MISIOA, IKUSPUNTUA ETA ZUTABE ESTRATEGIKOAK

MISIOA

2030 Agendaren helburuen esparruan Euskal gizartearen konpromisoa ikusaraztea, hedatzea eta aktibatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurrerapena bizkortzeko eta Euskadin indarkeria matxistarik gabeko bizitza eraikitzeko.

IKUSPUNTUA

Herri Itunaren bidez, euskal herritarrek, batez ere gazteenek, aldaketarako eta eraldaketarako dituzten idealak islatuko dituen plataforma izatea nahi da, berdintasun handiagoko herrialde bat lortzeko, indarkeria matxista gabea eta jasangarriagoa izango dena.

ZUTABE ESTRATEGIKOAK

Lidergo partekatua: Emakundek sustatzen duen arren, Herri Ituna euskal gizartearekin eta haren eragile sozial, ekonomiko eta politikoekin partekatutako konpromisoaren emaitza da.

Espiritu integratzailea: Herri Ituna sortzeko eta ezartzeko prozesuan eragile sozial, ekonomiko eta politiko ugarik parte hartzen dute, gizarte zibilarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera.

Parte hartzea: Herri Ituna Euskal gizarte osoaren konpromisoa da, eta, horregatik, Ituna sortzeko eta ezartzeko prozesua erabat parte-hartzailea da.

Komunitate eraldatzailea: Eraldatzeko bokazioa duen partaidetza-prozesu batetik sortu da Herri Ituna. Prozesu horretan, euskal gizarteak, aniztasun osoan, idealak bultzatzen ditu Euskadi berdinzaleagoa, jasangarriagoa eta indarkeria matxistarik gabea lortzeko.