BERDINTASUNAREN ETA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARIK GABEKO BIZITZEN ALDEKO HERRI ITUNA
HISTORIA KONPROMISOAK BAT EGIN NAHI DUT
Berdintasuna herri erronka dela eta inor ezin dela atzean geratu kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak, Emakunderen bitartez, 2022an emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurrerapena bizkortzeko konpromisoa zabaldu eta aktibatzea erabaki zuen. Horretarako, herrialdeko eragile sozial, ekonomiko eta politikoekin batera, Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna diseinatu eta inplementatzen du, kolektiboki eta partaidetzaren bidez.
Euskadi berdinzaleago, indarkeria matxistarik gabeko eta jasangarriago baten alde egiten duten herritarrek eta hainbat erakundek osatutako plataforma kolektibo horri buruzko informazio guztia aurkituko duzu gune horretan.
Misioa, Ikuspegia eta diseinatu diren zutabe estrategikoak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
EUSKADI: BEIJINGETIK +25 HERRI ITUNERA
Beijingen egindako Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrenaren barruan, NBE Emakumeak erakundeak aktibistak, feministak, gazteak eta aliatuak bildu zituen hurrengo belaunaldientzat aldaketa eraldatzailea lortzeko erronka ezarri zuen koalizio batean, eta, era horretan, emakumeen eta gizonen berdintasunerantz aurrerapen nabarmena egin. Horrela sortu zen 2021ean Generation Equality, 2026ra arte genero-berdintasunaren alorrean ekintzak bizkortzeko eta ekitaldi anbiziotsuak abiarazteko erronka duen ekimena, genero-berdintasunaren aldeko koalizioa bultzatuz.
Euskadik, alor horretako nazioarteko esparruarekin bat etorriz, 25. urteurrenaren ospakizunarekin bat egitea erabaki zuen, eta, 2020an, aitorpen publikoa egin zien 1995ean Emakunderekin batera munduko topaketa horretan parte hartu zuten emakumeei. Topaketa horretan, emakume horien testigantzak ezagutzeaz gain, Berdintasunaren eta Emakumeen kontrako Indarkeriarik Gabeko Bizitzen aldeko Herri Ituna bihurtuko zen proiektua aurkeztu zen. Hemen sortu zen 2021ean abian jarriko zen barne-hausnarketako prozesu parte-hartzailea, Generation Equality ekimenaren esparruan.
Interesgarria iruditu ahal zaizu:
- IV. Emakumeei buruzko Goi-bileran izan ziren emakumeen testigantzak (Beijing 1995)
- IV. Konferentzia egin zenetik, euskal gizarteak berdintasunaren arloan izan dituen aurrerapen esanguratsuenak aztertu
- Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena (Beijing 1995)
- Generation Equality - Beijing+25. Euskal Autonomia Erkidegoak berdintasunarekiko duen konpromisoa. Aurkezpen-ekitaldia.
- Beijing+25etik berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako itun sozial eta hiritar batera | Webinar
HERRI ITUNA: DISEINU KOLEKTIBOA
Generation Equality ekimenaren testuinguruan, Euskadik beste urrats bat eman du berdintasunarekiko konpromisoan, eta, horretarako, Berdintasunaren eta Emakumeen kontrako Indarkeriarik Gabeko Bizitzen aldeko Herri Ituna diseinatu eta ezarri du, modu kolektibo eta parte-hartzailean. Eusko Jaurlaritzak, Emakunderen bitartez, 2021ean gonbidapena egin zion euskal gizarte osoari hausnarketa eta elkarrizketa prozesu parte-hartzaile batean parte har dezan, benetan berdintasunezkoa den gizarte baterantz aurrera egiteko. Gazteriaren Euskal Kontseiluarekin (EGK) eta Emakunderen Aholku Batzordearekin esperientzia pilotu bat abian jarri ondoren, herritarrek eta eragile sozial, ekonomiko eta politiko ugarik barne hausnarketako prozesu bat garatu zuten, esperientzia pilotu horren ondoriozko metodologiatik abiatuta. Prozesu hori amaitzeko, 70 konpromiso diseinatu eta ezarri ziren, 2026ra arte emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzeko. Izan ere, berdintasuna herri erronka bat da, eta inor ezin da atzean geratu.
2022ko ekainaren 15ean, hausnarketa kolektiboko prozesu horren ondorioz, Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko Herri Ituna aurkeztu zen Bilbon. Dokumentu horretan, Euskadik hemendik 2026ra bitartean hartuko dituen konpromisoak jasotzen dira, herrialde-ikuspegiarekin, 10 eremutan sailkatuta: justizia ekonomikoa; emakumeen eta nesken ahalduntzea; emakumeen kontrako indarkeria matxista; haurtzaroa eta nerabezaroa; zaintzak; gizonen eta mutikoen inplikazioa; trantsizio ekologikoa; eraldaketa digitala; emakumeen mugimenduak eta lidergo feministak; gobernu ona.
Interesgarria iruditu ahal zaizu:
- Herri Itunaren txostena
- Belaunaldien arteko elkarrizketaren emaitzak. Esperientzia pilotua herri itunerantz
- Generation Equality ekimena Euskadin - Generation Equality kanpaina Euskadin
HERRI ITUNAREN KONPROMISOAK 10 EREMUTAN
Ezagutu Herri Itunak lantzen dituen eta Euskadiko herritarrek eta erakundeek hartutako akordioei erantzuten dieten 10 jarduera esparruen barruan atxiki zakizkiokeen konpromiso bakoitza.
BAT EGIN NAHI DUT
Halaber, Euskadi berdinzaleago, jasangarriago eta indarkeria matxistarik gabe batean sinesten baduzu, eta komunitate aktibo eta askotariko horretako kide izan nahi baduzu, herri Itunarekin bat egin dezakezu banaka edo zure erakundearen, enpresaren edo ikastetxearen bidez.
Garatu eta definitu zure konpromiso pertsonala edo zure erakundearena, eta egin barne hausnarketako prozesu bat, non bide osoan lagunduko zaitugun, 5 urratseko sistema erraz baten bidez. Zure konpromisoa definitzeko, sartu laguntza-ibilbidean.
Bat egiteak aukera emango du herri itunaren komunikazio elementuetara eta urteko kontu-ematearen txostenera sartzeko, zure konpromisoei ikusgarritasuna eta publizitatea emateko.
Anima zaitez!