Helburuak eta egitura
Nahiko! proiektua hezkidetza-programa osoa da, emakumeen aurkako indarkeriaren sentsibilizaziorako eta prebentziorako, berdintasunean oinarritutako bizikidetzarako balioetan heziz. Giza eskubideak oinarritzat hartuta, eguneroko bizitzan bereziki aplikatzekoa da programa hau, eta bertan ikasleak sozializatzen diren genero-rolen analisi kritikoa egiten da.
Nori zuzentzen zaio?
Lehen Hezkuntzari. Hezkuntza-zikloen arabera diseinatuta dago. Horregatik, gomendatzen da hiru zikloetako edozeinetako lehenengo mailan hastea, hau da, 1., 3. edo 5. mailan, edizioaren bigarren urtean 2., 4. edo 6. mailak egiteko.
Nola dago egituratuta?
Programaren edizio bakoitza bi ikasturterako diseinatuta dago, Lehen Hezkuntzako ziklo oso bat lantzeko. Lanerako materiala hiru ziklotan banatzen da, eta ziklo bakoitzak 6 unitate didaktiko ditu, bakoitza hiruhileko batean lantzeko. Unitate didaktiko bakoitzaren edukiak aurrekoa eta hurrengoa osatzeko edo borobiltzeko balio du.
Zer material ditu?
Unitate didaktiko bakoitzeko, irakasleentzako gida bat, ikasleentzako koaderno bat, familientzako koaderno bat, jolasak eta gelan lantzeko ipuinak izango dira. Jokoak eta ipuinak bertsio digitalean daude online ikusteko edo jolasteko, baina deskargatzeko bertsioan ere badaude inprimatu ahal izateko.
Materialen helburua da hezkidetza lantzea hezkuntza-komunitate osoarekin, irakasleekin, ikasleekin eta familiekin, ikasleen hezkuntza-prozesuaren garapenaren parte baitira.
Jarraian, Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzaren helburua eta edukiak:
Ardatz nagusia
Ni, eta nik egin dezakedana. (Zu eta zuk egin dezakezuna).
Helburua
Sexua kontuan hartu gabe nesken eta mutilen ahalmen eta gaitasun guztien garapen osoa bultzatzea, trebakuntza guztiak baloratuz, bai “femeninoak” eta bai “maskulinoak”.
Unitate didaktikoak
- Gorputza: HAZTEA.
- Sentimenduak: SENTITZEA.
- Autonomia pertsonala: EKITEA.
- Mugak: IKASTEA.
- Borondatea: PLANA EGITEA.
- Beste pertsonak: ELKARBIZITZEA.
Ardatz nagusia
Ni, eta mundua, mundua eta ni.
Helburua
Harreman pertsonaletan, gizarte-harremanetan, gizartearen garapenean eta emakumeen eta gizonen bizitzan eta autonomian zaintzaren eta enpleguaren zentraltasuna eta balioa azpimarratzea
Unitate didaktikoak
- Zaintza.
- Aniztasuna.
- Berdintasuna.
- Enpleguak.
- Komunikabideak.
- Berdintasunez elkarbizitzea.
Ardatz nagusia
Ni, eta nire familia, nire familia eta ni.
Helburua
Bikote eta familia harremanak definitzea, berdintasunean oinarrituta eta emakumeek eta gizonek norbere bizi-proiektua (amodio-harremanak barne) edukitzeko eta aldatzeko duten eskubidean oinarritua.
Unitate didaktikoak
- Nor naiz ni?
- Bizitza-proiektua.
- Konpromisoa.
- Beste pertsona batzuekin bizi naiz.
- Giza eskubideak familian.
- Familian berdintasunez bizitzea.