KANPAINAK

Martxoaren 8ko kanpainak

Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, Emakundek sentsibilizazio kanpainak egiten ditu urtero. Orain arte egindako kanpainak honako hauek dira:

Azaroaren 25eko kanpaina

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Egunean, Emakundek, Berdinsarearen testuinguruan, eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, gazteen artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programan oinarritutako kanpaina egiten du.

Gizonduz kanpainak

Beldur Barik Uda 2023

Eraso sexistak prebenitzea herritarren kezka da, oro har, eta, jakina, baita administrazioan erantzukizun politikoa edo teknikoa duten pertsonena ere, baina, bereziki, toki-eremuan, herritarrengandik hurbil daudelako.

Horregatik, uda honetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko, udalen eskura jarri ditugu Beldur Barik Uda 2023 sentsibilizazio-kanpainako materialak: kartel bat eta "Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prosezuak sustatzeko gida"

Kartela 2023 (JPG, 2.5 MB)
Kartela 2023 (PNG, 10 MB)
Kartela 2023 (PDF, 25 MB)
Kanpainako bideoa (youtube)
Beldur Barik Gida (PDF, 500 KB)
Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak (PDF, 3 MB)

2022
• Kartela 2022 (JPG, 4 MB)

Balio aldaketaren aldeko sentsibilizazio kanpaina

Emakundek EITBko telebista eta irratietarako prestatutako kanpainak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI Planaren ardatz nagusietako bati erantzuten dio, balio aldaketari eta gure gizartean bizirik dirauten genero rolak eta estereotipoak ezabatzeko beharrari, hain zuzen ere. Emakunderen ustez, pertsonen sinesmenetan eta gizartearen eredu sinbolikoan eragitea ezinbestekoa da gizartearen eraldaketa bat burutzeko, eta horregatik jarri du abian sentsibilizazio kanpaina.

  • 1. SPOTA: Zaintza lanak aintzat hartzeko eta partekatzeko beharra. Lehenengo spot honek lana eta bizitza pertsonala uztartzea bermatuko duen gizarte bat eraikitzeko beharra azpimarratzen du. Honen leloa: Eraiki dezagun zaintza aintzat hartu eta partekatzen duen gizarte bat
  • 2. SPOTA: Teknologia berrien bidezko kontrola, askatasuna mugatzea edota jazarpena azpimarratuko du bigarren spotak. Eta honen leloa izango da: Ez zaitzatela kontrolatu eta utzi kontrolatzeari.
  • 3. SPOTA: Eredurik ezarri gabe, errespetatu eta baloratu ditzagun pertsonak, diren modukoak direla.
  • 4. SPOTA: Onartu eta baloratu dezagun emakumeen ezagutza hurrengo belaunaldien erreferente bihurtu daitezen.

20. urteurrena

2008 urte berezia izan zen Emakunderentzat, 20 urte bete baitzituen. Institutuaren Eraketa Legea onartu zenetik 20 urte betetzen ziren egun berean, 2008ko otsailaren 5ean, 20. urteurrenaren ospakizuna egin zen Lehendakaritzako egoitzan eta bertan 200 pertsona inguru bildu ziren, asko eta asko Emakunderen historian garrantzia handia izan duten pertsonak.

Komunikabideek ere Emakunderen hogeigarren urteurrenaren berri eman zuten zabal. Zentzu honetan, aipagarria da Institutuak atera zuen telebistarako kanpaina. Bertan, esparru ezberdinetako 20 emakumek parte hartu zuten ?20 urtetako sirimiria? lelopean egindako iragarkian.

Lelo berdinarekin, "20 urtetako sirimiria", Emakundek liburu bat argitaratu zuen, hogei tanten bilduma berezi bat.