Emakumearen Euskal Erakundea

Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, EAEko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.

Nortzuk gara Zer egiten dugu

Arreta-ikonoa diskriminazio-kasuetan

Diskriminazio kasuetarako arreta

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio sexuagatiko bereizkeria-egoeretan herritarrak defendatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen  eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa bete dadin sustatzea.