Concepción María Carranza hezitzaile feminista berdintasunaren aldeko Emakunde Saria 2019, emakume migratuekin egindako lanagatik

2019.eko abenduak 18

Epaimahaiak azpimarratu du 20 urte baino gehiago eman dituela ahultasun handiko egoeretan dauden emakumeen ahalduntze feministan

  • Sari honekin hainbat diskriminazio-faktorek eragindako emakumeen ahalduntze-prozesuetan lanean ari diren beste emakume askori ere egiten die aitorpena

 

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria Concepcion María Carranza herri hezitzaile feministari eman zaio azken edizioan. Metodologia emantzipatzaileetan eta ekonomia feministan aditua, las askoko esperientzia du lanean El Salvadorren eta Euskal Herrian ere. Epaimahaiak aho batez eman dio saria, emakumeen ahalduntze feministari egindako 20 urtetik gorako ekarpenaren aitorpen publikoa egiteko. Bereziki nabarmendu du egoera ahulenetan dauden emakumeekin egindako lana,  hala nola emakume migratuekin.

 

Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren epaimahaiak aho batez erabaki du 2019ko Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria Concepcion María Carranza herri-hezitzaile feministari ematea. Metodologia emantzipatzaileetan eta ekonomia feministan aditua, esperientzia luzea du bere jaioterria den El Salvadorren lanean, eta baita Euskal Herrian ere. Sari hau ematen zaio, 20 urte baino gehiagoko lanaren aitorpen publiko gisa. Bereziki nabarmendu du egoera ahulenetan dauden emakumeekin egindako lana,  hala nola emakume migratuekin, eta lan horretan gaitasun dinamizatzaile handiko prozesuak abiatzeagatik.

Epaimahaiak, halaber, lidergo kolektiboak eraikitzeko lanaren bidez egiten duen ekarpen metodologikoa nabarmentzen du, emakume migratuen arrazoi eta aldarrikapen feministak indartuz. Horrekin diskurtsoak aberasten laguntzen ari da, eta emakume askorentzat erreferente bihurtu da, migratuentzat bereziki. Ildo horretan, tokiko eremuan emakumeak ahalduntzeko, kontzientziatzeko eta antolatzeko banakako zein taldeko prozesuak bultzatu ditu, ahalduntze-eskolen eta emakumeen etxeen bidez. Epaimahaiak, bestalde, nabarmendu du beste emakume batzuentzat ahalduntze-prozesuen bideratzaile eta lider gisa aritzearekin batera, berak ere sufritu duela prekarietatea, beste emakume migratu batzuen modura.  

Sari honen bidez, epaimahaiak aitorpena zabaldu nahi die beste lurralde batzuetako egoerak euskal errealitatearekin lotzeko hainbat ikuspegi eta eremutatik lanean ari diren beste emakume askori, bai eta beste diskriminazio-faktore batzuek zeharkatutako emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatzen lan egiten dutenei ere. Epaimahaiaren iritziz, feminismoen arteko elkarrizketarako beharrezko zubiak eraikitzen dituzte horiek guztiek. Gizartean, mugikortasunean eta aniztasunean gero eta aldaketa gehiago gertatzen ari diren honetan, elkarrizketa-lan hori ezinbestekoa da emakumeen kolektibo guztien beharrak, errealitateak eta berariazko jarrerak ezagutzeko, epaimahaikideen iritziz.

Azkenik, epaimahaiak nabarmendu du bere hautagaitza oso bermatua egon dela, EAEko hiru lurraldeetako ia 30 emakumek egindako proposamen kolektibo eta anitzaren emaitza izan baita. Proposamena egin duten emakumeak berdintasunaren alorrean ibilbide luzea egin dutenak dira, eta, aldi berean, emakumeen erakundeetan, sindikatuetan eta erakundeetan parte hartzen dutenak.

 

Finalidad del Premio

La finalidad del Premio Emakunde es reconocer públicamente la actuación de aquellas personas físicas o jurídicas, públicas o privadas que se hayan distinguido por su labor en el ámbito de la igualdad de mujeres y hombres, realizando acciones, trabajos o proyectos que hayan supuesto la mejora de aspectos significativos en el reconocimiento del trabajo de las mujeres y de su empoderamiento o contribuyan con su trayectoria de manera destacada a la valoración y dignificación del papel de la mujer, o en la promoción de la igualdad de derechos y oportunidades entre sexos en Euskal Herria. El premio tiene una dotación bruta de 14.400 euros.  

  1. urteatik, sari bakarra ematen denetik, hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola 2006an, Bagabiltza elkartea 2007an, Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an, Lilaton taldea 2009an, 2010ean Teresa del Valle, 2011an Irun eta Hondarribiako alarde mistoak, 2012an Bilboko Modulo psikosozialak, 2013an La Posada de los abrazos elkartea, 2014an María de Maeztu Fórum Feminista, 2015ean Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sarea eta Hitzez Baserriko Emakumeen Elkartea, 2016an Marta Macho, matematiketan doktorea 2017an Virginia Imaz klown eta aktorea eta 2018an Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Masterrak eta Deustuko Unibertsitateko Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko Masterrak.
 
Euskadi, auzolana