2016 Berdintasunerako gunea

Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatzen du urtero, hainbat ekimenen topaleku izan dadin, erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko. Berdintasunerako Gunea 2004 urtetatik ospatu dugu.

2016. urtean Foroaren XIiI. edizioa egingo dugu eta aurreko bi edizioetan martxan jarri genuen gune ibiltariak oso harrera ona eduki duenez, aurten formatua mantenduko da. Hau da, laugarren hiruhilekoan autobus bat izango dugu EAEko bazter guztietara heldu ahal izateko eta Gunearen jardueren eta beste jarduera osagarrien topaleku izateko.

2016 guneak Emakundek martxoaren 8a ospatzeko lelo berbera izango du: “BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN, EGIN EGITEN DA”; lelo horrek bere baitan jasotzen ditu zuek sortu ditzakezuen gizonen eta emakumeen berdintasunerako nahi adina ekimen. 2016. urteko XIII. Berdintasunerako Guneak, neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistei buruz hausnartzeko espazio zabal eta anitza izan nahi du, izan ere, mezu hauek botere-harremanak betikotzen baitituzte.

XIII. Berdintasunerako Gunea 2015ko irailaren 30etik abenduaren 18ra ospatuko da.

Euskadi, auzolana