Ahalduntzea eta partehartze politikoa
Emakunderen lehentasunetako bat da emakumeen parte hartze politikoa eta ahalduntzea sustatzea. Horretarako, erabakigune publikoetan ahotsa izan dezaten, emakumeen elkarteen sarea indartzen laguntzen du.
Elkarteak
Emakundek Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen asoziazionismoa sustatzen eta bultzatzen du, zenbait ekimenen bidez. Ekimen horiek Eusko Jaurlaritzaren ekintza positiboko eta berdintasunerako planetan daude bilduta.
Diru-laguntzak
Emakundek diru-laguntzen deialdia egiten du urtero, elkarteak bultzatzeko eta emakumeen parte-hartzea eta prestakuntza sustatzeko ekintzak antolatzeko:
Elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko emango diren diru-laguntzak.