Aholkularitza

Emakundek, Gizonduz-en bitartez, doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die erakunde publiko eta pribatuei, urtean gehienez 30 ordukoa, gizonen, berdintasunaren eta maskulinitateen eremuko proiektuak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko.

Zerbitzu horren bidez, Emakundek handitu egin nahi du gizonen, berdintasunaren eta maskulinitateen eremuko proiektuak, espezifikoki edo zeharka, egiten dituzten erakundeen kopurua, baita Gizonduz-en esparruan Emakunderekin kolaboratzen diren erakundeen kopurua ere.

Erakunde horietako gizonek emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko, erantzunkidetasunarekiko, zaintzarekiko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa areagotzeko, lidergo- eta antolamendu-eredu maskulinizatuak egokitzeko edo beste helburu batzuetarako bideratutako esku-hartze esanguratsuekin lotuta egongo dira proiektuak, betiere Gizonduz-en helburuak lortzen laguntzen badute.

Emakunderen aholkularitza hainbat ataza izan daitezke: dokumentazioa erraztea, orientabideak, gomendioak, harremanak, jardunbide egokiak, prestakuntza edo dokumentazioa berrikustea.

Erakunde interesdunen eta Emakunderen arteko lankidetza honako lankidetza-dokumentu honen bidez formalizatuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: emakunde.gizonduz@euskadi.eus