Berdintasuna komunikabideetan eta publizitatean
Komunikabideak eta publizitatea lehen mailako eragile sozializatzaileak dira; beraz, errealitatea modu ez-sexistan ordezka dezaten lan egitea funtsezko helburua da emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko. Sexuaren arabera giza duintasun handiagoa edo txikiagoa dutela erakusten diguten irudi estereotipatuak saihestea, edota emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, hutsaldu edo horretara bultzatzen duten irudiak saihestea Publizitate eta Komunikazio ez-sexista Erabiltzeko Aholku Batzordearen (Begira, Emakunderi atxikia) helburuak dira.
Begira zer den jakin nahi baduzu, sakatu irudian eta jarraitu irakurtzen.