Gizonduz: Baliabideak Euskadin

GIZONDUZ (EMAKUNDE)
Gizonekin eta Maskulinitateekin Berdintasunaren Alde Lan Egiteko Euskal Zerbitzua da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak kudeatua. Gizonen kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzea du helburu, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, bai eta maskulinitate askotarikoak eta berdinzaleak sustatzea ere.
Informazio gehiago

AITATASUN POSITIBOAK. Gasteizko Udala
Adingabekoen hazkuntzan aitaren figurak duen inplikazioa sustatzeko programa. Haurren eta Familiaren Zerbitzuak, Haurren eta Nerabeen Tokiko Planaren ekintzen barruan, Konpromisoen Adierazpena egin zuen, eta "Eraldatzen duten aitatasunak" jardunaldietan sinatu zen. Adierazpen horrek abiapuntua izan nahi du gizonek gehiago parte har dezaten etxeko hazkuntza-, zaintza- eta erantzunkidetasun-lanetan.
Informazio gehiago

ERALDATZEN. Genero indarkeriak prebenitzeko programa EHU
Programaren helburu nagusia da abian jartzea gizonek kontzientzia hartzeko eta dagokien ardura beren gain hartzeko prozesu bat, eurekin zerikusi zuzena daukaten arazo honetan, genero indarkeriak prebenitzeko estrategia gisa.
Programa gizonezko ikasleei bakarrik dago zuzenduta, espazio bat sortzeko gizonek gogoeta egin dezaten beren genero sozializazioaz eta genero indarkerien aurrean duten jarrerez, eta beren erantzukizun eta inplikazioari buruzko erabakiez. Ikasleok UPV/EHUko edozein campusetakoak eta edozein mailatakoak izan daitezke. Ikastaroan gehienez ere 80 ikaslek har dezakete parte.
Informazio gehiago

AMIKECO. Indarkeria tratatzeko Elkartea (Bilbo)
Bortitz izateari utzi nahi dioten pertsonentzako programa terapeutikoa. Indarkerien erabilera identifikatzeko gaikuntza-programa bat da, eta, horrela, etorkizuneko manifestazioak prebenitu eta horietan esku hartzeko. Giza harremanetan indarkeria gutxitzea da helburu orokorra, eta, gainera, genero-indarkeriari buruzko tailer eta/edo prestakuntza zehatzak egiten dituzte.
PRIA-MA eta ENCUENTRO (familia barruko indarkeriarako programa) programak, Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Erakundeekin lankidetzan. Indarkeria prebenitzeko hitzaldiak eta jardunaldiak.
Informazio gehiago

"ROMA ERALDATUZ". AMUGE Asociación Intercultural para la promoción y el empoderamiento de las mujeres gitanas de Euskadi.
Ijito-komunitatean maskulinitate alternatiboak garatzen dituen proiektua. Esperientzia aitzindari gisa, gizon ijitoei zuzendutako programa bat garatzea planteatu zen. Programa horretatik abiatuta, jarrera-aldaketak lortzeko eta maskulinitate hegemonikoa emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko eraldatzeko beharraz kontzientziatzeko lan egingo zen, genero maskulino ez-androzentrikoaren ikuspegitik eta gaur egun garatzen ari diren ordezko maskulinitateei eta askotarikoei buruzko teorietatik abiatuta. Munduaren ikuspegi androzentrikoa gainditu nahi da, berdintasunaren alde lan egin ahal izateko, genero-ikuspegi maskulino berri batetik. Hain zehatza den ikuspuntu horretatik azaleratzen dira ikuspegi maskulino berriak eta ordezko maskulinitateak, zeinak berdintasunean oinarritutako gizartea eraikitzearen alde egiten baitute gizon izateko modu desberdinak bilatuz.
«Roma Eraldatuz» programa 2015eko irailean hasi zen. Urte hauetan, bi gizon-taldek hartu dute parte proiektu honetan. Bata, prestakuntza-aldian bost urte baino gehiago eman dituztenek osatzen dute, eta, bestea, urte bakoitzeko gizon berriek, eta beharrezkoa da aipatutako programarekin ezinbestekoa baita hura mantentzea.
Informazio gehiago

ON-GIZ ELKARTEA / EZ-BERDIN ZENTROA (Vitoria-Gasteiz)
rabazi-asmorik gabeko elkartea, pertsonen artean berdintasunean eta errespetuan bizitzea esperimentatu eta partekatu nahi duena, kontuan hartu gabe zer genero-marka daramagun.
Webgunea: https://ongiz-ezberdin.org/

