JABETUZ

Jabetuz, EAEn emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzako prestakuntza-programa da.

Programaren helburuak hauek dira:
• EAEko arreta-sistemako profesionalek artatzeko darabilten ikuspegia bateratzea.
Emakumeen ahalduntzea bultzatzea, indarkeriarik gabeko bizitzarako bidea eskaini ahal izateko funtsezko estrategia gisa.
• Informazioa trukatzen eta koordinazioa hobetzen lagunduko duen profesional-sarea sortzea, EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta koordinatzeko erakundeen arteko III. Akordioa printzipio gidariak betetzeko.

Jabetuzen ikastaroetan, III. Akordioa sinatu duten hainbat arlo eta erakundetako profesionalek hartzen dute parte: Eusko Jaurlaritzako sail hauek: Osasun, Segurtasun, Enplegu, Gizarte Zerbitzu, Hezkuntza eta Justizia; hiru foru-aldundiak; Euskadiko Udalen Elkartea – EUDEL; Abokatutzaren Euskal Kontseilua (ofiziozko txanda); Ararteko-Euskadiko Herriaren Defendatzailea ; eta Euskal Osasun Kontseilua.

Oinarrizko prestakuntza

  • Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko oinarrizko prestakuntza-ikastaroa
    85 ordu egiaztatuak

    1. gaia: Esku-hartzearen irismena
    2. gaia: Harrera
    3. gaia: Desberdinkeria eta emakumeen aurkako indarkeria
    4. gaia: Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko araudia
    5. gaia: Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen datu pertsonalen tratamendua
    6. gaia: Emakumeen ahalduntze pertsonala bultzatzea eta laguntzea, profesionalen eskuhartzeari dagokionez 

    2026 programa (PDF)

Prestakuntza aurreratua

Hauetan parte-hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik Jabetuzen Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egin izana.

  • Desgaitasuna duten eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak
    65 ordu egiaztatuak

    1. gaia: Emakumeen aurkako indarkeria, desgaitasun fisikoaren ikuspegitik
    2. gaia: Entzuteko desgaitasuna duten emakumeak
    3. gaia: Gaixotasun mentala duten emakumeak
    4. gaia: Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten emakumeak
    5. gaia: Ikusmen-desgaitasuna duten emakumeak

    2026 programa (PDF)

 

  • Genero-indarkeriako egoeran dauden emakume ijitoei arreta emateko gaikuntza
    20 ordu egiaztatuak

    1. gaia: Begiratzen ikastea. Genero-antigitanismoaren ikuspegi intersekzionala eta eraikuntza soziohistorikoa.
    2. gaia: Ezagutzea eta artatzea. Euskal ijitoen komunitatea genero-indarkeriaren aurrean: ondorio bereiziak eta zerbitzuen egokitzapena.

    2026 programa (PDF)

 

  • Indarkeria matxistaren biktima diren alabak eta semeak
    30 ordu egiaztatuak

    1. gaia: Bikotean genero-indarkeriaren biktima diren haurrak: ulertzeko begirada bat
    2. gaia: Haurrak genero-indarkeriaren aurrean babesteko araudia

    2026 programa (PDF)

 

  • Indarkeria matxistaren biktima diren adineko emakumeak
    30 ordu egiaztatuak

    1. gaia: Adineko emakumeak eta genero-indarkeria
    2. gaia: Genero-indarkerian esku hartzea. Bikotekideak/bikotekide ohiak adineko emakumeen aurka

    2026 programa (PDF)

 

  • Indarkeria sexualaren biktima diren emakumeei arreta
    60 ordu egiaztatuak

    1. gaia: Indarkeria sexualari arreta emateko esparru teorikoa
    2. gaia: Indarkeria sexualei biktima diren emakumeei harrera
    3. gaia: Indarkeria sexualen aurreko arau-esparrua
    4. gaia: Sexualitatea: indarkeria sexuala, trauma eta errekuperazioa

    2026 programa (PDF)

Jabetuz 2026 programa osoa

Informazio gehiago: emakunde.jabetuz@euskadi.eus

JABETUZEN PLATAFORMAN SARTU