Nortzuk Gara
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.
Erakundeak bi jardute arlo nagusi ditu: alde batetik, administrazio publikoekin burututako lana, berdintasunaren aldeko egiturak sendotzeko eta politika publikoetan generoaren ikuspegia txertatzeko neurriak martxan jar daitezen bultzatzekoa; bestetik, gizartearekin oro har egiten duen lana, emakumeen ahalduntzea bultzatuz, enpresetan berdintasuna egotea sustatuz, emakumeekiko indarkeria prebenitzeko neurriak hartuz, diskriminazio kasuetan aholkularitza eta defentsa eskainiz, bai eta gizartea berdintasunaren alde sentsibilizatuz ere.
Informazio gehiago
Emakunderen jarduera gidatzen duten organoak hauek dira:
• Zuzendaritza Kontseilua (urriaren 31ko 214/2006 dekretuak arautua). Kide hauek ditu: presidentea, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria; presidenteordea, Emakundeko zuzendaria, eta Eusko Jaurlaritzako sail hauetako kideak: hezkuntza, lana, osasuna, industria, kultura eta gizarte gaiak; foru eta toki administrazioetako ordezkariak; Eusko Legebiltzarraren ordezkariak eta Emakunderen Aholku Batzordeko ordezkaria.
• Zuzendaria (bere eginkizunak 214/2006 Dekretuan daude araututa).
Emakundek kudeaketa organo hauek dauzka
• Idazkaritza nagusi bat, eta zazpi arlo funtzional.
Emakunderen barne antolaketa kudeaketa-arlo funtzional hauetan ezartzen da:
• Administrazio arloa.
• Lege aholkularitza arloa.
• Lankidetza instituzionaleko arloa.
• Azterlan, dokumentazio eta plangintza arloa.
• Programak eta prestakuntza arloa.
• Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko arloa.
• Berdintasun eskubideak defendatzeko arloa.
Emakundek koordinazio-organo hauek dauzka bere egitura organikoaren barruan:
1.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea.
2.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sailarteko Batzordea.
3.- Emakunderen Aholku Batzordea- Emakume-elkarteen partaidetza organoa.
4.- Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko Erakundeen arteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordea.
5.- Begira, Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko aholku batzordea.
• Zuzendaria: Miren Elgarresta Larrabide
• Idazkari nagusia: Miren Josune Irabien Marigorta
• Komunikazio aholkularia: Karmele Jaio Eiguren
• Administrazio arloa: Izaskun Garaigordobil Garmendia
• Lege aholkularitza arloa: Begoña Calvo Vicandi
• Lankidetza instituzionaleko arloa: Ander Bergara Sautua
• Azterkelan, dokumentazio eta plangintza arloa: Noemí Alangua Elvira
• Programak eta prestakuntza arloa: Sonia Gonzalez Ubierna
• Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko arloa: Socorro Álvarez Fernández
• Berdintasun eskubideak defendatzeko arloa: Mari Jose Etxegoien Arzuaga
Azken aldaketako data: