2010ko Emakunde Saria
TERESA DEL VALLE KATEDRADUNAK JASO ZUEN 2010eko BERDINTASUNERAKO EMAKUNDE SARIA
2010eko Berdintasunerako Emakunde Saria Teresa del Valle Murga ikertzaile eta Gizarte Antropologian katedradunarentzat izan zen. Emakunde sariko epaimahaiaren iritziz erreferente bat da euskal mundu akademikoan berdintasunaren alorrean eta emakumeen errealitatearen ezagutzaren transmisioa burutu du, euskal emakumeena bereziki. Euskal Herriko Unibertsitateak proposatu zuen Teresa del Valleren hautagaitza.
Emakunde Sariaren epaimahaiak gehiengoz erabaki zuen 2010eko Emakunde Saria Teresa del Valle ikertzaile eta Gizarte Antropologian katedradunari ematea. Epaimahaiak aipatu zuen Teresa del Valle erreferentea dela euskal mundu akademikoan berdintasunaren alorrean eta lan handia egin duela emakumeen errealitatearen ezagutzaren transmisioan, bereziki euskal emakumeen errealitatearen transmisioan. Erabakia hartzeko orduan, epaimahaiak kontuan izan zuen, bere maila akademikoaz gain, gizartean duen eragina eta baita gizartearen sektore ezberdinetatik egindako eskaerei emandako erantzuna eta laguntza.
Honekin batera, Emakunde Sariko epaimahaiak azpimarratu zuen Teresa del Valleri emandako sariarekin ikerketa, ezagutza eta irakaskuntzan lan egiten duten emakume guztiei egin nahi zaiela baita bere omenaldia, kontuan izanda gainera 2010. urtean 100 urte betetzen direla emakumeak unibertsitatean libreki matrikulatzeko aukera izan zutenetik, ikasle izateko inolako baimenaren beharrik gabe.
Teresa del Valle EHUko Gizarte Antropologiako katedraduna da. Mikronesia eta Euskal Herria izan ditu ikergai honelako gaietan: antropología feminista, antropología politikoa, erritualak, aldaketa soziala eta espazio eta denbora kategoriak. Irakaskuntza eta ikerketa uztartu ditu Gizarte Antropología eta Antropología feminista gaiak nagusi izanik. Hauen barruan bereziki landu ditu espazio eta denborarekin zerikusia duten gaiak; jabetza eta ahaidetasunari buruzkoak; etnizitatea eta erritualak; sozializazio berrien eragina harreman eta egitura paritarioetan; emakume eta gizonen botereari buruzko teorizazioa.
Argitalpenei dagokienez, hamasei liburu ditu: 9 egile bezala, 4 editore bezala, eta 3 egilekide bezala. Hauen artean aipagarriak dira: Mujer vasca. Imagen y realidad (zuzendaria) euskal testuinguruan antropología feministaren abiapuntutzat hartzen dena, Barcelona: Anthropos 1985; Korrika rituales de la lengua en el espacio, Barcelona: Anthropos, 1988; Culturas oceánicas: Micronesia, Barcelona: Anthropos, 1987; Las mujeres en la ciudad. Estudio aplicado de Donostia, Donostia: SEM/EBIM, 1991: Género y sexualidad (con Carmela Sanz Rueda), Madrid: Universidad Empresa, 1991; Korrika Basque ritual for Ethnic Identity, Reno: Universidad de Reno, 1993; Gendered Anthropology (ed.), Londres: Routledge, 1993. Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desde la antropología. Madrid: Alianza, (1997).
Beste liburu batzuetako kapituluak ere idatzi ditu, guztira 60 autore bakar bezala et a2 beste egile batzuekin. Aldizkari zientifikoetan 42 artikulu argitaratu ditu bakarka eta 3 beste egile batzuekin batera.
