Erakunde arteko koordinazioa eta lankidetza.
Edukia
- EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta koordinatzeko erakundeen arteko III. Akordioa
- Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II akordioa
- Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeean arteko akordioa
ERAKUNDE ARTEKO III. HITZARMENA
- Erakunde arteko III. Hitzarmena (PDF)
- III. Akordioa. Printzipio gidariak eta Jarduketa Koordinaturako Protokoloa (PDF)
Erakunde eta sistema arteko protokoloak
Erakunde eta sistema barruko protokoloak
Gomendioak Beste tresna batzuk
ERAKUNDE ARTEKO II. HITZARMENA
2009ko otsailaren 3an, II. Hitzarmena izenpetu zen, batetik, 2001eko erakunde arteko I. hitzarmenaren edukiak inguruabar berrietara egokitzeko -batez ere legeetan egindako aldaketetara eta ordutik izandako gertakarietara-, eta bestetik, protokoloak, lankidetza-akordioak eta bestelako tresna juridiko batzuk osatzeko. II hitzarmenean, erakunde sinatzaileek hartutako konpromisoak eta jarduera-protokoloak jasotzen dira, hainbat eremutan esku-hartzeko: osasun-arloa, polizia-arloa, arlo judiziala, gizarte-arloa, hezkuntza - arloa eta abokatuen elkargoak. Akordio-markotzat hartzen da, zeina garatu, zehaztu eta egokitu egin daitekeen, esku hartzeko eremuen arabera.
Urtero, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak Jarraipen eta Ebaluazioari buruzko txostena onartzen du. Hor jasotzen dira, alde batetik, hitzarmena aplikatu den ekitaldian erakunde bakoitzak egindako ekintzak, eta bestetik, hitzarmenean aurreikusitako jarduera-protokoloaren betetze-mailari buruz erakunde horiek egiten duten balorazioa.
Jarduerak
GENERO INDARKERIA PAIRATZEN DUTEN HAURRAK
2017ko ekainaren 28an izandako bileran, II Akordioaren Jarraipen Batzordeak honako hau onartu zuen: “ Genero indarkeria pairatzen duten Euskadiko haurren giza-eskubideak babesteko ikuspegiari eta ekintza-ildoei buruzko Erakundeen arteko II. Hitzarmena osatzen duten instituzioek adostutako dokumentua” . Dokumento horretan adostutako Erronkak eta ekintza-ildoak zehazten dira genero indarkeria pairatzen duten umeak babesteko. Horretarako ikuspegi hauek erabili dira: giza eskubideak, haurrak babestea et generoa.
- (2017) Genero indarkeria pairatzen duten Euskadiko haurren giza-eskubideak babesteko ikuspegi eta ekintza-ildoak (PDF)
- (2014) Euskadin genero-indarkeriaren biktima diren haur eta nerabeei ematen zaien arretari buruzko diagnostikoa (PDF)
INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA DIREN ETA DESGAITASUNA DUTEN EMAKUMEAK
"Indarkeria matxistaren biktima diren desgaitasunen bat duten neskatilak eta emakumeak. Esku hartzeko jarraibideak ", Emakundek eta Edekak elkarlanean egindako lanaren emaitza da. Hainbat esku-hartze eremutako profesionalei zuzendutako dokumentu praktikoa da, eta jarduera-ildo batzuk eskaintzea du helburu, indarkeria matxistaren biktima izan diren edo izan daitezkeen emakume eta neska desgaituei arreta hobea emateko.
- (2019) Indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakume eta neskak. Esku hartzeko jarraibideak (PDF)
- (2017) Indarkeriaren Biktima diren eta Dibertsitate Funtzionala duten Emakumeen kasuetan esku hartzeko gomendioak (PDF)
2015ean, Emakundek hausnarketa-prozesu bat bultzatu zuen, "Etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko Erakundearteko II. Akordioaren" talde teknikoaren esparruan. Prozesu horren emaitza izan zen "indarkeriaren biktima diren eta dibertsitate funtzionala duten emakumeekin esku hartzeko gomendioak" dokumentua. 2017ko azaroan argitaratu zen dokumentu honen helburua da aurrera egiten jarraitzea indarkeriaren biktima diren desgaitasunen bat duten haur eta emakumeekin profesionalen esku-hartzea bideratzeko jarraibideak zehazten, bai eta haien arreta hobetzea ere, ahalduntzearen eta bizitza independentearen ikuspegitik.
