumearen gorputzaren jabe sentitzen diren gizon askoren pentsamoldea aldatzeak ahalegin handiak ekarriko ditu. Adibidez, sustrai horiek antzeman beharko dira gizartearen kontzientzian zenbait alorretan eragin gehiagorik ez izateko eta betirako ezerezteko. Liburu honen lehen zatian sustrai horiek testu erlijioso kristau, musulman eta judutarretan antzematen dira; arau juridikoetan duten legezkotasuna ere azaltzen da eta filosofia zein literatur lanetan izandako zabalpena arakatzen da. Ikuspegi desberdinetatik, Teologia, Hizkuntza, Zuzenbidea, Filosofia eta Historiatik hain zuzen, egileek zabaltasun hori aztertu dute. Bigarren zatian XIV eta XVI mende bitartean indarkeriaren biktimak izan ziren emakumeen testigantzak jaso dira denboraldi horretan, laguntza juridikoari esker, milurtekoetan zehar gizarte patriarkalak eratutako sistema menperatzailea ezarri zelako. Gero, Erdi Aroan errotu zituen sustraiak gaur egun arte hain eraginkorki legitimatu den sistema.
Gora joan

Euskadi, auzolana