Eskarmentu handia du tesiak zuzentzen eta lan taldeetan ikertzen. Azkena, Narceak argitaratua 2002an, Modelos emergentes en los sistemas y relaciones de género. Une honetan bere ikerketa gaiak emakume helduak eta memoriaren etnografian daude oinarrituta.
Ikuspegi feminista
Ikerketa lanarekin batera, mundu akademikotik haratago doazen foroetan parte hartu du. Konferentzia, ikastaroak eta komunikabideetan parte hartu du. 1985-2010 bitartean 200 artikulu iritzi inguru argitaratu ditu bizitza sozial eta kulturalaren analisia eginez ikuspegi feministatik. Gaien artean, boterea eta emakume eta gizonen arteko harremanak; lana eta bizitza pribatuaren arteko uztartzea; eta hiriak eraikitzeko modu berriak, beste batzuen artean.
Unibertsitate ezberdinetan izan da ebaluatzaile eta ikasgai planen aholkulari, Tarragonan, Sevillan eta Bartzelonan, besteak beste.
Lant aldeko proiektuen artean Andresaren webgunea sortu zuen 2008an Jone Miren Hernández-ekin batera eta artikuluak argitaratu zituen 2000an sortutako ANDRA “Euskal Herriko emakumeen lehen egunkarian”.
III Antropologia Kongresuko Idazkari Nagusia izan da (Donostia, 1985); Estatu espainiarreko Elkarteen Federakuntzako XI Antropologia Kongresuko Lehendakaria (Donostia, 2009) eta Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko XVII. Kongresuaren lehendakaria (Vitoria-Gasteiz, 2008).
1970-1972 bitartean Guameko Unibertsitatean eta 1974-1978 bitartean Hawaiiko unibertsitatean egin zen bekadun eta bertan aurkeztu zuen tesia. Mikronesia izan zuen ikergai urte haietan eta poliki-poliki Euskal Herrian kokatutako ikerlanak lantzen hasi zen.
Estatu Batuetatik bueltan, 1979an Euskal Herriko Unibertsitatean hasten da eta Gizarte Antropologia irakasteko kontratatzen zuten lehen pertsona izan zen. Bertan 1984. urtean antropologia feministarena lorreko lehen ikastaroa eman duen “Diferenciación y jerarquización sexual” izenburupean. 1988. urtean EHUko Gizarte Antropologiako lehen katedra lortu zuen.
Beste ekimen bat Emakumearen Ikasketen Mintegiaren sorkuntza izan zen (1980-1994), Estatu Espainiarreko laugarrena garai hartan. Zuzendaria izan zen 1981-1985 bitartean eta 1991-1994 bitartean.
Nazioartean parte hartzea
Nazioarteko jarduera zabala izan du. EASA-ko (European Association of Social Anthropologists) sortzaile eta lehendakari orde aizan zen 1988-1990 bitartean. ESfO-ko (European Society of Oceanists) batzorde exekutiboko kide izan zen 1992- 1996 urteen bitartean. Irakasle bisitari izan da Umea (Suedia), Reno eta Princeton (EEUU), eta Mexikoko Unibertsitate nazional Autonomoan (UNAM) eta beste hainbat unibertsitatetan izan da gonbidatua.
Euskadira bueltatu zenetik Eusko Ikaskuntzako Antropologia-Etnografia sailean parte hartu zuen (garai hartan Joxemiel Barandiaran zen lehendakaria). Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea da gaur, ANKULEGI-ko (Atropologiako euskal Elkartea) sortzailea da, Gipuzkoako Batzar Nagusietako G+ Aholkulari Kontseiluko kidea da eta Innobasqueko partaide ere.
Emakunde Sariaren historia
Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. 2006an Emakundek pentsatu zuen egokia zela arloen aniztasunaren ikuspegia sartzeko beste modu batzuk antolatzea; hori dela eta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekarpen bakar bat saritzea erabaki zuen, nabarmenena, edozein arlotakoa izanda ere. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola 2006an, Bagabiltza elkartea 2007an, Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an eta Lilaton taldea 2009an.