FORMAKUNTZA
2014ko ekainaren 27an izandako bileran, II Akordioaren Jarraipen Batzordeak onartu zen emakumeen kontrako indarkeriari buruzko prestakuntza-diagnostikoa.
Diagnostiko hori azterketaren xede diren bederatzi eremuetan prestakuntzak duen egoeran oinarritzen da eta honako hauek biltzen ditu: alde batetik, eremu bakoitzean dauden prestakuntza-egituren azterketa, azken hiru urteetan abian jarritako prestakuntza-programen ezaugarriak eta atzemandako prestakuntza-premiak eta -eskaerak; bestetik, iritzi-eskala baten emaitzak, jarrerak eta ezagutzak; eta, azkenik, indarkeria-egoerei aurre egiten dieten edo aurre egin dieten eta erakundeei laguntza eskatu dieten emakumeekiko esku-hartzea eraginkorragoa izateko beharrezkoak diren trebetasunei buruz eztabaida-taldeek ateratako ondorioetatik abiatuta egindako gogoeta bat.
Heriotzen aurrean erakundeek jarduteko prozedura.
2013ko maiatzean izandako bileran, II Akordioko Jarraipen Batzordeak jarduera-prozedura egokitzea erabaki egin zuen, hain zuzen ere erakundeek erantzun koordinatua eman dezaten etxeko tratu txar eta sexu-indarkeriaren ondorioz heriotzak gertatzen direnean.
Informazio Sistema Taldea (IST)
- Informazio Sistema Taldearen lan eremua
Informazio Sistema Taldeak (IST) Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II akordioaren babesean egiten du lan. 2013 apirilaren 26an akordio honen Jarraipen Bileran erabaki zen aldagai minimoen inguruko lan-taldea lan-eremu honetan kokatzea, antzinako Emakumeen kontrako indarkeria matxistako euskal behatokian kokatu ordez. Horrela, II Akordioan lan-talde berri bat sortzen da: Infomazio sistema taldea. - Taldearen helburuak
1)EAEn emakumeen kontrako indarkeria ezberdinen iturriak, ondorioak, eta indarkeria horien ezaugarrien azterketa egitea eta informazioa zabaltzea 2) Diagnostikoak egin emakumeen kontrako indarkeriaren nondik norakoak ezagutzeko 3) Emakumei laguntza eskaintzen dieten errekurtso eta zerbitzuen erantzunaren ebaluaketa egin. - Datuen bilketa sistematikoa eta urterokoa
2015eko otsailaren 27an, Erakundearteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordeak honako hau erabaki eta hitzeman zuen: 1) gutxieneko irismen-adierazleak onartzea, 2) ordezkatzen dituzten erakundeen mendeko zerbitzuetako emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak biltzen inplikatuta dauden pertsona guztiei informazioa ematea, 3) langile eskudunen lana antolatzea, kontuan hartuta zer denbora eta koordinazio behar den informazio egokia eta kalitatezkoa jasotzeko, 4) ordezkatutako erakundeen zerbitzuen sistema informatikoak gaitzea, informazio bereizia jaso ahal izateko, 5) Emakunderi informazioa ematea aplikazio informatiko baten bidez.Une horretatik aurrera, informazio kuantitatiboa biltzeko eta II. Akordioan inplikatutako erakunde publikoei laguntzeko urteko prozesu bat jarri zen abian, informazioa emateko lana errazteari begira.
Informazio kuantitatiboaren bilketa honek emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako zerbitzuak edota baliabideak dituzten erakunde publiko guztiak konprometitzen ditu (Eusko Jaurlaritzako hainbat sail, foru-aldundiak eta toki-erakundeak): bikotekidearen edo bikotekide ohiaren esparruan; familia barruko indarkeria (bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa izan ezik); sexu-indarkeria (familia-eremukoak ez diren gizonezkoek eragindakoa) eta bestelako indarkeria-mota batzuk (zehazki, sexu-esplotaziorako salerosketa, ezkontza behartuak eta emakumeen genitalen mutilazioa, Istanbulen Hitzarmenean jasotakoak).
Bildutako informazioarekin analisi-txostenak egiten dira, honako helburu hauekin:
- EAEko erakunde publikoek emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen dieten arretaren irismenari buruzko datu estandarizatuak biltzea, baliabide mota bakoitzaren erabiltzaile edo onuradun kopurua kuantifikatzeko eta profilak deskribatzeko asmoz.
- Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako baliabideen inbertsioa eta ezaugarriak neurtzeko adierazle batzuei buruzko datuak biltzea (langileei, prestakuntzari, gastuari eta plazei dagokienez).
