IRIZPENAK

Prozesu judizial batean balizko diskriminazio-egoera batekin lotutako gatazka bat sortzen denean, epaileak edo auzitegiak erakunde publiko espezializatuen iritzi teknikoa eska dezake. Era berean, alderdi interesdunak txosten hau eskatzeko proposa diezaioke epaileari edo auzitegiari, prozesu penaletan izan ezik.

Sexuagatiko diskriminazioaren esparruan, Emakunde da irizpen horiek emateko eskumena duen erakundea. Txosten horiek lagungarriak izan daitezke auzitegiek informazio teknikoa eta espezializatua izan dezaten, azterketa osatzeko eta sexuan oinarritutako bereizkeria edo desberdintasuna eragiten duten elementuak identifikatzen laguntzeko.