Ibilbidea

1988an euskal erakundeek Emakunde sortu zutenetik, institutuak bide berriak ireki ditu berdintasunerantz.

Denbora honetan ahalegin handia egin da administrazio publikoetan berdintasunaren aldeko egiturak sortzen, administrazio ezberdinen arteko sareak eraikitzen, arlo pribatuan ere berdintasunaren alde lan egin dezaketen erakunde, entitate eta talde ezberdinak bultzatzen eta laguntzen..

Administrazioan berdintasunaren aldeko sareak eta egiturak sortu eta sendotzea izan da Emakunderen zeregin garrantzizkoena urte hauetan, eta honekin batera baita ere administrazioetan berdintasun politikak bultzatzeko gai izateko pertsonak trebatzea. Honen adibide argia dira orain arte egin diren Berdintasunerako Planak edo erakundeen artean sortu den elkarlana. Eta ezin ahaztu urte hauetako lorpen handienetakoa: Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Emakundek landu zuena eta Eusko Legebiltzarrak 2005. urtean onartu zuena. Honen onarpenarekin hainbat asmo lege bihurtu ziren.

Informazio gehiago