Unitate Didaktikoak

NAHIKO materialak unitate didaktikotan antolatuta daude, eta horietako bakoitza hiruhileko batean lantzeko moduan prestatuta dago. Horrenbestez, Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzari dagokion materialak sei unitate didaktiko ditu, ziklo horretako maila bakoitzerako hiru.

Unitate didaktikoak irekiak, malguak eta ikastetxe bakoitzera erraz egokitzeko modukoak dira, beren diseinu modularrari esker; bereziki egokitzen dira tutoretza-, bizikidetza- eta etika-programetara, baina posible da haiekin lan egitea curriculumaren hainbat arlotan, hala nola euskara, gaztelania, ingurunearen ezagutza, gorputz-hezkuntza, matematika eta abar.

Garrantzitsuena da astero landu behar direla zikloko bi ikasturteetan, modu sistematikoan, ordena aldatu gabe eta horietako bat bera ere ezabatu gabe.

Unitate didaktikoak egokitzen dira eboluzio-unera eta adin bakoitzaren heldutasun afektibo eta interesetara. Programak pixkanaka hizkuntza propioa sortzen du, eta hainbat gai eta azterketa-maila planteatzen ditu, horiek bideratzeko eta haiekin lan egiteko baliabideak ere ematen dituen heinean.

 Beharrezkoa den konektibitatea duzun test honekin baieztatu

 

Unitate didaktiko bakoitzak honako material hauek ditu:

Irakasleen gida: ikasleen eboluzio-ezaugarriak biltzen dituen gida, eta, horiei dagokienez, genero-ikuspegitik egindako azterketa kritikoa. Zer gai hausnartu behar dituzte irakasleek, gero ikasleekin egiteko. Unitate didaktiko bakoitzeko hainbat jarduera taldekatzen dira, helburuak eta horien azalpena adierazita, gelan gauzatzeko.

Ikasleen koadernoa: laguntza-materialak (jolasak edo ipuinak) erabili ondoren bizi izan dena eta aurkitu dena laburbiltzeko, hausnartzeko eta modu pertsonalagoan lantzeko aukera ematen dute. Irakasleekin egindako jardueren bidez gelan landutakoa indartzeko jarduerak dira.

Familientzako koadernoa: helburua da gelan planteatutako eta barneratutako gaiak familia-eremura eramatea. Koadernoa da familian elkarrekin lan egiteko, hitz egiteko eta partekatzeko proposamen bat, eta landutako gaiei buruzko elkarrizketa-espazioak sortzeko (emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria, harreman sentimentalak…); eta hori guztia modu gidatu, eraikitzaile eta koherente batean egiteko, kuadernoa dugu tresna. Familiaren intimitatean erabiltzen dira, baina irakasleek erabilera-mailaren jarraipena egingo dute.

Jolasak eta ipuinak: jolaserako eta jarduera kolektiborako izaera ludikoa dute (karta-sortak, loteria, tribiala, antzara-jokoa, playing rol-jokoak), eta unitate bakoitzaren hasierako elementu gisa planteatzen dira, edukiak planteatzeko eta analisia eta hausnarketa pizteko.

 

Hona hemen, labur-labur ziklo honetako 6 unitate didaktikoen edukia:

1 UD: Gorputza. Berdintasunez Hazi.

HELBURUA: Sexua gorabehera, neska-mutilek ezaugarri fisiko natural desberdinak izan ditzaketela ikusaraztea eta esperimentatzea, antzeko trebetasunak eta gaitasunak ikasi eta gara ditzaketela, eta guztiak direla errespetagarriak, osasungarriak, baliotsuak eta beharrezkoak norbere bizitzarako, familia bizitzarako eta gizarte-bizitzarako.

IRAKASLEA:

IPUINA:

JOLASA: "Gorputzaren altxorra".  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

2 UD: Sentimenduak. Berdintasunez Sentitu.

HELBURUA: Beste pertsona batzuen jarduerek neskengan eta mutilengan sorrarazten dituzten sentimenduak esperimentatu eta identifikatzea, horrela ikasiko baitute sentimendu horiek positiboki kudeatzen, horiek sorrarazten dituzten jarduerak eta harremanak aurreikusten, autoestimua indartzen eta beste neska-mutil batzuengan sor dezaketen ondoezaren edo ongizatearen jakitun eta arduradun izaten.

