Begira Batzordea
Emakunderi atxikitako batzordea da, aholku-emailea eta topagunea, eta publizitatearen eta komunikazioaren eremuetan sexuagatiko/sexuan oinarritutako diskriminazio mota oro ezabatzeko aholkularitza eta azterketa egiten ditu.
"Publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen (BEGIRA) ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuak" arautzen du, "1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginari" ezarritakoari erantzunez.
Hauek dira jarduera-eremuak: publizitatea, euskarria edozein dela ere, eta komunikazioa, dela titulartasun publikoko komunikabidea, dela pribatua.
Bere helburu nagusiak ondorengoak dira:
• Komunikazioa eta publizitatea aztertzea eta horren segimendua egitea.
• Komunikazio eta publizitate ez-sexistaren alorrean sentsibilizatzea eta prestakuntza eta aholkua ematea.
• Sexismoari buruzko irizpideak eta alternatibak ezartzea komunikazioan eta publizitatean.
• Herritarrek eta erakundeek jarritako kexak jasotzea eta aztertzea, eta, hala badagokio, organo eskudunetara bideratzea.
• Zehapen-prozedura bat irekitzea proposatzea, "1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginari" jarraituz.
JARDUEREN URTEKO MEMORIA
"Publizitate eta komunikazio erabilera ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen (BEGIRA) ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuak", batzordearen eginkizunen artean, bere jardueraren urteko txosten edo memoria bat egitea jasotzen du, Eusko Legebiltzarrean aurkezteko.
Urteko memoria horren bidez, Begira Batzordearen esparruan egindako jardueraren berri zehatza eman nahi da, bere eginkizunak gauzatzean eta helburuak betetzean urtean zehar egin diren ekintzak ikusarazteko.
- 2022 Txostena (PDF)
- 2021 Txostena (PDF)
- 2020 Txostena (PDF)
- 2019 Txostena (PDF)
- 2018 Txostena (PDF)
- 2017 Txostena (PDF)
- 2016 Txostena (PDF)
- 2015 Txostena (PDF)
- 2014 Txostena (PDF)
- 2013 Txostena (PDF)