BAI SAREA Emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakundeen sarea

Emakumearen Euskal Erakunde Emakundek sustatutako sarea da BAI SAREA, 2018ko martxoaren 19an formalki eratu zena. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundeek osatuta dago, eta justizia sozialean oinarritutako helburu hauek ditu.

  • Partekatzea: esperientziak, jakintzak, praktikak, ikaskuntzak, ideiak, metodologiak, eta abar konpartitzea.
  • Elkarrekin lan egitea neurriak garatzen, tresnak sortzen eta ekimenak garatzen.
  • Sarea ikusaraztea: Barruan (sarea osatzen duten erakundeen barruan) nahiz kanpokoan (gizartean oro har), gai profesionaletan, enpresa mundukoetan eta gizarte gaietan, besteak beste, Sarea ekintza-eredu eta iritzi-erreferente bezala ulertzen da.
  • Enpresa eta gizartea eraldatzea, lan esparruko genero arrakalak murriztuz eta berdintasuna eta gizarte justizia erakundeetako balio estrategikotzat harturik.

KONPROMISOAK

"NBE EMAKUMEAKek emakumeak ahalduntzeko enpresei proposatutako printzipio"etatik abiatuta (Deskargatu PDF), eta, horiek Euskadiko errealitatera ekarrita, honako konpromiso hauek hartzen ditugu BAI SAREA osatzen dugun erakundeok:

  • 1) Erakundeko zuzendaritzatik emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko konpromisoa.
  • 2) Lanean emakumeak eta gizonak berdin tratatzeko konpromisoa, eta giza eskubideak eta diskriminaziorik eza errespetatuz eta babestuz.
  • 3) Langile guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea zaintzeko konpromisoa.
  • 4) Emakumeen garapen profesionala sustatzeko konpromisoa.
  • 5) Berdintasunerako enpresa garapena, erosketak eta marketin praktikak burutzeko konpromisoa.
  • 6) Lan eta gizarte esparruan berdintasuna sustatzeko konpromisoa.
  • 7) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako aurrerapausoak ebaluatzeko eta ezagutarazteko konpromisoa.

ESTEKAK

WEBGUNEA: www.baisarea.eus/eu/

Bai Sarearekin harremanetan jartzeko SAKATU HEMEN.

DOKUMENTU INTERESGARRIAK

"BAI SAREA, berdintasunean aurrera egiteko enpresen sarea". Sareari buruzko erreportajea Emakunde aldizkarian.

BAI SAREA OSATU

Bai Sarean parte hartu nahi baduzu, lehen urratsa Emakumeen eta Gizonen Berdinatsunerako Lankidetza Erakunde bihurtzea da, eta, ondoren, Sarean parte hartzeko konpromisoen orria sinatzea.

Gaur egun, Emakundez gain, hauek dira BAI SAREA osatzen duten 79 entitateak

  1. ACHUCARRO
  2. AGINTZARI
  3. APNABI AUTISMO BIZKAIA
  4. ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA KOOP. E.
  5. ASAFES
  6. ASASAM
  7. ASKORA PLUS, SL
  8. ASOCIACIÓN DE LUCHA CONTRA LA EXCLUSIÓN SOCIAL: MARGOTU
  9. ASOCIACION T4 DE LUCHA CONTRA EL SIDA
  10. ASOCIACIÓN ZABALTZEN SARTU
  11. ASOCIACIÓN ZUBIETXE
  12. ASPACE BIZKAIA
  13. AUTOBUSES LA GUIPUZCOANA SL
  14. AUTOBUSES LA UNION S.A
  15. AVANZA MOVILITY GIPUZKOA
  16. AVIFES (ASOCIACIÓN VIZCAÍNA DE AYUDA A PERSONAS AFECTADAS DE PARÁLISIS CEREBRAL)
  17. AZ PARTICIPACIÓN
  18. BAHIA DE BIZKAIA GAS
  19. BERRIA TALDEA
  20. BIDASOA ACTIVA
  21. BIDEGINTZA GEK COOPERATIVA DE INICIATIVA SOCIAL
  22. BIDELAN GIPUZKOAKO AUTOBIDEAK S.A.
  23. BIHARKO GIPUZKOA S.L
  24. BILBAO METROPOLI- 30
  25. BIZITZEN FUNDAZIOA
  26. BULTZ-LAN CONSULTING S.
  27. CAE ZUREKIN
  28. CÁRITAS DIOCESANA DE BILBAO
  29. CDE CONSULTORÍA
  30. CENTRO DE ACOGIDA LAGUN ARTEAN
  31. CENTRO SOCIOSANITARIO CRUZ ROJA
  32. COMPAÑÍA DEL TRANVÍA DE SAN SEBASTIÁN
  33. CONSTRUCCIONES MARIEZCURRENA
  34. CONSTRUCCIONES ZUBIEDER
  35. CRUZ ROJA ALAVA
  36. DAITEKE
  37. EDE FUNDAZIOA
  38. EJIE
  39. ELHUYAR AHOLKULARITZA (ELHUYAR ZUBIZE)
  40. EMUN
  41. ERROAK SARTU
  42. EUSKAL KIROL FEDERAZIOEN BATASUNA
  43. EUSKO TRENBIDEAK - FERROCARRILES VASCOS S.A.U.
  44. FUNDACIÓN DEL MUSEO GUGGENHEIM BILBAO
  45. FUNDACIÓN FONDO FORMACIÓN
  46. FUNDACIÓN IZAN FUNDAZIOA
  47. FUNDACION LANTEGI BATUAK
  48. GAZTAROA SARTU KOOP.
  49. GOIZTIRI
  50. HOGARES NUEVO FUTURO GIPUZKOA (FUNDACIÓN NUEVO FUTURO)
  51. HUTCHINSON INTECSA
  52. IHOBE, S.A.
  53. IKASLAN
  54. INGARTEK CONSULTORÍA
  55. IPACE PSICOLOGIA APLICADA SL
  56. IRSEARABA S. COOP
  57. ITELAZPI, S.A.
  58. IZANGAI ELKARTEA
  59. IZENPE, S.A.
  60. JURITECNIA
  61. KIROL MANAGEMENT SLU
  62. LABORAL KUTXA
  63. METRO BILBAO
  64. MU ENPRESAGINTZA, KOOP. E.
  65. MURGIBE. CONSULTORÍA DE IGUALDAD
  66. ORONA
  67. ORTZADAR S.L.
  68. PROSPEKTIKER
  69. SARTU ALAVA, ASOCIACIÓN DE REINSERCIÓN SOCIAL
  70. SERBITZU
  71. SERIKAT Consultoria e Informática, S.A. (EDHARDT)
  72. SINDICATO DE ENFERMERÍA SATSE
  73. SUSPERGINTZA
  74. ULMA PACKAGING S. COOP.
  75. USOA LANTEGIA, SAU
  76. URAREN EUSKAL AGENTZIA
  77. VIRTUALWARE
  78. ZUBIZARRETA CONSULTING, S.L.
  79. ZUREKIN BUS