Berdintasuna enpresa eta erakundeetan

Berdintasunean aurrera egin ahal izateko enpresa munduko kultura aldatu beharra dago, kontuan hartuz ez bakarrik produkzioa, baita pertsonak eta hauek egoerak.

Emakundek alor honetan egiten duen lana enpresak sentsibilizatzean, aholkua ematean eta berdintasun planak eta neurriak egiteko laguntza eskaintzean datza. Honekin batera, alor honetan lan egiten duen enpresak publikoki aitortzen ditu.

Nola izan erakunde laguntzailea

Enpresa eta erakundeetan berdintasuna lortzeko beharrezkoa da bertan egon daitezkeen ezberdintasunak eta hauek desagerrarazteko beharrezkoak diren neurriak martxan jartzea.

Aholkularitza-enpresa homologatuak

Emakundek homologazio prozesu bat jarri zuen abian 2004an, gizon-emakumeen arteko berdintasun gaietan laguntza teknikoa emango zuten aholkularitzei zuzendua.

Lege-esparrua

Berdintasunerako ondoz ondoko plangintzak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako AEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategia , eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, onartutakoa dira enpresen eremuan berdintasuna sustatzeko neurriak bultzatzea eta garatzea ahalbidetu eta babestu duen erreferentzia-esparrua.

Era berean, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrerako 3/2007 Lege Organikoak, 2019ko Errege Lege Dekretuak eragindako aldaketen ondoren ildo berean sakondurik, berdintasunerako plan bat ezartzera behartu ditu 50 langiletik gorako enpresa guztiak.