"Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du"

Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta EUDELek bultzatutako 2026ko azaroaren 25eko kanpainaren leloa "Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du" da, eta kanpainaren helburua herritarrak indarkeria matxistaren edozein adierazpenen aurrean, betetzen duten lekuari buruz hausnartzea da. Kanpainak beste urrats bat eman nahi du indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan komunitatea sortzeko helburuan, eta jarrera aktibo bat sustatzen du indarkeriarik gabeko gizartea egiten laguntzeko. Erakutsi nahi du indarkeria matxistaren aurrean ez dagoela leku neutralik, eta pertsona bakoitzak aukeratzen duen lekuak dena alda dezakeela.

Kartela: (PDF Handia, 9 MB) | (PDF Ertaina, 3 MB) | (PNG, 9 MB)

Bideoak: Euskaraz (YouTube) | Gazteleraz (YouTube)