Emakunde - Emakumearen Euskal Institutua
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal autonomia-erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.
Ezaugarriak
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatu, taxutu, ebaluatu eta horiei buruzko aholkuak emateko ardura duen erakunde publikoa da.
Berezko nortasun juridikoa duen erakunde autonomoa da, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia.