Zer da Nahiko?

Nahiko Berdintasunerako, errespeturako eta indarkeria ezarako hezkidetza-programa bat da.

Berdintasunean oinarritutako bizikidetza lortu nahi duen programa da, balioetan heziz, oinarritzat hartuta giza eskubideak eta genero-rolen azterketa kritikoa, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko.

Eraldaketa sustatzen du, eskola mistoaren eredutik hezkidetzako eskolaren eredura.

Lehen Hezkuntzako eskoletan inplementatzen da, non irakasleek programaren material didaktikoari buruzko ezagutza eskuratzen duten eta ikasleekin praktikan jartzen duten.

Ikus ezazu zer eskain diezazukeen programak liburuxka labur honetan:
Zer da Nahiko? (PDF, 547 KB)

Baina programa sakonago ezagutu nahi baduzu, zergatik sortu zen, nondik datorren, nola inplementatu den eta ikasleengan zer emaitza dituen jakin nahi baduzu, ikus ezazu gida osoa:
Nahiko! programari dagozkion ikaskuntza gida: laburpena, ondorioak eta esperientzia pilotuak (PDF, 1 MB)

 

Nahiko! Programa, 2019-2021 edizioa

Eskolek bi urtez behin parte hartzen dute, eta bi ikasturtetan parte hartzeko izena ematen dute. Azken edizioak 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteak hartzen ditu. Gomendatzen da lehen hezkuntzako ziklo bakoitzaren hasieran parte hartzea, hau da, lehen mailan lehen hezkuntzako 1., 3. eta 5. mailetan eta bigarren ikasturtean lehen hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetan.

Nahiko! Programa, Emakundek sortu, garatu eta babestutako esperientzia, inplementazioan parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako eskolek, bi ikasturtez ematen dute izena. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, eta zikloka egitea gomendatzen da, lehen urtea lehen hezkuntzako ziklo bakoitzeko lehen mailan hasita, nahiz eta ez den ezinbestekoa parte hartu ahal izateko.

Horretarako, Emakundek beharrezko laguntza teknikoa eskaintzen die esperientziak irauten duen bi ikasturteetan zehar edizioan izena eman duten eskolei, hau da:

1. Programaren material guztia, inplementatzeko beharrezkoa dena, doan eskuratzea. Deskarga daitekeen materiala eta material digitalizatua: irakasleen gidak, ikasleen eta familien koadernoa, jolasak, abestiak eta ipuinak.

2. Irakasleentzako prestakuntza-saioak, hiru hilean behin, hezkidetzari buruzko gai orokorrei buruzko jardunaldi formatuarekin, eta hiruhileko mintegiak, materialaren erabilerari buruzkoak ere; horietan, hainbat eskoltako irakasleek esperientziak eta kezkak trukatzen dituzte, eta hurrengo hiruhilekoari dagokion unitate didaktikoko materialarekin lan egiten da.

3. Programa behar bezala ezartzeko etengabeko koordinazioa, jarraipena, aholkularitza eta laguntza.

4. Eskolek familiekin informazio-bilera bat egin dezaten aholkularitza jasotzea, programan parte har dezaten eta familientzako koadernoa erabiliz hezkidetzan lan egin dezaten.

 

Nahiko! Programaren edizio bakoitzean esperientzian parte hartzen duten eskolek konpromiso hauek hartzen dituzte:

1. Dagokion edizioko bi ikasturteetan programan parte hartzea. Eskolek nahi dituzten edizioak errepikatu ahal izango dituzte. Iizen-ematea iritsitako ordenaren arabera onartuko da, libre dauden plazak agortu arte.

2. Dagokion ikasturtean parte hartzen den hezkuntza-mailako tutore bat, gutxienez, programako hiruhileko jardunaldi eta mintegietara joatea.

3. Ikasleekin hezkidetzako materialak erabiltzea, astean ordubetez gutxienez. Ikasturte eta hiruhileko bakoitzerako adierazitako materialen hurrenkerari jarraituko zaio.

4. Emakundek bidaltzen dituen ebaluazioak betetzea, ikasleengan ikusitakoa adieraziz eta programa eta materialak ebaluatuz.

5. Programari buruzko informazio-bilera bat egitea familiekin izandako esperientziaren ezarpenaren lehen hiruhilekoan, programa azaltzeko eta ikasleen koadernoa aurkezteko. Koaderno hori etxean landuko da.

 

Dagoeneko 16 urte daramatza Nahiko! Programak ikastetxeekin hezkidetza lantzen, parte hartzen duten irakasleek beren ikasgeletan inplementatzen duten materialaren bidez, eta, aldi berean, hezkidetzan trebatzen dira.

Hona hemen programan orain arte izandako parte-hartzearen datuak:

• Parte hartzen duten ikastetxeak: 143 (eskola askok urtez urtez errepikatzen dute hainbat edizioetan)

• Ikasleak: 12.189

• Irakasleak: 750

 

Asko dira irakasleak prestatzeko dagoeneko egin diren jardunaldiak. Jardunaldiak zabalik daude joan nahi duen edozein irakaslerentzat, nahiz eta programan parte hartu ez, lekua bete arte.

Jardunaldiak streaming bidez ematen dira Irekiaren plataformaren bidez. Hitzaldietarako erabilitako dokumentazioa kontsultarako eta deskargarako "irakasleen prestakuntza" atalean egongo da eskuragarri, bai eta Irekiaren bideoak ere, aldi baterako eskuragarri egongo direnak.

Jardunaldietako dokumentazio guztia ikusteko: Irakasleen formakuntza

 

Unitate didaktikoak lantzeko eta programan parte hartzen duten irakasleen artean esperientziak partekatzeko mintegiak jardunaldi orokorraz bestelako egunetan egiten dira.

Hasiera batean, aurreko hiruhileko unitate didaktikoaren esperientzia partekatzen da, erabilitako estrategiak eta baliabideak trukatuz, baita aurkitutako lorpenak eta zailtasunak ere, ikasleek egindako ikaskuntzak elkarrekin hausnartuz eta sistematizatuz.

Jarraian, hastera doan hiruhilekoaren unitate didaktiko berria, haren helburuak, edukiak eta materialak aurkeztuko dira, eta haren erabilerari buruzko gogoeta egingo da.

 

Edizio bakoitza amaitzen denean, bertan parte hartzen duten ikasleak jardunaldi batean elkartzen dira, ikastetxeek antolatzen dituzten jarduera ludikoen bidez (abestiak, bertsoak, antzerkiak), eta edizioan landutako edukiak gainerako ikastetxeen aurrean irudikatzen dituzte. Era berean, balioa ematen zaio ikasleek eta irakasleek egindako lanari, eta hori adierazten duen sinbologiaren bat ematen zaio, ziurtagiri bat, alegia.

 

Euskadi, auzolana