- Biktima horien arretan inplikatutako erakunde guztiei EAEko erakundeen erantzunaren argazki bat eskaintzea, gogoeta partekatua eta alderdi kritikoen eta hobetzeko arloen identifikazioa errazteko.2021ean datuen galdetegia birdiseinatu da, hainbat eduki sartu eta egokituta. Ildo horretan, arreta-baliabideen ezaugarri orokorrei buruzko oinarrizko adierazle batzuk jorratu dira (gastuari, langileei eta egoitza-baliabideen plaza kopuruari buruzkoak), eta horiei esker osatu da artatutako emakumeen eta adingabeen bolumenari buruzko informazioa. Halaber, informazio-bilketa osatzeko aukera ematen duten aldagai berriak sartu dira:
- Emakumeek jasaten duten indarkeria mota (indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa edo bestelakoa).
- Emakumeen administrazio-egoera.
- Baliabide desberdinetan artatu diren seme-alaben kopurua, emakume biktimen seme-alabei dagokienez.Aplikazioa ere berriz diseinatu da, sarbide eta erabilera arinagoa, intuitiboagoa eta erabilgarriagoa ahalbidetzeko. Informazioa eskaini duten erakundeei, eman dituzten datuei buruzko txosten indibidualizatuak jaisteko aukera ere eskaintzen du aplikazioak.
-
Jasotzen diren adierazleen galdetegiak:
Arreta-baliabideen datu orokorren galdetegia (PDF)
Arreta-baliabideetan artatutako kasuei buruzko datuen galdetegia (PDF)
Hezkuntzaren eremuan artatutako kasuei buruzko datuen galdetegia (PDF) - Gainera, Informazio sistema taldean (IST) beste erakusle batzuk landu dira eta, hauen bilketa ez bada hitzartu ere, eskura jartzen dizkizuegu erabilgarriak izan ahal direlako emakumeak artatzeko orduan. Erakusle hauek Gizartenet-en txertatu dira jada.
Sistema informatikoak egokitzeko galdera sorta luzea (kasuz kasuko bilketa) (PDF)
Urte amaieran betetzeko galdera sorta luzea (datuak bilduta) (PDF)
ERAKUNDE ARTEKO I. HITZARMENA
2001eko urriaren 18an, etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei hobeto laguntzeko Erakunde arteko Hitzarmena sinatu zen, eta horren bidez indarrean jarri ziren 2000ko azaroaren 25ean sinatutako Erakunde arteko Protokoloan hartutako konpromisoak. Hitzarmen honek jarduera-prozedura homogeneo batzuk ezartzen ditu, etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimenganako arreta hobetzen dutenak eta haien osoko babesa bermatzen dutenak. Horretan, erakunde sinatzaileek hartuko konpromisoak eta esku hartzeko eremu bakoitzerako jarduera-protokoloak sartzen dira, besteak beste; eremuak: osasun-arloa, polizia-arloa, arlo judiziala, gizarte-arloa eta abokatuen elkargoak.
Jarduerak
- Hedatzeko eta abian jartzeko neurriak.
- Etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana.
- Etxeko tratu txarren biktimentzako babes eta etxebizitza baliabideak hobetzeko programa (2004-2005).
- Gizarte Zerbitzuen Eremuan, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduren Eraginkortasuna Bermatzeko Koordinazio Protokoloa.
- Arartekoaren txostenari buruzko analisia.
- Biktimei zerbitzuak emateko bateraezintasunei eta espezialitate-beharrei buruzko akordioak.
- Proposamen terminologikoak.
- Gizarte-zerbitzuen eremuan datuak biltzeko fitxak.
- Hitzarmena aplikatzearen balantzea.
- Emakumeen Kontrako Tratu Txarren eta Sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida.
- Tokiko Protokoloak hartzeko gida.
- Tokian tokiko protokoloak Sinatzeko erreferentziazko organoei buruzko akordioa.
Jarraipena eta ebaluazioa
1) Hedatzeko eta abian jartzeko neurriak
Etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak hitzarmena hedatzeko eta aplikatzeko neurriak onartzen ditu urtero:
2) Etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana.
2002ko azaroaren 22an, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana onartu zuen (2002-2004). Bertan, beste neurri batzuk jasotzen dira, EAEn etxeko tratu txarren biktimei ematen zaien babesa sendotzeko. Guztira 17 neurri jasotzen dira, 4 esku-hartze eremutan banatuta: biktimentzako informazioa, poliziaren babesa, prozesu judizialeko babesa eta gizarte-babesa.
