2017 Berdintasunerako gunea

Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatzen du urtero, hainbat ekimenen topaleku izan dadin, erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko. Berdintasunerako Gunea 2004 urtetatik ospatu dugu.

Martxan dago XIV. BERDINTASUNERAKO  GUNEA / FORO PARA LA IGUALDAD 2017, “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” leloarekin. Guneak anitza eta zabala izan nahi du, hausnartzeko pertsona guztiok  eguneroko ekintzen eta jarreren bidez berdintasunaren alde jokatzeko dugun  arduraren inguruan.  Edozein erakundek, bai publikok bai pribatuk, ekitaldi bat antolatu ahal du Gunean. Aurten ere autobus ibiltaria eskuragarri izango da erabili nahi duenarentzat.

Gunea irailaren 25etik abenduaren 15era izango da, eta izena emateko epea ekainaren 16an amaituko da.

 

Anima zaitez, berdintasuna zeure baitan eta zeure erakundean ere hasten da!!