Kanpainak

“Gizonok esan eta egin” kanpainarekin ekintza konkretuak eginez gizonek egunerokotasunean berdintasunarekin duten konpromisoa handitu nahi dugu hainbat eremutan: zaintzan erantzunkidetasuna bultzatzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko, berdintasunaren aldeko ideiak hedatzeko, mezu eta jarrera sexistak salatzeko eta abar. Horretarako aplikazio informatiko bat sortu dugu. Honek urrats gutxi batzuetan lagunduko digu gure matxismo maila aztertzen, konpromisoak aukeratzen eta praktikan jartzen eta horien jarraipena egiten.

Azalpen-bideoa (youtube)

Aplikazioan sartu

2008ko apirilean Juan José Ibarretxe lehendakariak publikoki aurkeztu zuen Berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako euskal gizonen eskutitza. Hainbat gizonekin batera egin zuen aurkezpena, besteak beste, politika, kultura, kirola eta hedabideen munduan lanean ari diren gizonekin, bai eta gure autonomia erkidegoan berdintasunaren eta maskulinitatearen arloan lanean dabiltzan gizonekin ere. Aurkezpen publikoaren ostean, hainbat eta hainbat sentsibilizazio eta difusio ekintza egin ziren: kartelak, iragarkiak egunkarietan eta irratsaioetan, aldizkari bat eta beste. Horrez gain, udal askotan informatzeko eta sinadurak biltzeko karpa bat jarri zen. Eusko Legebiltzarrak eta hainbat udalek eta bestelako erakunde publiko zein pribatuek ere eskutitza zabaltzen eta sinatzen lagundu zuten. Hori guztiari esker, 10.000tik gora gizonek dagoneko sinatu dute eskutitza.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=6TZYFaufn1U

 

ESKUTITZA SINATU!!

Eskutitz hau sinatzen dugun gizonok badakigu gure gizartean ez dagoela berdintasunik emakumeen eta gizonen artean, ez harremanetan eta ez botere-banaketan, eta emakumeak gizonen menpe daudela. Ondorioz, gizonok hainbat pribilegio dauzkagu: aisialdirako denbora gehiago daukagu; esparru publikoan, politikan nahiz ekonomian botere handiagoa dugu; eta emakumeen etxeko lanaz eta zaintzaz gozatzen dugu. Aitzitik, gizartea antolatzeko modu honek modu negatiboan eragiten digu, eta gure nortasuna eraikitzeko gizartean eredu izan den tradiziozko gizonen eredu matxistak ez gaitu asetzen, eta gainera, gure izaera garatzeko prozesua baldintzatzen du.

Fitxategi osoa jaso (PDF)

 

Version française:

Nous, les hommes qui signons cette Charte, sommes conscients que nous vivons dans une société où il existe une véritable inégalité dans les relations et dans la répartition du pouvoir entre les femmes et les hommes et où le féminin est subordonné au masculin. En conséquence de cela, les hommes, nous avons certains privilèges : nous disposons de plus de temps de loisir, nous occupons la majeure partie de l'espace public et du pouvoir politico-économique et nous tirons parti du travail domestique et de soin réalisé en grande majorité par les femmes. Cependant, cette forme d'organisation sociale nous affecte négativement aussi, car le modèle de l'homme traditionnel et machiste que nous avons eu comme référence sociale dans la construction de notre identité et qui influence le développement intégral de notre personnalité ne nous satisfait pas.

Télécharger la version complète (PDF)

 

English versión:

The men signing this charter are aware that we live in a society where pronounced inequality exists in the relations and power sharing between men and women and where the female is placed in a position of less importance than the male. As a consequence of this, we men have certain privileges: we enjoy more leisure time, we fill most of the public space and the political and economic power arena and we benefit from the housework and the care functions carried out mainly by women. However, this type of social organisation also affects us negatively and we are unsatisfied with the traditional male chauvinist role model which has been in place as a social benchmark in the construction of our identity and which conditions the integral development of our personality.

Download complete version (PDF)

Kanpaina honek hilabeteko iraupena izan zuen. 2015eko martxoaren 19an jarri zen abian, hau da, gizonen berdintasunaren aldeko mugimenduak berdintasunezko aitatasuna eta aitatasun erantzunkidea aldarrikatzen duen egunean.

Kanpaina herritarrentzat eta, bereziki, aitentzat izan zen. Helburua hauxe izan zen: parte hartzeko eta hausnarketa egiteko espazio bat sortzea sare sozialetan eta, horren bidez, berdintasunezko aitatasunaren eta aitatasun erantzunkidearen aldeko ideiak eta ekintzak bultzatzea. Eusko Jaurlaritzaren online parte hartzeko Irekia ataria eta Gizonduz ekimenaren Twitterreko kontua izan ziren aipatu helburua lortzeko tresna nagusiak. Kanpainan zehar zabaldutako materialak Gizonduz ekimenean egindakoak izan dira, gizonek zaintzan parte-hartze handiagoa izateko asmoz bultzatutakoak. Hemen biltzen dira denak: "Aitentzako Gizonduz bizkar-zorroa".

Kanpainaren zabalkundeak oso emaitza ona izan zuen. Twitterren 61.879 erabiltzailek ikusi zuten kanpaina. Guztira 383.249 pertsonak ikusi zuten. Facebooken 8.910 erabiltzaile sartu ziren kanpainan berariaz jarritako 10 sarreretara.

Halaber, Gizonduz blogean 8 sarrera jarri ziren, eta webgunean aitatasunei eta erantzunkidetasunari buruzko elkarrizketa bat argitaratu zen. Estatuko “Red estatal de Hombres por la Igualdad” sareko kide eta PPIINA plataformako zuzendaritza-taldeko kide Mariano Nietori egin zitzaion elkarrizketa hori.

Info gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1030-campana-marzo-aitak?stage=discussion

 

 

2008ko irailetik 2011ko otsailera bitartean EAEn aitak izango zirenei berdintasuna sustatzea helburu zuen motxila bat banatu zitzaien, emaginen bitartez eta adopzio gaian eskudunak diren foru aldundietako organoen bitartez. Motxila hainbat sentsibilizazio materialek osatzen zuten eta haien bidez berdintasuna eta ardurak elkar banatzea ardatz izango dituen aitatasun eredua bultzatu nahi zen.

Motxila banatzea Gizonduz ekimenaren barruan kokatua zegoen eta hura abian jartzeko Emakundek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta hiru foru aldundien laguntza izan zuen, bai eta Caja Laboral / Euskadiko Kutxaren laguntza ekonomikoa ere.

 

Materialak

  • Aitak (Youtube): Dokumental horretan hamaika aitak beraien barreneko alderdi ezezagunak ematen dituzte ezagutzera: afektuen eta zaintzaren mundua, eta aitatasunaren esperientziak sortzen dituen zalantzak, beldurrak, poztasunak eta kontraesanak.
  • Aitaren sekretua (PDF, 2 MB): Kontatzeko eta entzuteko ipuina. Aita-semeen arteko harremanaz hitz egiten du, eta aitak semea zainduz ikasi eta ezagutu dezakeen guztia azaltzen digu.

 

Aitak berdintasunean

2007ko azaroan, "Berdintasunak gizonago egiten zaitu" sentsibilizazio kanpaina burutu zen, batez ere gizonei zuzendua, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde beraien konpromiso aktiboa bultzatzeko. Kanpainan zehar euskal telebista publikoan (ETB-1 eta ETB-2) hainbat iragarki eman ziren.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=PqkAZPRGkdc

Irrati-iragarkia: https://www.youtube.com/watch?v=FF8cQuEcD6M