IRAKASLEA:

IPUINA:

JOLASA: "Sentimenduen altxorra".  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

3 UD: Autonomia pertsonala. Berdintasunez ekin.

HELBURUA: Esperimentatzea eta ikusaraztea bai neskak bai mutilak -sexua kontuan hartu gabe-, bakarka zein taldean, autonomoak izan daitezkeela presentzia edukitzerakoan, mugitzerakoan eta jarduterakoan, betiere, ekintza horiek beste pertsona batzuengan eragin dezaketen ondorioekiko arduratsuak izanik.

IRAKASLEA:

IPUINA:

JOLASA: "Kamara eta... ekin!".  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

4 UD: Mugak. Berdintasunez Ikasi.

HELBURUA: Egiaztatzea eta esperimentatzea neska-mutilek zer sentitzen ikasi, hura sentitzen dutela; zer izaten ikasi, halako bihurtzen direla; nola jokatzen ikasi, hala jokatzen dutela; halaber, proposatutako eredu tradizionalek mugatu egiten gaituztela, pobretzen eta sailkatzen, eta badela beste alternatiba liberatzaile, aberasgarri eta bidezkoagorik.

IRAKASLEA:

IPUINA:

JOLASA: "Bizitza biderkatzeko taula".  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

5 UD: Borondatea. Berdintasunez planak egin.

HELBURUA: Neska-mutilek hautaketa pertsonalak egiteko gaitasuna esperimentatzea eta indartzea, bizitza-proiektu pertsonala eta inorenganaezina ahalbidetzen duten ereduak eta ikaskuntzak aukeratu ahal izateko, egungo bizimodua eta bihar-etziko ibilbidea aukeratu, planifikatu edo aldatu ahal izateko, bakoitzak -neska zein mutil- nahi duen bezala.

IRAKASLEA:

IPUINA:

JOLASA: "Zerrenda".  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

6 UD: Beste pertsonak. Berdintasunez Elkarrekin bizi.

HELBURUA: Proiektu indibidualak normalean beste pertsona batzuekin edo beste pertsona batzuekin batera egiten direla egiaztatzea eta esperimentatzea, pertsonen arteko harreman horiek onuragarri edo kaltegarri izaten direla proiektu pertsonalak garatzeko, eta berdintasuna dela bide bakarra errespetua eta bidezko elkarbizitza bermatzeko neska-mutilentzat.

IRAKASLEA:

IPUINA:

JOLASA: "Gakoa".  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

Hona hemen, labur-labur ziklo honetako 6 unitate didaktikoen edukia:

1 UD: Zaintza.

Deskribapena: Zaintza faktore erabakigarria da mundua eraikitzeko, norbere buruaren zaintza, beste batzuena, harremanena, naturarena… Baina nola antolatzen da zaintza? Nork egiten du zer? Balioesten da ala ez? Zein balioesten da eta zein ez?

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "Zainketa"  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 2: "Piramidea"  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 3: "Sena ala heziketa?"  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

2 UD: Aniztasuna.

Deskribapena: Emakume bakoitza eta gizon bakoitza bakarra da, errepikaezina, askotarikoak gara. Neska-mutilek berdintasunez elkarrekin bizitzen ikas dezaten, beharrezkoa da emakume bakoitzak eta gizon bakoitzak elkar ezagutzea eta errespetatzea.

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "Ipuinen loteria."  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 2: "Nesken oka. Mutilen oka."  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

3 UD: Berdintasuna.

Deskribapena: Neska-mutilek erabat garatzeko behar diren ikaskuntzen jabe izan behar dute, bizitzaren alor guztietan autonomiaz bizitzeko gauza izan daitezen eta berdintasunean oinarritutako harremanak izan ditzaten. Ideia horren oinarrian Giza Eskubideak daude.

