Gazteak Berdintasunean

 
Gazteak Berdintasunean neraberi eta gazteri zuzendutako proiektua da, Emakunderen Gizonduz ekimenaren barrukoa. Aurreko bideo-jokoaren ordezko erraminta digital berria, komiki interaktiboa, erabiliko dugu.

Hauek dira helburu nagusiak: emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko kontzientziazioa eta inplikazioa, bereziki mutilengan, sustatzea; indarkeria matxisten modu guztien aurkako sentsibilizazioa eta zaintza eta tratu onen etika eta praktika bultzatzea.

Heziketa -proposamen hau doakoa da, eta ikastetxeetako DBHko 4. mailatik aurrerako, Lanbide Heziketako ikastetxeetako eta beste irakaskuntza ez-formal batzuetako ikasleei zuzenduta dago.

Proposamen hau lan-saio ezberdinetan garatuko da. Saio horietan, unitate didaktikoen jardueren bidez, komiki interaktiboari dagozkion egoera desberdinak landuko dira.

Prestakuntza-proposamen osoa (PDF)

Proposamen berritu hau 2023ko urtarriletik aurrera abian jarriko da. Informazio gehiago behar baduzue edo zuen zentroak programatu nahi badu, bidal ezazue posta elektroniko bat helbide honetara: emakunde.gizonduz@euskadi.eus


KOMIKIRA SARTU