AHOLKULARITZA

Zerbitzu honek orientazioa eskaintzen dio eremu pribatuan sexuagatiko diskriminazio- egoera bizi dezakeen edonori. Informazioa ematen du dauden eskubideei buruz, baita eskura dauden baliabideei eta jarraitu beharreko urratsei ere.

Halaber, sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerak konpontzen laguntzeko bide gisa jarduten du. Aholkularitza eta orientazioa eskaintzen die bai partikularrei, bai profesionalei, arlo horretako protokoloen aplikazioari dagokionez.

Nola aurkez dezaket kontsulta bat?

Modu elektronikoan edo posta elektronikoz aurkeztu ahal dira helbide honetan:
emakunde.defentsoria@euskadi.eus 
Inprimakiak aukera ematen du dokumentazioa PDF formatuan gehitzeko.

KONTSULTA BAT AURKEZTEA