IRAKASLEA:

JOLASA: "Berdintasunaren oka."  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

4 UD: Lanbideak.

Deskribapena: Lana, ordaindua izan edo ez, emakumeen eta gizonen jarduera beharrezko eta nagusienetako bat da. Horretaz gain, lanak pertsona legez definitzen gaitu eta gure gizarte-ingurunean kokatzen. Edonola ere, landu beharreko eduki ugari dago: enplegu ordaindua edo ordaindu gabea, enplegua hautatzea, enpleguak ikusaraztea, erantzukidetasuna … eta abar.

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "Laukoteak."  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 2: "Hitz debekatuak."  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

5 UD: Komunikabideak.

Deskribapena: Komunikabideek gure neska-mutilen hezkuntzan duen garrantzia funtsezkoa da. Beharrezkoa da komunikabideei buruzko azterlan eta analisi bat egitea, berdintasunaren ikuspuntuaren arabera.

IRAKASLEA:

JOLASA: "Komunikabideen partxisa."  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

6 UD: Elkarbizitza berdintasunez.

Deskribapena: Unitate didaktiko guztien edukiak laburtzen eta txertatzen dira. Emakume eta gizon guztien giza eskubideekin eta berdintasunarekin bat datorren gizarte- eta familia-elkarbizitza lortu nahi dugu.

IRAKASLEA:

JOLASA: "Elkarbizitzaren oka berdintasunez."  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

Hona hemen, labur-labur ziklo honetako 6 unitate didaktikoen edukia:

1 UD: Nor naiz ni?.

Horren xedea da norberaren estimuarekin eta nortasunarekin lotutako alderdiak lantzea, berdintasunezko harremanetarako oinarrizko zutabe diren heinean.

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "Etiketen jolasa."  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 2: "Hitzez hitz."  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 3: "Nor da nor?"

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

2 UD: Bizitza proiektua.

Bizitzaren arlo guztietan garatzearen beharra lantzen du: pertsonalean, familia arloan, gizartean eta lanarloan. Ideia hau lantzen da: zenbat eta oreka handiagoa izan lau arlo horietan, orduan eta beteagoa izango da gure bizitza-proiektua eta orduan eta aukera handiagoak izango ditugu berdintasunezko harremanak eratzeko.

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "Bizitzaren jolasa."  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 2: "Bizitzaren loteria."  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

3 UD: Hitzarmena.

Arlo pribatuan zein publikoan emakumeen aurkako bortizkeriaren aurkako konpromisoa hartu beharra lantzen du.

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "Bizitzaren lau hankak."  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 2: "Beti aurrera!."

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

4 UD: Ez naiz bakarrik bizi.

Helburu hau du: agerian jartzea maitasuna gure eguneroko bizitzako jarreren eta portaeren bidez jartzen dela agerian. Maitasun-adierazpen benetakoak hautematea da kontua, kaltegarriak eta suntsigarriak diren harremanak baztertzea.

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "Kanta bizi-biziak."

JOLASA 2: "Maite al nauzu?"  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 3: "Nork bere bidea."  Konektibitatea baieztatu

JOLASA 4: "Pertsonai bikainak, zineman bakarrik?"

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

5 UD: Giza eskubideen proiektua nire familian.

Zuzenean lotzen ditu giza eskubideak eta tratu txarrak. Horretarako, bi alor horiek egoera beretan jartzen dira: etxean eta bikotearen eta familiaren eguneroko bizitzan.

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "EMA.S.O.S. telefonoa"

JOLASA 2: "Familiako giza katea."  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

6 UD: Berdintasunez eta kidetasunez bizi familian.

Programa ixten du, eta programan landutako oinarrizko gaiei berriro ekin eta ikasleek "tratu onak" defendatzeko konpromisoa hartzea lortu nahi da.

IRAKASLEA:

JOLASA 1: "Bihotz Minez"

JOLASA 2: "Hitz katea."  Konektibitatea baieztatu

KOADERNOAK:

LABURBILTZEKO FITXAK:

 

Euskadi, auzolana