IKERKETA-PROZEDURAK
Emakundeko Defentsa Arloak ikerketa-prozedurak has ditzake sektore pribatuan sexuagatiko balizko diskriminazioak argitzeko.
Ofizioz edo alderdiak eskatuta egin daiteke (kexa bat aurkeztuz).
Noiz aurkez dezaket kexa bat?
• Eremu pribatuan sexuagatiko ustezko edozein diskriminazio-egoera gertatzen denean.
• Urte bateko epean kexa eragin duten gertakarien berri izaten denetik.
(Behean adibideak)
Noiz ezin dut kexa bat aurkeztu?
• Gatazka sektore publikoko erakunde baten buruzkoa denean.
• Objektua pertsonen intimitateari buruzkoa denean.
• Auzia bide judizialean aurkeztu denean.
Nola aurkez dezaket kexa bat?
Modu elektronikoan edo aurrez aurre aurkeztu ahal dira. Inprimakiak aukera ematen du dokumentazioa PDF formatuan gehitzeko.
KEXA BAT ELEKTRONIKOKI AURKEZTEA
KEXA AURREZ AURRE AURKEZTEA
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria-Gasteiz (Álava)
Tlf. 945 01 67 00
emakunde.defentsoria@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrei aurrez aurreko arreta emateko zerbitzua
Erregistro Arloko Laguntza Bulegoak:
Informatzeko, laguntzarekin izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko Eusko Jaurlaritzaren bulegoak dira (101. eta 102. artikuluak, ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuarenak, herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzkoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan.
• Lan-deialdi bat, baldin eta gizonezkoa izateko baldintza ezartzen bada.
• Emakumerik ez kontratatzeko arrazoi gisa emakumeentzako aldagelarik ez dutela argudiatzen badute.
• Hautaketa profesionaleko elkarrizketetan bizitza pribatuari edo familia-bizitzari buruzko galderak egiten badituzte.
• Haurduntza adierazi ondoren kontratua amaitzen badiote emakume bati.
• Elkarte batean norbait onartzen ez badute emakume izate hutsagatik.
• Eszedentzia hartzeko edo lanaldia laburtzeko eskubidea ukatzen badiote norbaiti.
• Emakumeen aurkako irainik edo iruzkin laidogarririk egiten bada.
• Lanean hobekuntzak izateko sexu-harremanak izatea iradokitzen, proposatzen edo inposatzen bada.
• Kirolari dagokionez, parte hartzeko mugarik jartzen bada edo tratu txarragoa ematen bazaie emakumeei.
• Balio bereko lana egiteagatik emakumeei gizonei baino soldata txikiagoa ematen bazaie.
