Sentsibilizazioa
Berdintasuna lortzeko gure barnean errotuta dauden balore batzuk aldatu beharra dago eta berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzen lagunduko diguten beste balore batzuk sustatu behar dira. Emakunderen zereginetako bat gizartea sentsibilizatzea eta balore aldaketa sustatzea da.
Berdintasunerako gunea
Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatzen du urtero, hainbat ekimenen topaleku izan dadin, erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko. Berdintasunerako Gunea 2004 urtetatik ospatu dugu.
Berdintasunerako Emakunde Saria
Sariaren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea da eta lan hori jendaurrean nabarmentzea.