Dokumentazio Zentroa.
Dokumentazio Zentroa
Emakunderen Dokumentazio Zentroa 1989an sortu zen, Erakundea sortu eta urtebete geroago, hain zuzen. Orduz geroztik, Erakundearen beraren, euskal erakundeen eta herritarren guztien informazio- eta dokumentazio-beharrak asetzeko dihardu lanean: Euskal AEtik datozen eskariei ez ezik beste autonomia-erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik datozenei ere erantzuten die.
Emakunderen Dokumentazio Zentroa Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sareko partaide da. Sarea 1994. urtean eratu zen, Espainiar Estatuan dauden zentroen lana sustatzeko eta hedatzeko.
Zentroak genero arloko gai eta azterlanetan espezializatutako dokumentu-funtsak biltzen ditu. Espezialitate horretan gai ugari sartzen dira, hala nola "mainstreaming"a, berdintasunareko politika publikoak, familiako eta laneko bisitzaren bateragarritasuna, osasuna eta sexualitatea, hezkidetza, hizkuntzaren erabilera ez sexista, hirigintza eta ingurugiroa, teoria feminista, emakumeekiko indarkeria, etab. Dokumentazioa askotarikoa da, hizkuntzari, euskarriei, dokumentu-tipologiari, eta abarri dagokienez.
Hona hemen bilduma nagusiak:
• Monografiak, txostenak, aldizkari-artikuluak
• Bideoak
• Prentsako albisteak
• Liburuxkak
• Kartelak
ASTELEHENETIK OSTIRALERA 8:30etatik 14.00etara.
• Abuztuan Dokumentazio Zentroa itxita dago.
Eskaerak, posta elektroniko bidez egin daitezke honako helbidean: emakunde.dokumentazioa@euskadi.eus
Emakunderen Dokumentazio Zentroa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier kalea, 36 (Beheko solairua)
01005 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa. 945.01.67.23 / 945.01.67.24
Faxa. 945.01.67.01
Emaila: emakunde.dokumentazioa@euskadi.eus
Web-orria: http://www.emakunde.euskadi.eus