- Behera kargatu (PDF)
3) Etxeko tratu txarren biktimentzako babes eta etxebizitza baliabideak hobetzeko programa (2004-2005).
- Behera kargatu (PDF)
4) Gizarte Zerbitzuen Eremuan, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduren Eraginkortasuna Bermatzeko Koordinazio Protokoloa.
- Behera kargatu (PDF)
5) Arartekoaren txostenari buruzko analisia.
2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Batzordearen Jarraipen Batzordeak “Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn ” Arartekoaren txostenaren analisia onartu zuen. Bertan, Arartekoak txostenean ematen dituen gomendioak aztertzen ditu eta neurri batzuk planteatzen ditu gomendio horiek betetzeko.
6) Biktimei zerbitzuak emateko bateraezintasunei eta espezialitate-beharrei buruzko akordioak.
2005eko apirilaren 20an eta azaroaren 25ean egindako bileretan, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak akordio bi onartu zituen, hurrenez hurren, espezializazioa bermatzeko eta bateraezintasun-klausulak ezartzeko, hitzarmena sinatu duten erakundeek zuzenean edo zeharka kudeatutako zerbitzu publikoetan, etxean tratu txarrak edota sexu-erasoak jasaten dituztenak zuzenean artatzen diharduten profesionalei dagokienez.
- Behera kargatu (PDF)
7) Proposamen terminologikoak.
2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak “Emakumeen aurkako Indarkeria. Proposamen Terminologikoak” agiria onartu zuen, alor horretako eztabaida terminologikoetan ekarpenak egiteko eta gutxieneko adostasuna lortzeko hitzarmenean parte hartzen duten erakundeek emakumeenganako indarkeriaz hitz egiterakoan erabili behar dituzten terminoen inguruan.
- Behera kargatu (PDF)
8) Gizarte-zerbitzuen eremuan datuak biltzeko fitxak.
2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak “Emakumeen kontrako tratu txarren eta sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida hitzarmena” onartu zuen. Hor datuak biltzeko fitxa bateratu bat jasotzen da, helburu duena alde batetik, eredu izatea eta profesionalen lana erraztea biktimei elkarrizketak egiterakoan, eta bestetik, Autonomia Erkidego osorako datu homogeneoak biltzea, aipatu datuak arlo horretako politikak eta jarduerak diseinatzerakoan ustiatu eta erabili ahal izateko.
- Etxeko tratu txarren kasuan informazioa biltzeko eredua (Gaztelaniaz) (PDF)
- Sexu-indarkeriaren kasuan informazioa biltzeko eredua (Gaztelaniaz) (PDF)
9) Hitzarmena aplikatzearen balantzea.
Etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakunde arteko hitzarmenaren lau urteko aplikazioaren balantzea. 2005eko azaroaren 25ean, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak komunikatu bat onartu zuen, gero komunikabideetan aurkezteko. Hitzarmena egin zenetik (2001), aplikatu zen ondorengo lau urteetako balantzea egin zen.
- Behera kargatu (PDF)
10) Emakumeen Kontrako Tratu Txarren eta Sexu-indarkeriaren aurrean jarduteko gizarte zerbitzuetako profesionalentzako gida.
Gidaliburuaren helburua da gizarte-zerbitzuen alorrean diharduten pertsonei informazioa eta jarraibideak ematea, emakumeen kontrako etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeriak gertatzen direnean egin behar duten lan erabakigarria errazteko. Lehen zatian, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko alderdi teorikoak eta orokorrak biltzen dira; bigarrena praktikoagoa da, eta jarraibideak eta gomendioak jasotzen dira, gizarte-zerbitzuek nola jardun behar duten azaltzeko.
- Behera kargatu (PDF)
11) Tokiko Protokoloak hartzeko gida.
Eudelek egin du, Emakunderekin elkarlanean, eta helburu du urrats edo jarraibide batzuk ematea, etxean tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko toki-protokoloak hartzeko.
- Behera kargatu (PDF)
12) Tokian tokiko protokoloak Sinatzeko erreferentziazko organoei buruzko akordioa.
- Behera kargatu (PDF)
Jarraipena eta ebaluazioa
Jarraian aurkitzen dira, Erakunde arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak 2002 eta 2009 urteen artean onartutako Jarraipen eta Ebaluazioari buruzko txostenak: