GOMENDIOAK

Ikerketa-prozedura batean diskriminazio-egoera edo -jarduera bat detektatu bada, defentsa-eremuak gomendioak eman diezazkieke pertsona fisiko edo juridikoei, hautemandako diskriminazio-egoerak desagerrarazteko.

Era berean, gomendio orokorrak egin ditzake, kontsulta edo esku-hartze desberdinen bidez, sexuagatiko diskriminazioren bat sor dezaketen oztopoak, praktikak edo ereduak detektatzen dituenean. Egoera horiek pertsona edo testuinguru gehiagori eragiten dietela edo errepikatzen direla jakiten denean, diskriminatzaileak izan daitezkeen praktikak prebenitzeko, zuzentzeko edo hobetzeko gomendioak egin ahal dira.

GOMENDIO INTERESGARRIAK