"Piper Txuriak". Berdintasunaren aldeko gizonen taldea (Bilbo)
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko lan egiten duten gizonen taldea, eredu maskulinoen aldaketarekiko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromiso pertsonal eta publikoaren bidez.
Webgunea: https://pipertxuriak.wordpress.com/

Zipriztintzen (Ermua)
Berdintasunaren aldeko Ermuko gizon taldea. Talde hau Emakumearen Etxean Udal Berdintasun Sailaren bultzadatik sortu zen eta bere sorreratik harreman estua izan du udalerriko mugimendu feministarekin.
Webgunea: https://zipriztintzen.wordpress.com/

GIZONDUZ SENTSIBILIZAZIO ETA PRESTAKUNTZA PROGRAMA
Emakundek emana.
Informazio gehiago

UNIBERTSITATE ESPEZIALIZAZIOA. GENEROA, MASKULINITATEAK ETA GIZARTE-EKINTZA
Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak (Arabako Atalak) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Gizarte Laneko Fakultateak emana.
Modalitatea: lineakoa
Informazio gehiago

MASKULINITATEAK. GIZONAK ETA BERDINTASUNA: ERRONKAK ETA ERRESITENTZIAK
Euskal Herriko Unibertsitateak emana
Modalitatea: lineakoa
Doakoa
Informazio gehiago

HOMBRES, MASCULINIDADES E IGUALDAD: MIRANDO AL FUTURO, CONSTRUYENDO POLÍTICAS PÚBLICAS PARA LA IGUALDAD (Gazteleraz)
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak emana.
Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.
Modalitatea: lineakoa
Informazio gehiago

ESNATU. Indarkeria matxistaren biktimei laguntza psikologikoa emateko zerbitzua (Bizkaiko Foru Aldundia)
Esnatu Laguntza Psikologikoko Zerbitzua doako zerbitzua da, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei, sexu-indarkeriaren biktimei, eta tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako delituen egileen arreta ematen diena. Programa laguntza psikologiko indibidualizatuan datza, eta laguntza psikologikoko eta psikoterapiako banakako tratamenduak eskaintzen dizkie onuradunei. Gainera, banakako arreta psikologikoaren esku-hartze osagarri gisa, taldeko arreta psikologikoa ere egiten dute.
Informazio gehiago

Tratu txarrak eman edo sexu askatasunaren kontrako delituak gauzatu dituzten erasotzaileei doako arreta psikosoziala emateko zerbitzua (Arabako Foru Aldundia)
Banakako laguntza psikologikoko zerbitzu espezializatua da, doakoa, eta emakumeen aurkako indarkerian berrerortzea eta zabaltzea saihestu nahi du. Erasotzaileei tratamendua ematea, jokaera oldarkorra deuseztatzea edo kontrolatzea lortzeko. Erasotzaileei laguntza ematea konturatu daitezen tratu txarrak emateko edo sexu askatasunaren aurkako jarrerak izateko arrazoiak zeintzuk diren, eta beharrezko trebetasunak garatu ditzaten beren jokaera aldatzeko, etorkizuneko erasoak ekiditeko eta hala badagokio, familia edo bizikidetza nukleoaren banaketa errespetatzeko.
Informazio gehiago

Arreta psikologiko banakakoa eta taldekakoa emateko zerbitzua (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Zerbitzuak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxista jasaten dutenak dira, eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen edo baldintzatzen dizkien erasan psikoemozionala nozitzen dutenak, eta tratamendu psikologiko bat hasi nahi dutenak, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatuaren bitartez, ikuspegi feminista batetik eta halako emakumeak ahalduntzearen aldeko ikuspuntu batetik begiratuta. Zerbitzu honek indarkeria matxistaren ondoriozko beharrizan psikoemozionalei helduko die, alde batera utzita zein eremutan gertatu den indarkeria matxista hori. Indarkeria matxistaren beste biktima batzuei ere emango zaie arreta (seme-alabak), baita erasotzaileei ere.
Informazio gehiago

Maskulinitateei buruzko baliabideak partekatu, eguneratu edo kendu!

Gizonduzen atalean maskulinitate osasuntsuak sustatzen dituzten baliabideak bildu nahi ditugu. Galdetegi honen bidez aukera duzu:
• Baliabide berria gehitzeko.
• Dagoen baliabide bat eguneratzeko.
• Baliabide baten baja eskatzeko.

Emakundek proposamenak aztertuko ditu eta egokiak direnak webgunean argitaratuko dira, dagoeneko dauden baliabideekin batera.

Parte hartu eta zure ekarpena egin!

Inprimakira sartu