Broders Proiektua

Broders mutil eta gizon gazteentzako espazio segurua da, hitz egiteko, zalantzak partekatzeko eta komunitatea eraikitzeko pentsatua. Estereotipoak zalantzan jartzen dituen espazioa, hausnarketa errazten duena eta maskulinitate askotarikoagoak eta berdintasunezkoak bultzatzen dituena.

Foroan harremanak, osasuna edo gaurkotasuna bezalako gaiei buruz galdetu eta iritziak eman daitezke, betiere modu anonimoan eta errespetuz egiten bada. Mezuak gainbegiratu egiten dira datu pertsonalak, eduki iraingarriak edo publizitatea saihesteko.

Txat anonimo zerbitzu bat ere badago, berariaz prestatutako boluntarioekin. Horiek entzun, lagundu eta, beharrezkoa bada, profesionalengana bideratu zaitzakete. Gainera, profesional batekin doan eta konfidentzialtasunez hitz egiteko aukera ematen da, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Gaiak atalean, harremanak, sexualitatea, estetika edo arrakasta pertsonala bezalako gaiei buruzko testuak eta bideoak aurkituko dituzu, sakontzeko material gehigarriekin.

Proiektua Fundación Iniciativa Social eta Laintersección erakundeek bultzatu dute, eta, besteak beste, CALA eta Interculturas GKEren laguntza du. Euskal Autonomia Erkidegoan Emakundek ere laguntzen du. 40 pertsona inguruk txata zaintzen dute eta 200 pertsona inguruko komunitate batek laguntza eta aholkularitza eskaintzen du.

Informazio gehiago: https://www.broders.es/eu/

BRODERS Dosierra (PDF)

BRODERS PROIEKTURAKO BOLUNTARIO GAZTEAK BEHAR DITUGU

Brodersen parte hartu nahi duzu? 18 eta 35 urte arteko, euskaraz eta gaztelaniaz egiten duten boluntarioak behar ditugu Bróders Proiektuan parte hartzeko.

Parte hartzeko edo proposamenak bidaltzeko idatzi kaixo@broders.es helbidera.

Izena emateko sartu hemen.