Berdintasuna diru laguntza eta kontratu publikoetan
Kontratazio publikoan eta diru laguntzetan berdintasuna sustatzeko aholkularitza zerbitzua Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, Emakundek kontratu publikoetan eta diru laguntzetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen laguntzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu honen helburua da kontratazio publikoaren eta diru laguntzen eremuan genero ikuspegia txertatzeko laguntza ematea, kontuan izanda Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen azken aldaketak. EAEko erakunde publikoei zein pribatuei zuzenduta dago, dohainik da eta posta elektroniko bidez egindako kontsulta zehatzak 2 egun baliodunetako epean (48 ordu) erantzungo dira. Beharrezkoa izanez gero, (kontsulta motak hala eskatzen duenean), argibideak edo azalpen osagarriak telefono bidez egin ahal izango dira. Zure kontsulta helbide honetan egin dezakezu: emakunde.klausulak@euskadi.eus |
Webguneko atal honetan, honako hau dago:
- Jarraibideak, administrazio publikoko langileentzat, kontratazioen prozeduretan (KONTRATUAK azpiatala) eta diru-laguntzen prozeduretan (DIRU-LAGUNTZAK azpiatala) emakumeen eta gizonen berdintasuna txertatzeko.
- Informazioa, enpresa eta erakundeentzat, kontratazio-pleguetan eta/edo diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileetan berdintasun-klausulak betetzeko (ENPRESA ETA ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZA azpiatala).
Atala hiru bloke bereizitan egituratuta dago; horietan sartzeko, klik egin beherago jarritako botoietan.
Kontratuak | Diru-laguntzak | Enpresa eta erakundeentzako laguntza |
Administrazioen jardunean kontratazio publikoa eta diru-laguntzak dira tresna nagusiak, bai erabiltzen diren baliabide ekonomikoengatik eta giza baliabideengatik, bai aldaketa sozialak egiteko duten eraginagatik eta eredugarri izateagatik.
Izan ere, klausula sozialek, eta, zehazki, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako klausulek, organismo edo entitate publiko guztien kontratu eta diru-laguntzen helburuei eragiten diete, eta, horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko politika publikoei ere bai.
Azken aldaketako data: